Gizon bat bere baitara bildua bizi da; deseroso sentitzen da gizartean, eta nahiago du bere bakardadeaz eta etxearen lasaitasun eta segurtasunaz gozatu, txikitatik gorde izan dituen objektu eta altzari maiteez inguraturik. Egun batean, baina, etxeratzean ezusteko bat gertatzen zaio... ENTZUTEKO EDO JAISTEKO, sakatu hemen (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).


Zer esango pentsatzen igarotzen ditu egunak, orduak. Hitzak aukeratzen ibiltzen da etengabe... eta, pozik gutxitan izaten den arren, irribarrea da bere betiko agurra. Hamaika kezkak aztoratzen dute baina, ez du ezer esaten, inoiz, inori. Nahiago isilik geratu, entzun. Bere lekua eskeintzen dio ondokoari, ahalik eta hobeen senti dadin. Batzuetan, inork ikusten ez duenean, damutu egiten da eta, errudun sentitzen da gero. Ez daki ezetzik esaten; maiz, ispiluari begira geratzen da luzaroan, ohartuz, nor den ez dakiela jada.Besteontzako bizi denak ez baitauka bere bizitzarik.Noizbait, pentsame...


Kontuz-kontuz urratu behar dira zenbait bide, sastrakaz, asunez eta harriz beterik baitaude. Nik, oraingoz, gogoeta labur bat egin nahi nuke.Sortu aditzaren neurriz gaindiko erabileraz jardun nahi nuke. Nire iritzian, funtsean, euskarazko sortu eta gaztelaniazko provocar parekatzetik dator kaltea.Har dezagun, kasurako, Carlos Cid-ek Senez aldizkarian plazaratutako artikulu baten izenburua.Txekieratik itzultzeak sortzen dituen hainbat buruhausteEgitura hau dugu, beraz: buruhausteak + sortu. Itxura batez,  inork gutxik esango luke horretan okerrik dagoenik (ezta nik ere). Dena den, on li...


Begiratzeko moduak

ahopeka 1456130493047 ahopeka | 2008-05-20 00:00

Goizeko zortzi eta erdiak aldera hasi gara kaletik bereizten gaituzten bost solairuak jaisten. Besoetan daramat Intza. Bigarrengoan gurutzatu dugu bizilagun berria, kolore eta hizkera desberdinetako lagunak biltzen dituen pisuan bizi da. Holaaaa musikala luzatu dio Intzak eta  hooola ezinago irribarretsua itzuli dio neska gazteak.Kalera atera eta ikastolarantz metro batzuk egin ditugu. Kontrako norabidean, detektibe pribatu itxurako gizon garai bibotedun bat hurbiltzen zaigu erritmo bizian baina oraindik urruti samar, agurtzeko urruti zalantzarik gabe. Hooolaaaa! Bibotearen azpiko irri...


Teknologia berriek tresna ugari ematen digute euskara ikasteko. Interneten bidez eduki eta ariketa pila bat aurki dezakegu, eta blogosferak aukera zoragarria ematen digu gure idazteko trebetasuna lantzeko. Baina, hizkuntza bat ez da gramatika edo idazkera bakarrik, hizkuntza bat menperatzeko berba egitea inportanteena da segur aski. Agian laster,datorren urtetan akaso, internet-en bidez bideo-entzumen harremanak egin ditzakegu eta horrela tresna moderno hauek lagunduko digute gure mintzamena hobetzen. Garai hori heldu arte solasaldiak mantentzeko gure ingurukoak dauzkagu, baina horrek nahi...


Erch Frommen liburu batek “askatasunari beldurra” zuen izena, ez dut irakurri baina epe laburrean egin beharreko gauzen artean daukat. Kontua da hori dela niri gertzatzen zaidana, niri eta uste dut gizartearen barne bizi diren pertsona ia guztiei. Beti esaten dugu ez garela askeak, ez da egia. Gure askatasuna limitatzen duen bakarra legea da (quien hizo la ley hizo la trampa….) eta ez gizartea edo tradizioa. Argi dago moral bat inposatu digutela, baina benetan sinesten dugu horrekin ezin dugula apurtu? Gertatzen dena da ondorioen beldur garela eta ez daukagula gure mamuak usatzeko adina aus...


The Indezents-ek ziostan atzo Euskal Herrian ugari direla gizaki izugarriak. Esate baterako hauxe? Edo beste hau izugarriagoa da?  Zapatuan izango den manifestazioko argazkirik ez dut. Izugarriena ote litzateke? Bakea batzuetan beldurra besterik ez da.


DON BILDUR IKARAN IZUA

3
umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-01-10 15:40

Amesgaiztoren batek esnatu du umea bart. Don Bildur izan da, arean baten.  Horrekin bizi behar, amigo. Lagun handia da, izan ere, ausartegiarentzat beldurra, eta ume izuarentzat uxatu beharreko pieza, berriz. Beldurra eta ikara aitzakia, Gasteizko Sokaren Etxean erakusketa dotorea jarri ei dute: umeak izutzeko pertsonaiak bildu dituzte bertara, baina nonbait erdal jatorrizkoak nagusitu zaizkie, Sacamantecas eta enparauak.  Izugile (sic) euskaldunak, berriz, inguma, ahaidea eta intxixua dira, eta erdal izugile haragizkoen aldean, gureak, euskaldunak iluntasunaren, zehaztugabetasu...


AMAZULO AITAZULO

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-01-05 09:36

  Ume ugerra, ez zara ba zeure kasa ibiliko bost minutu, sikiera. Hortxe daukagu sabelean neroanean baino txarrago, gerrirari pega-pega eginda. Zorrizto halakoa!   Makina bati gertatzen zaio, aitatxo-amatxoren ondotik ezin ihes egin, ezin aldendu ezta bost zentimetro ere, aitatxo-amatxoren babesik gabe ezer ez dela geratzen da. Traumatikoa edo patetiko gertatzeraino batzuetan.   Gurasoen makulu gabe galtzeko beldurra du koittaduak. Mendira gurasoak lagun eta makulu zituela joan zela gogoratzen du, eta orain, berriz, bidea bakarrik ezin egin, ezta bost metro ere,&nbs...


 Nik ez dut beldurra maite, biharko ere ez dut nahi, Ezta gaurko ere, oroitzapenaren moduan ere ez; haurraren irriñoa gustatzen zaidala itsasoaren ondoan eta bere argiak, ilusio-sorta bezala piztuak. Eta triste egiten badut kanta, dagit, nere begi gixajoetatik beldurra ezabatu ezin dudala-eta. Nik ez dut herioa maite ezta bere hain pauso izoztua, ez dut nahi gaurko, oraitzapenaren moduan ere ez; bihotz haren taupada gustatzen zait, borroketan, bizitza ematen dioenarena kondenatuta dagoen herioari. Eta triste egiten badut kanta, dagit, kide ezezagunen heriotza ahaztuezin dudala-e...


Azken iruzkinak