Lege-itzulpenak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-07-22 08:04

Oso artikulu mamitsua argitaratu du Jesus Mari Agirrek Administrazioa euskarazen azken zenbakian: "Lege itzulpenetako koxka batzuk".

Lege-testuen itzulpenen hiru arazo aipatzen ditu:

  • Mintzagaia eta galdegaia atzeratzea
  • Koherentzia apurtzen dutenak
  • Erliebe-joko desegokiak
Agirrek berriki argitaratu du liburu bat gai horren inguruan: Itzulpen estrategiak: gaztelaniazko testu juridikoak eta administratiboak (IVAP, 2009). Pentsatzekoa da handik ekarriko zituela artikuluko gogoetagaiak. Beraz, erosi egin beharko dugu.


Utzi iruzkina: