Euskara, beldurra eta lotsa
Teknologia berriek tresna ugari ematen digute euskara ikasteko. Interneten bidez eduki eta ariketa pila bat aurki dezakegu, eta blogosferak aukera zoragarria ematen digu gure idazteko trebetasuna lantzeko. Baina, hizkuntza bat ez da gramatika edo idazkera bakarrik, hizkuntza bat menperatzeko berba egitea inportanteena da segur aski.
Agian laster,datorren urtetan akaso, internet-en bidez bideo-entzumen harremanak egin ditzakegu eta horrela tresna moderno hauek lagunduko digute gure mintzamena hobetzen.
Garai hori heldu arte solasaldiak mantentzeko gure ingurukoak dauzkagu, baina horrek nahiz eta oso naturala izan arazo bat dakar, lotsa hain zuzen ere.
Interneten, euskara ikasten ari garenontzat, anonimatua eta distantzia lotsa gainditzeko oso lagungarriak dira, baina pertsonen aurre-aurrean gauzak guztiz desberdina dira eta sarritan beldurra eta lotsa izaten dira nagusi. Nire kasuan behintzat ezagunekin euskara egiteak kristoren lotsa ematen dit. Zer pentsatuko ote duten nire euskarari buruz, erabat blokeatuta lagatzen nau, eta ez naiz ausartzen euskaraz hitz egiten. Eta hurbiltasuna traba bat bihurtzen da paradoxikoa izan arren.
Ezezagunekin berriz, gero eta berba gehiago egiten dut euskaraz. Urruntasunak indarra ematen dit lotsa bazterrean lagatzeko.
Baina lagunekin orain arte ezinezkoa da, ezta familiarekin ere, umeekin izan ezik, jakina.
Ez dakit noiz gaindituko dudan lotsa hori. Agian ohituraren kontu bat da, baina ohiturak ez dira errez aldatzen. Denbora gehiago behar dut akaso...
Iruzkinak
Maitena 2007-04-24 15:26 #1

Kaixo!

Zure artikulua irakurri dut eta asko gustatu zait. Jende anitz zure egoera berdinean aurkitu ohi da, eta aurkezteko era polita iruditu zait. ETB-tik idazten dizut proiektu bat eskuetan baitugu, eta agian zu interesaturik egongo zinateke. Informatzeko bada ere, eskertuko nizuke nerekin harremanetan jarriko bazina.

Milesker!

Maitena

943 01 16 65

edozuedoni@eitb.com

sergio 2007-04-25 18:04 #2

Aupa,

Neu ere ados nago zuk esandakoarekin. Euskaldun berria naiz neu ere, baina hasiera hasieratik argi neukan euskara ikasten ari nintzela lagunekin eta ingurukoekin berba egiteko. Zertarako bestela? Apalategi batean apaingarri bezala jartzeko edo herdoiltzen uzteko?

Ados nago zurekin esaten duzunean kostatzen dela, batez ere hasieran. Kontuan hartu behar dugu ere ohitura oso inportantea dela, baina neurri berean esango nizuke ohiturak alda ditzakegula biharamunean horretarako borondatea eta indarra baldin baditugu.

Nire eskarmetuak hortik dihoa eta une honetan ia nire inguruko euskaldun guztiekin euskaraz egiten dut, besteekin ez, ez dutelako nahi zuk aipatzen dituzun arrazoiengatik.

Barkatuko didazu atrebentzia baina zure mailarekin eta erreztasunarekin bekatu mortala izango litzateke ingurukoekin euskaraz ez egitea.

Esan dizudan bezala, ez dizut ukatuko hasieran kostatzen denik, baina laster konturatzen zara pixkanaka-pixkanaka zure ingurua euskaldundu duzula eta horrek, niri behintzat, kriston poza ematen dit.

Ez horik bakarrik, erabiltzearen erabiltzeaz zure inguruko jendea animatzen da eta horrek sortzen du dinamika, gurpil zoroa.

Nire herria guztiz erdalduna da (Bizkaiko meatzaldean dago), eta zin dagizut herriko plazan oso arrunta dela euskara entzutea, batzuetan kanpoko jendea gurera etorri da eta harrituta geratzen da.

Animo eta ekin euskarari.

Segi ondo.

Utzi iruzkina: