Gaur, gure garaian ikusi dezagekun Antzinako Egiptoko eragin batzuk ikusi nahiko nituzke. Betidanik izan da Egipto gai erakargarria eta horregatik geratu zaizkigu hainbat eragin gure kulturan.ZINEAAdibidez oso ohikoa da zinean Cleopatra erreginaren historia: Couldette Colbert (Cleopatra), Warren William (Cesar) eta Henry Wilcoxon (Marko Antonio) aktoreek antzeztutako1934ko Cleopatra izeneko filma. Elisabeth Taylor (Cleopatra), Richard Burton (Marco Antonio), Rex Harrison (Cesar) aktoreek 1963.urtean antzeztutako Cleopatra filmeko bainu eszena ezaguna: Leonor Varela (Cleopatra), ...
Antzinako zibilizazioetan mitoak kulturaren oinarria izaten ziren. Zertarako behar zituzten mitoak? Zergatik oinarritzen zen beraien kultura mitoetan?Antzinako zibilizazioetan biztanleriaren eguneroko egitekoa lurra lantzea, ura ekartzea, tenpluak eraikitzea... izaten ziren. Ikasteko denborarik ez zutenez ezta dirurik ere zibilizazioaren gehiengoa alfabetatu gabe zegoen. Faraoi eta nobleak izaten zuten ikasteko denbora bakarrik. Azken hauek astronomia, anatomia, medikuntza, algebra... gaien inguruan oso jakintsuak ziren, baina biztanle arruntentzako ez zen hain erraza beren inguruan gertatz...
Tenpluak eta hilobiak harriz eraikitzen zituzten baina gainontzeko etxe guztiak, aberatsenak nahiz txiroenak buztinaz eraikitzen zituzten, hori dela eta ez dugu aurkitu hori segurtatzen digun antzinako etxerik denborarekin deuseztatu egin baitira.Egunerokoan erabiltzen zituzten arropak lihoaz egiten ziren. Gizonezkoak gona antzeko zerbait janzten zuten eta emakumeak tirante zabaleko bata bat. Argi dago aberatsek jantzi landuagoak erabiltzen zituztela, adibidez, zilar koloreko gonak edo koloretako harritxoez estalitako arropak.Horrez gain, osasun arau bat zen guztiek ilea zeroan moztuta erab...
Idazkera hieroglifikoa misterioa hutsa izan zen 1.500 urte baino gehiagotan J.F. Champollion egiptologo eta filologo frantsesak 1799. urtean Rosettako harria aurkitu zuen arte. Rosettako harria bi hizkuntzetan baina hiru idazkeretan idatzitako granito beltzezko harria da eta Londreseko British Museum-ean dago 1802. urtetik. Rosettako harria bi hizkuntzetan egitoarrez (idazkera hieroglifikoan eta idazkera demotikoan) eta grekeran idatzita dago; hori dela eta, Thomas Young eta Jean François Champollion ikertzaileek hiru idazkerak elkarrekin alderatu eta idazkera hieroglifikoa ulertzek...
Idazteko modu asko daude eta Antzinako egiptoarrek erabiltzen zuten idazkera gure idazkeratik oso desberdina zen. Gainera, esan genezake egiptoarren idazkera hieroglifikoa oso ederra zela.Idazkera hieroglifikoaren oinarria guztiz piktografikoa da, hau da, objektu, animalia edo pertsona bakoitzari ikur jakin bat zegokion. Hori dela eta, eguzkia idazteko biribil bat egiten zen; gizona hitza idazteko pertsona bat marrazten zen. Baina arazoak ere bazituzten: nola marraztu behar zuten maitatu aditza? eta hotzaren sentsazioa? eta izen berezi bat? Arazo horri konponbidea aurkitzeko pentsatu zuten ...
Zergatik da hain ezaguna Tutankamón?Aurreko batean esan nuen bezala, faraoi baten ehorzketaren berri zabaltzen zenean lapurrak altxorra aurkitzeko prestatzen ziren, eta kasu batzuetan, altxorra lapurtzeaz gain faraoiaren momia ere suntsitu egiten zuten. Triskantza horiek ikusirik, apaizek suntsitu gabeko momiak bildu eta ezkutuan gorde zituzten beste leku batzuetan.Tutankamonen hilobia izan zen, hain zuzen, lapurreta horiei ihes egitea lortu zuen hilobi erreal bakarra eta horregatik da ezaguna Tutankamon handia, bere hilobian aurkitutako altxorra baita orain arteko altxorrik handiena...
Egipziarrak Nilo ibaiaren mendebaldean, desertuarekin mugan, ehorzten zituzten beren hildakoak, eta tenpluak ibaiaren ekialdean eraikitzen zituzten; ekialde eta mendebaldea eguzkiaren jaiotza eta heriotzaren ikurra baitira.Piramideak izan ziren Inperio Zaharreko (K.a. 2800-2200) boterearen ikurra eta garai hartako faraoien hilobiak. Faraoiak faraoi izendatzen zuten egunean bertan hasten ziren hauentzako hilobiak sortzen, eta lapurrak nahasteko labirintoak, ate faltsuak... sortu behar izaten zituzten faraoiaren betiko bakea bermatzeko.Orain dela 5.000 urte sortu zituzten Gizako Piramideak: K...
Egipziarrak hilotzekin lan egiten ohituta zeudenez, giza-gorputza zehaztasunean ezagutu zuten eta hori dela eta oso anatomista onak izan ziren. Segituan konturatu ziren erraiak usteldu egiten zirela, eta horregatik kentzen zituzten momifikazioa egiteko momentuan, baina ez zituzten zakarrontzira errai guztiak botatzen; urdaila, hesteak, birikiak eta gibela lau ontzi kanopoetan gordetzen zituzten. Momifikazioan kentzen zituzten erraiak gorde aurretik ardo eta likoretan garbitzen zituzten eta ondoren tela artean batzen zituzten ontzi kanopoetan sartzeko.Argi dago txiro eta aberatsak ez zituzte...
Heriotzaren ostean gorputzak bizirik jarraitzeko beharrezkoa izaten zen gorputza bizitzan zena bezala mantentzea; justu horregatik hasi ziren hildakoen gorputzak momifikatzen.Gorputzak momifikatzean, hainbat kutun preziatu sartzen zizkioten benda artean beste mundurako bidaian gorpurtza babestu zezaten. Hilobian, bestalde, janaria, altzariak eta hildakoak beste bizitzan ondo bizitzeko behar zituen gauza guztiak jartzen zituzten.Imagina dezakezue zer nolako altxorra gordeko zuten Ramses Handiaren hilobian? Beraz, imagina dezakezue ere zergatik ez dugun altxor izugarri horiek ezagutu. Faraoi...
Antzinako egipziarrek heriotzaren ostean beste mundu bat zegoela eta mundu hori lurrean bizitzen dugun mundua bezalakoa zela pentsatzen zuten; desberdintasun bakarra heriotzaren osteko bizitza betirakoa zela. Arazoa heriotzaren osteko bizitzara heltzea izaten zen ez baitzen beti lortzen. Arimak epaiketa bat igaro behar izaten zuen, eta auzitegiak erruduntzat jotzen bazuen arima guztiz suntsitzen zuten.Egipziarrek pentsatzen zuten gizaki bakoitzak bi arima mota desberdin zituela. Lehena Ka izenez ezagutzen zen eta elikagaiek ematen diguten bizitzeko indarra dela esan genezake. Bestea, ...
Egipto eta bere kulturaren inguruko bloga da hau. Antzinaroko kulturetan interesgarrienetarikoa, ederrenetarikoa eta arorik luzeena izan duena delako.
ez zait asko gustatu nire duda ez da oraindik argitu zerekin idazten da?