Momiak
Heriotzaren ostean gorputzak bizirik jarraitzeko beharrezkoa izaten zen gorputza bizitzan zena bezala mantentzea; justu horregatik hasi ziren hildakoen gorputzak momifikatzen.
Gorputzak momifikatzean, hainbat kutun preziatu sartzen zizkioten benda artean beste mundurako bidaian gorpurtza babestu zezaten.
Hilobian, bestalde, janaria, altzariak eta hildakoak beste bizitzan ondo bizitzeko behar zituen gauza guztiak jartzen zituzten.
Imagina dezakezue zer nolako altxorra gordeko zuten Ramses Handiaren hilobian? Beraz, imagina dezakezue ere zergatik ez dugun altxor izugarri horiek ezagutu. Faraoi bat hilobiratu orduko, lapurrak hilobiak arpilatzeko zain egoten ziren. Ez bakarrik gozez hiltzen ziren txiroak, apaizak bai eta familiakoak ere ez zuten beren hilobiak altxorrez betetzeko aukera galtzen.
Hain ematen zioten garrantzia momifikazioari guztizko heriotza lortzeko gorputza fisikoki deuseztatu behar zutela pentsatzen zuten eta lapurreta egin ondoren hildakoaren espirituak mendekatzeko aukerarik izan ez zezaten momiak jo eta apurtzen zituzten askotan.
Hasiera batean, aberatsak baltsamatzen zituzten bakarrik, baina gorputz asko mantendu dira desertuko hondarrak emandako beroa eta Egiptoko lurretako bakterio kopuru txikia dela eta. Hala eta guztiz ere, klase sozial ugarira hedatu zen momifikazioaren teknika.