Beldurrezko bat...

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2009-05-17 22:53

Zer esango pentsatzen igarotzen ditu egunak, orduak.
Hitzak aukeratzen ibiltzen da etengabe...
eta, pozik gutxitan izaten den arren,
irribarrea da bere betiko agurra.

Hamaika kezkak aztoratzen dute baina,
ez du ezer esaten, inoiz, inori.
Nahiago isilik geratu, entzun.

Bere lekua eskeintzen dio ondokoari,
ahalik eta hobeen senti dadin.
Batzuetan, inork ikusten ez duenean,
damutu egiten da eta, errudun sentitzen da gero.

Ez daki ezetzik esaten;
maiz, ispiluari begira geratzen da luzaroan,
ohartuz, nor den ez dakiela jada.
Besteontzako bizi denak ez baitauka bere bizitzarik.

Noizbait, pentsamendu anker batek asaldatu du,
eskuzabala ote den edo, soilik,
beldurra dion errealitateari.

Beti geldi geratzen da,
inguruari so, ikusle hutsa bailitzan,
nora joan, zer egin jakin gabe.

Baina hobe du ez pentsatu,
bere buruarekin bakarrik ez egon,
errazagoa baita horrela,
hori uste du berak behintzat.
Ordea, ezin du benetako barrerik bota,
aspaldi joan zitzaizkion gogoak
eta, gainontzekoak zaintzen bizi den bitartean,
konturatu gabe ia,
bere arima negar malkotan abiatzen ari da
atzera bueltarik ez duen patuarengana...


Utzi iruzkina: