Norberak buruan darabilena beste batek nola jakin duen azaltzen ohartu eta ezin eutsi elkarbanatzeko tentazioari. Gaurkoan nireak ez diren hitzetan duzue esan nahi dizuedana. Lehen hitzak Markos Zapiainek idatziak dira, hauek ere bereak barik Pierre Hadot eta Seneka-renak izan arren. Bikain itzuliak utzi ditu -badakizue, Markosen euskara estiloso horretan- blogean eta Lapiko Kritikoan, zurian beltz, estoikoen gogo-jardunetako gidako zenbait puntu. Hortik atera ditut zatiok:   « 3-gogoratu derrigorrez hil behar duzula eta edonoiz hil zaitezkeela; azkenekoa balitz bezala biz...


Joseba Sarrionandiak Ea-ko poesia jardunaldietan lau oparitxo egin dizkigu eta nik berauteko bat partekatu nahi dut zuekin. BEDERATZI TE KIKARA SAHARAKO BASAMORTUAN"1Lehenengo te kikara bizitza bezain                          garratza izanen da,bigarren te kikara amodioa bezain                                &n...


Amets egin dut gaur. Lauaxetarekin ibili naiz berbetan, erail zuten 75. urteurrenean: —Aizu, Estepan, banuen gogoa zeuri itaun zuzena egiteko: "Dana emon bear jako matte dan azkatasunari"? Dan-dan-dana? —Ez. Ezeren alde bizia ematea gainbaloratua dago. Begira ni nola nagoen hain zuzen ere horregatik: hilda. Seko, zerraldo, defuntu, zenduta... ezin naizela mugitu, hitz batez. Bueno, hiru hitz dira, baina ulertzen didazu. —Ya, klaro. Eta zer dago hor? Hil baino lehen idatzi zenuen: "Gogoa boa zeru argira, gorputza lur ilunera". —Tira, erdia asmatu nuen, kar kar kar... Lur ilunarena egia d...


          Irudikatu ezazue hiri bat, hiri arrunt bat. Hiritarrak etxetik atera eta bakoitza bere zereginetara abiatzen da goizero: iturginak daude, abokatuak, irakasleak... Haur, gazte eta heldu, nor bere zereginetan ari izaten da. Hiri horretan, beste guztietan bezala, badaude lantegiak, dendak, eskolak... Eta badaude, nola ez, inbiriak, ezin ikusiak... eta baita maitasuna ere. Hiri guztietan bezala, bestalde.          Gauza bat dute galarazia hiri horretan: ezin dira etxeetako teilatuetara igo...


Gumersindo Buztangorri salako sofan datza, begiak lauso, mihingaina aho ertzetik ageri, telebista piztuta, lozorro goxoan, bere buruan gertatzen denaz beti bezala ezjakin.Bere ile arteko zorrien artean, ordea, denak ez daude lo: bi bai, bi ez. Solas gozoan ari dira itzarrik daudenak, betiko moduan gai potoloak ahoratuz, tarteka odol epel zurrupada batzuk emanda:Zorri 3: ZZZZZzzzzZZZZzzzzZZZZzzzzZorri 4: Grompf, grompf... ZZZZzzzzZZZZzzzz Zorri 2: Orduan, zuk diozu horixe besterik ez dugula mundualdi honetan garrantzitsu...Zorri 1: Bai, txistea gogoratzen? Badira bizitza honetan hiru...


Gazte baten heriotzaren berri izan dut gaur, gaztea baita berrogeita gutxi urtekoa mende erdiaren inguruan gabiltzanontzat. Baina ez nau gaztetasunak ukitu, heriotzaren bat-batekotasunak astindu nau: une batean bazaude, hurrengoan ez. Eta gero elkarrizketetan topikoak: -Sikieran, konturatu barik joan da... -Nahi nuke nik ere hori neuretzat, ohean sartu eta itzartu ez...Ni ez nago hain seguru, agian nahiago nuke nik denbora apur bat izan bertoko kontuak antolatuta uzteko, maite ditudanei zenbat maite ditudan esateko, merezi dutenei behar den moduan agur esateko..., zer dakit nik,&n...


Pentsatzen jarrita... hurbileko norbait hiltzen zaigunean ez dugu gugatik bakarrik negar egiten.


Zer esango pentsatzen igarotzen ditu egunak, orduak. Hitzak aukeratzen ibiltzen da etengabe... eta, pozik gutxitan izaten den arren, irribarrea da bere betiko agurra. Hamaika kezkak aztoratzen dute baina, ez du ezer esaten, inoiz, inori. Nahiago isilik geratu, entzun. Bere lekua eskeintzen dio ondokoari, ahalik eta hobeen senti dadin. Batzuetan, inork ikusten ez duenean, damutu egiten da eta, errudun sentitzen da gero. Ez daki ezetzik esaten; maiz, ispiluari begira geratzen da luzaroan, ohartuz, nor den ez dakiela jada.Besteontzako bizi denak ez baitauka bere bizitzarik.Noizbait, pentsame...


Ehorzketa

No profile photo Egipto | 2008-12-19 12:30

Egipziarrak Nilo ibaiaren mendebaldean, desertuarekin mugan, ehorzten zituzten beren hildakoak, eta tenpluak ibaiaren ekialdean eraikitzen zituzten; ekialde eta mendebaldea eguzkiaren jaiotza eta heriotzaren ikurra baitira.Piramideak izan ziren Inperio Zaharreko (K.a. 2800-2200) boterearen ikurra eta garai hartako faraoien hilobiak. Faraoiak faraoi izendatzen zuten egunean bertan hasten ziren hauentzako hilobiak sortzen, eta lapurrak nahasteko labirintoak, ate faltsuak... sortu behar izaten zituzten faraoiaren betiko bakea bermatzeko.Orain dela 5.000 urte sortu zituzten Gizako Piramideak: K...


Momifikazioa

No profile photo Egipto | 2008-12-12 12:30

Egipziarrak hilotzekin lan egiten ohituta zeudenez, giza-gorputza zehaztasunean ezagutu zuten eta hori dela eta oso anatomista onak izan ziren. Segituan konturatu ziren erraiak usteldu egiten zirela, eta horregatik kentzen zituzten momifikazioa egiteko momentuan, baina ez zituzten zakarrontzira errai guztiak botatzen; urdaila, hesteak, birikiak eta gibela lau ontzi kanopoetan gordetzen zituzten. Momifikazioan kentzen zituzten erraiak gorde aurretik ardo eta likoretan garbitzen zituzten eta ondoren tela artean batzen zituzten ontzi kanopoetan sartzeko.Argi dago txiro eta aberatsak ez zituzte...


Momiak

No profile photo Egipto | 2008-12-05 12:30

Heriotzaren ostean gorputzak bizirik jarraitzeko beharrezkoa izaten zen gorputza bizitzan zena bezala mantentzea; justu horregatik hasi ziren hildakoen gorputzak momifikatzen.Gorputzak momifikatzean, hainbat kutun preziatu sartzen zizkioten benda artean beste mundurako bidaian gorpurtza babestu zezaten. Hilobian, bestalde, janaria, altzariak eta hildakoak beste bizitzan ondo bizitzeko behar zituen gauza guztiak jartzen zituzten.Imagina dezakezue zer nolako altxorra gordeko zuten Ramses Handiaren hilobian? Beraz, imagina dezakezue ere zergatik ez dugun altxor izugarri horiek ezagutu. Faraoi...


Zama

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-12-04 09:43

      Euria, hotza Heriotza Herio - hotsa Herri lotsa         Itogarria da herri honetan bizitzea. Gehiegitan.      


Hilen Erreinua

No profile photo Egipto | 2008-11-28 12:30

Antzinako egipziarrek heriotzaren ostean beste mundu bat zegoela eta mundu hori lurrean bizitzen dugun mundua bezalakoa zela pentsatzen zuten; desberdintasun bakarra heriotzaren osteko bizitza betirakoa zela. Arazoa heriotzaren osteko bizitzara heltzea izaten zen ez baitzen beti lortzen. Arimak epaiketa bat igaro behar izaten zuen, eta auzitegiak erruduntzat jotzen bazuen arima guztiz suntsitzen zuten.Egipziarrek pentsatzen zuten gizaki bakoitzak bi arima mota desberdin zituela. Lehena Ka izenez ezagutzen zen eta elikagaiek ematen diguten bizitzeko indarra dela esan genezake. Bestea,  ...


Nire txakurra

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-04-26 17:51

Nire txakurra ez zen nahastenNire txakurrak maite bazintuen maite zintuenEtagorrotatzen bazintuen gorrotatu egiten zintuen. Nire txakurra ez zen nahastenEzin zintuen gorrotatu eta maite aldi berean.   Nire txakurra ez zen nahastenNire txakurak beti nahi zuen nirekinEtanik berarekin nahi ez banuen tristetu egiten zen. Nire txakurra ez zen nahastenSalbu eta beste norbaitek janaria eskeintzen bazion.  Nire txakurra ez zen nahastenNire txakurra etxekoa zen, gu etxekoak ginen.Eta kito.Besteak kanpokoak ziren. Nire txakurra ez zen nahastenEz zeuka...


Erramu domeka   Bedeinkatua Jainkoaren izenean datorrena! Abadearen bedeinkapenak garbiturik eta prestaturik  gelditzen dira gure bihotzak. Jerusalengo jenteak egin eban antzera, lagundu deiogun geuk ere Jesusi; erramuak jasota, goratu daigun geure Salbatzailea.          


...

iparrorratza 1456147910388 IPARRORRATZA | 2007-08-30 15:38

-TOk, tok -Nor da? -Heriotza -Agur


Lagun batek esan ohi du ez zaiola axola hiltzea. Mundua gaizki dago, eta Berri Txarraken Libre abestiak esaten duenaren aurka, uste dut guk apurtu dugula, eta horretan ari garela oraindik. Gure bizitza oso lotuta dago noski munduarekin, baina ez guztiz. Kanpo eragileek geure mundua, geure animoa baldintzatzen dute, geure egunerokoa. Baina beti ere inguruan gertatzen diren gauzak baldin badira. Hau da, tristea bada ere, hirugarren munduan gosez hiltzen diren haurrek, Palestinan jasaten ari direnak etab. ez dute nire rutina aldatzen. Dena den, jende guztiarekin ez da berdina gertatzen, eta pe...


Azken aldi honetan denboraren joanak arduratuta nabil. Bai, bai, badirudi orain gutxi ipini nizuen nire txikitako argazkiak nik uste baino eragin handiagoa izan duela nigan. Izan ere, umetatik norbera zenbat aldatu den ikusteak, ondorenean ere zenbat aldatuko den konsziente egitea eramaten du bat, eta honen atzetik segituan ZERGATIK galdetzera. Bai, bai, zergatik zahartzen gara?Benetan asetuko ninduen galdera horren erantzunaren atzetik aspalditik dudan liburu batetara jo nuen segituan, John J. Medina-ren "El reloj de la edad ; ¿Por qué envejecemos? ¿Cómo envejecemos? ¿Cómo retrasar el relo...


Zapelaitzak eraman du Marcelina. Eraman du, ziur nago, lumagorrien paradisura, non edonon dauden arto eta gari alez gainezka betetako azpilak, zizare potoloak, har lodiak eta kakalardoak; non aztarrika ibili ahal izango den eguzkiak epeldutako larre berde amaigabeetan; non izango dituen ondoan beste oilo batzuk haiekin ko-ko-ko-mentatzeko azken ko-ko-kon-tuak; non izango duen gangar ederreko oilar galai bat dotore-dotore kortejatuko duena, edo hobeto, oilar lerden bi izango ditu inguruan, berari begira biak, nork hobeto zaindu bera, zeinek arreta gehiago eskaini berari... Pentsatzen jar...


Gepardoaren dokumentala duela ia urtebete ikusi nuen lanera joan aurreko bazkaloste sargoritsu batean eta, askotan bezala, bolada batean buruan erabili nituen egun hartako irudiak. Halako egun batean –testu editoreak esaten dit iazko ekainaren hamarrean izan zela-  mezua idatzi nuen arte. Ez dakit zergatik ez nuen jarraian publikatu, agian ez zitzaidan gustatuko eta borobildu artean hor lagako nuen, k@joian. Lehengo egunean ere ez nengoen oso ziur, galdera gehiegi baitzituen testuak eta erantzun gutxi, baina sareratu egin nuen. Traperoaren erantzun beti bezain mamitsuak ohartarazi dit ...


Kumeak leku batetik bestera zeramatzan gepardo emeak telebista piztu dudanean. Sasiartetik sasiartera zeramatzan, gepardo izanagatik kumeak kontuz ostondu behar dituelako –hienak hienak dira- jateko zerbaiten bila ehizan ateratzen denean. Lau kume egin ditu aurten gepardoak eta estatistikek erakusten digutenez, bakar bat helduko da bi urte betetzera, lautik bat, horixe dio dokumentaleko ahotsak. Oraingo eszenan lehen kumea hil egin da. Gepardo emeak, ordea, ezer gertatu ez balitz bezala darama ahoan, burua dingilizka duela, ezkutaleku batetik bestera kume hila, eguzkiak sututako belardi hor...


Ematen dituzu egun batzuk kanpoan eta lur hartu orduko gogoa sartzen zaizu bizi izandakoaz hausnartzeko: zenbat kolore eta hizkuntza biltzen diren aireportuetan, zenbat usain ezberdin somatu daitezkeen atzerriko jatetxeetan, enfin, kosmopolitismoaz eta antzeko gauza modernoez eta abar... Baina.   Etxera bidean kotxetik ikusten duzu ikurrina zapi beltzaz Herrikon; pentsatzen duzu: malo. Ordenagailuaren aurrean jarri eta orri nagusia, Berria: Preso, bere buruaz beste, senideak, sinestu, ez, autopsia. Bloglines zabaldu eta Julenenean hurrengo zartada, hiru gazte. Airean joan diren mundua...


Gauerdiko gogoetak...

josu 1456149891816 Josu | 2006-02-13 00:03

Gauerdia heldu zaitberriro be zu barik.Eguna agortu da,ta ez zaitut hemen nik.Azken gauerdia hau denezingo dogu jakin...Aukera galtzea dazugaz bizi gabe hil...


Azken iruzkinak