Askatasunaren beldur

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-04-20 23:48
1

Erch Frommen liburu batek “askatasunari beldurra” zuen izena, ez dut irakurri baina epe laburrean egin beharreko gauzen artean daukat. Kontua da hori dela niri gertzatzen zaidana, niri eta uste dut gizartearen barne bizi diren pertsona ia guztiei. Beti esaten dugu ez garela askeak, ez da egia. Gure askatasuna limitatzen duen bakarra legea da (quien hizo la ley hizo la trampa….) eta ez gizartea edo tradizioa. Argi dago moral bat inposatu digutela, baina benetan sinesten dugu horrekin ezin dugula apurtu? Gertatzen dena da ondorioen beldur garela eta ez daukagula gure mamuak usatzeko adina ausardiarik. Baztertuak izateko beldurra daukagu, eta gu talde animaliak gara, ezin gara bakardadean bizi, ni behintzat ez.

Baina gure erruz baino ez gara bizi errutina eta bizitza den kartzela honetan, eta nahi duguna egitea lortzen ez dugun bitartean, gure zeldako giltza korridorean zehar galduta ibiliko da.

 

¡Solo loco! ¡Solo poeta! 

(…)Audaz como los gatos

saltas por todas las ventanas

¡husch! y en toda ocasión,

husmeas toda selva virgen,

tú que por entre selvas vírgenes

entre fieras de coloreados pelajes

pecadoramente sano, bello y multicolor corrías(…)

                                                                         Nietzsche

 

Amuitz

Amuitz 2007-04-22 02:18 #1

Beldurrik ez, zuhurtzia apur bat agian...<br />


Utzi iruzkina: