Zeri diot beldur baina!Banekien erantzuna.                                                 Ezagutzen nuen erreakzioa.               Hitzekin ondo moldatuko zara baina...&n...


Berriro gertatu da. Berriro ere. Berriro maite dudan pertsona bat albotik aldendu da. Berriro polizia. Berriro atxilotuta. Berriro inkomunikazioa. Berriro ezjakintasuna. Berriro angustia. Berriro itxoin beharra. Eta imajinatzen ari naiz... berriro bidaiak, berriro bisitak, berriro pareta triste horien arteko aurpegi indargeak... berriro... inora mugitu ezin den Euskal Herria batengatik. Non gaude besteok, baina?Norbaitek esan dit halako gauzetan sartzen diren lagunak dituzunean prest egon behar duzula horrelakoetarako. Lagun batzuk, baina, ez dituzu aukeratzen, ausaz agertzen dira zure bide...


La niña enferma. Edvard Munch.Azken egun huetan ez nago oso ondo, sabela errebelatu egin zait, eta gaur ahul sentitzen naiz, indar handirik gabe.Gaixorik nagoenean tristetu egiten naiz. Zazpi urte eduki nahiko nituzke, berriro ere laguntza behar izan nahiko nuke. Gaixorik nagoenean, txikia nintzenean bezala, amamak sudurreraino mantekin tapatzea nahi dut, sobre batean banengo bezala eguerdira arte lo egin. Gero hobeto sentitzeko. Gaixorik nagoenean ama ondoan esertzea nahi dut, eta ni entretenitzeko istorio eta txorakeriak kontatzea, burukominaz, hotzaz, edo lehen izutu nauten delirioez ez ...


Melodia liluragarri batean desafinatzen duen nota. Melodiaren xarma apurtzen du. Dena kakaztu. Nota bat da, eta bakarrik dago. Ez du ezertarako balio. Notak, gu bezala, talde animaliak direlako. Bakarrik geratzean beren zerizana galtzen dute. Azken finean, istripua izan zitekeen gure nota. Kasualidadea. Auto baten klaxona. Takoi baten pausu hots isolatua. Edo arraindegian txanda aldatzen duen makinaren zarata. Soilik hori, zarata. Musikarik ez dago talderik gabe. Notarik ere ez. Soinu hutsal bat, akaso.Eta Mayumana gustatu arren, Beethovenen 9. sinfoniaren kontzertu baten erdian, inork ez d...


Hodeiak negarrez daude kanpoan.Tantak suizidatu egiten diralurrarekin jotzean inmolatuz,bata bestearen atzetik,etengabe.Zipriztiñen dantza da. Sudurra leihoan itsatsita,hotz. Oso hotz.Baina berdin zait,arraroa bada ere.Hodeiekiko elkartasunagatik edo,ni ere negarrez...ZERGATIK?Ba, indarge ezin izan delako monumenturik eraiki.Ixilik ez delako lortu opera kantatzea.Bizkarra emanda ezin zaiolako inori muxurik opari.Hizkuntza barik, filosoforik ez legokelako.Sexurik gabe ni ez nintzatekelako. Gu, ez ginatekelako.Ez dagoelako koldarra den heroiaren istoriorik.Euririk egiten ez badu, basaloreak x...


Bihotz forma eta gerezi zaporeko piruleta gorri gorria jaten ari nintzen. Bueno, jan baino, ahoan neukan. Noizean behin mihazkatzen nuen, mingainak masailetan esker eskuin zebilela topatzen zuenean. Eta ordua, momenturik onenean, piruleta urtzen hasita nire minagain gorria mundu guztiari erakutsiko nionean, ahotik kendu zidaten. Baimenik eskatu gabe. Abisatu gabe sikiera. Azalpen txatxuak emanez, piruleta zakarrontziko zikinkeriaren artean galtzen en bitartean...Jakin izan banu! Jakin izan banu... piruletari lapurtutako gerezi zapore artifizial bezain goxoa ez nuen hain azkar irentsiko. Ant...


Inork ez diezadala galde zergatik, baina lehengunean orain arte idatzi ditudanak irakurtzen hasi nintzen, blogean argitaratu nuen lehenengo testutik hasita. Agian estiloan aldaketaren bat egon den ikusteko, agian zerbaitek merezi duen jakiteko, agian denbora den urruntasunetik beste pertsona bat banintzalez baloratzeko. Eta, azken hau, hein batean lortu dut. Emaitza positiboegia izan ez bada ere. Ba hori, autoerrepasoa + autokritika = autogorrotoa, nola esan nezakeen argiago? Ezin da. Irakurri dut, eta juzgatu dut. Ni izan naizenaren lehiaketan oraingo epaile izan naiz, eta idatzitako artik...


Geldi. Arnasarik gabe. Ezin erreakzionatu.Ez nago holako berrietarako prest...egongo ote naiz noizbait?egongo ote da norbait?Bakardade bila. Noraezean. Xederik ez.Izkinarik babestuenean izkutatuta.Orduan ohartu naiz. Orduan erreakzionatu.Eta negarrak irabazi nau. Eztanda egin dut.Deskontsolatuta. Haserre. Triste. Buruan galdera bakarra, betikoa:zergatik? joder! baina zergatik?Nor ari zait bularra zapaltzen?Gelditu dadila mesedez!Arnasa arintzen da horrela...urduritasunak hartzen nau...Nahikoa da!Bihotzeko mina da. Eta desorientazioa. Besarkadak nonnahi heriotzaren pasiloetan.Bai. Gaur herio...


Ez dakit nire laguntza eduki duzun. Eta eduki baldin baduzu, ez dakit balio izan zaizun. Askotan. Ez. Askotan ez. Gehienetan, ezin dut ulertu zure begiek zer esaten duten. Edo zure ahots ixil eta apal horrek zer oihukatzen duen. Baina noizbait lagunkoi zaidan doinua heltzen da nigana. Ezin dut entzun. Energia modukoa da. Nabaritu egiten dut soilik. Agian nik neuk bidaltzen diot neure buruari. Batek daki. Hitzik gabe eraikitako lotura baten hariak barnean sartu zaizkit, okupak bailairan. Atseginak, hori bai. Sentsazio arraroa da. Beti izan dut dena etiketatu eta definitzeko joera. Denok beza...


Isilean goaz hirurak kotxean, akaso gauza berdinean pentsatzen. Aireportura helduko garen une horretan, elkarri agur esan beharko diogun une horretan. Nik ez nuen joateko asmorik, pentsatu dut bakarrik egon nahiko zutela, baina berak joatea nahi zuela esan dit, eta noski, joan egin naiz. Bitartean irratian musika. Eta ni leihotik begira, burua eskuak eutsita eta begiratzeari uzten ez diodan arren ezer ikusi ezinik. Aldez aurretik joan egiten naiz. Ihes egiten dut. Ama agurtu nuen azken aldian ere joan egin nintzen, eta agurra ni ez banengo bezala izan zen. Hotza. Dena esan nahi bai baina ez...


Ea ondo nengoen galdetu zenidan, gogoratzen? Baietz esan nizun. Egia esan, soilik galdera horrek hobeto sentiarazi ninduen. Baina ez, ez nago ondo, baietz esan nizun arren. Badakizu? Zu zara orain arte galdera hori egin didan bakarra, espero nezakeen pertsonen artetik behintzat, eta behin baino gehiagotan gainera. Ulertzen dut. Ni ere ez naiz galdetzekoa, ezin dut gehiago eskatu. Dena den, bapatean datorreneaneskertu egiten da, gezurra esan banizun ere. Jakizu nire erantzunek normalean ez dutela ezertarako balio izaten, hitz hutsak baino ez baitira. Dena esanda dago jada. Ez zen momentu ho...


Blokeatuta nago. Mila ideia buruan eta hitzekin ezin azaldu. Ordenadorearen aurrean jesarri naiz arratsalde produktiboa edukitzeko asmoz, eta blokeatuta nagoela konturatu naiz. Aspalditik gainera. Hainbeste gauza esan nahi ditut... eta ez dut era egokirik aurkitzen. Bueno, egokia bai, baina ez oso poetikoa. Buruan dudan guztia askatzea badaukat, jario guzti horren formagatik kezkatu gabe. Baina formari erreparatzen ez badiot, edukiak ez du jada ezertarako balioko. Zerbait azaldu ezin baduzu, hobe ixilik geratzea. Egia da hitzek sentimenduak apaintzeko gaitasuna dutela, baita detailetxorik t...


Malkoak

ahopeka 1456130493047 ahopeka | 2008-06-08 23:18

Kolore desberdinetako malkoek busti dute gaur Mendizorrotza. Gaurkoaren aurretik, noiz egingo zuten negar azkenengoz? Noiz beraien inguru hurbilenaz kanpoko zerbait zela eta? Errez adostuko dugu munduaren egoera negargarria, baina malkoek futbol enpresen lorategiak ureztatzen dituzte. Diskurtso politikoak antzuak dira basamortu kulturalean.


Mano de pianista. Superpepelu.Txarrena zalantzan egotea da.Zein ote erantzuna...Bai ala ez? Ez dakizu.Eta erretzen zaitu horrek.Ez. Txarrena galdetzea da.Hori da. Ez duzulako jakin nahi.Nolabait badakizulako,Eta ez zaizu batere gustatzen.Horregatik ez duzu galdetzen,Entzun nahi ez duzuna entzun behar ez izateko.Eta itxaropena bizirik mantentzeko.Ziur ez dakizulako,Eta ziurtasun ezak lekua uzten diolako esperantzari.Hau txikia bada ere, oso.Guztiei gertatzen zaie.Gizakiaren ezaugarria, itxaropena ez galtzea.Inmanentea. Bestela, ezer ez zaigu gelditzen.  Zalantzak erretzen...



Saretik nenbilen buelta bat ematen, ikasten egon beharrean, eta blog honetan bideotxo bat aurkitu dut. Egia esa, polita iruditu zait, eta gainera kate ederra eratu du, hainbat pertsonaren erantzunak jaso dituelarik. Nik ez dut behar bezala erantzungo, ez dut bideo bat grabatu eta youtuben eskegiko, lotsatiegia naiz horretarako, baina ez da bakarrik horregatik. Nik zer sentitzen dut? Ez dakit, zail xamarra da hitzen bidez sentitzen dena adieraztea, zaila da holako galdera zehatza erantzutea, baina tira, saiatu beharrean gaude, nire sentipenen antza duen zerbait irudikatzeko baino ez bada ere...


Maitatzea

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-01-13 22:42

Aspaldion inspiraziorik gabe nabil, baina gaur esaldi bat sartu da nire buruan eta ezin izan diot besterik gabe muzin egin.Beti esaten diot jendeari, maitatzeko lehenbizi bakoitzak bere burua maitatu behar duela. Eta izugarrizko definizio eta gauza idazten ditu jendeak maitasunaren inguruan. Nik, hasierako puntu hori kontuan harturik, uste dut maitasuna esaldi honek adierazten duela nire kasuan:Maite zaitut, zure ondoan nagoenean hobea naizelako, gehiago maite dudalako nire burua...Igandea da, badakit. Egunotan beti datorkit burura horrelako zeoze. Bihar, astelehena izanik, betiko eguneroko...


                 Gorroto ditut muxu gezurtiak, ilusioa pizten dutenak, eta geroago aurpegian ukabilkada ematen dutenak. Hitz hutsak, belarriak loraz betetzen dituztenak bihotzera heldu ezinik, izaera faltan. Jasotako laztan galduak, inkontzienteko ahazten ditugunak oroitzapen ona ez direla eta. Mintzen duten gezurrak...Gorroto ditut zure koldarkeria eta zure zinizsmoa, hainbatetan antzeztu duzun erru sentimendua, lotsa. Horren beharrik ez duzu inoiz izan... Zure jolas krudela, erantzunik eza. Erakutsi duzuna iku...


Urrun joan nahi dut. Nire mamuetatik aldendu. Erru eta inpotentzia sentimendu hauetaz desegin, zulo sakon batera bota, lurperatu. Ez dut inorekin zorrik izan nahi. Eta inorekin esaten dudanean inorekin esan nahi dut, berdin zait nondik datorren laguntza, bueltan itzultzeko beharra sentitzen badut. Ez dut nahi laguntza hori. Baina ez daukat besterik, onartu ala zubipera, horiek dira aukerak. Dena batera egin ezin delako, eta absurdora kondenatua egon nahi ez dudalako. Askea zara! Aukeratzea badaukazu... egia da. Zelako aukerak baina! Kaka! Gorroto dut adin hau, gorroto ditut dependentzia...


...eta zure ausentziak dena betetzen du gaur, harezko erlojua, basamortua... (Peiremans)   Gaur zutaz gogoratu naiz, eta aspaldiko zenbait sentimendu gaurkoak balira bezala bizi izan ditut berriz. Ilusioa, hori zen nagusi, neska nerabe baten ilusioa, eta ondoren, desilusioa. Mina eta tristura. Zugan pentsatzen gelditu naiz gaur, zurekin pasatako momentu gutxi horiek oroituz, poza berpiztuz. Baina orainera itzuli behar izan dut, eta konturatu naiz ez dudala ulertzen. Ez zaitut ulertzen. Ez dizut ezer eskatu, eta hala ere, ez gogor batez itxi didazu atea, edo zenidan, berdin du. Ahaztu...


Umetxo bat naiz, oraindik ere, umetxo bat naiz. Hamazortzi urteko pertsona 'heldu' baten barnean preso dagoen haur jostari eta babesgabea, negartia, alai eta tristea. Arduraz jantziriko aurpegia daramat, inolako laguntzarik behar ez duenaren itxura eman nahi dut, baina umeek laguntza behar dute beti. Ez dakite euren kabuz bizitzen. Nik teoria badakit, baina gero izugarri kostatzen zait. Eta norbait behar dut ondoan, babesa eskeiniko didan norbait...Baina mundu guztiak egiten du alde, edo ni izango naiz agian ihes egiten duena. Ez dakit. Baina azkenean neure burua bakarrik ikusten dut, esan...


Norabide zehatzik ez duen galernakairean mantentzen gaitu urduri,atzera eta aurrera, ezker eta eskuin,balantzaka gabiltza helbururik gabe,hegan haizearen indarrez,zorabiatuta lurra ezin ukiturik. Ez dakigu zerk ekarri gaituen honaedo zergatik gauden egoera honetan,hemendik irteteko bidea eta modua ere,lasaitasuna lortzeko era, ez dugu ezagutzen.Zentzuak, arrazoiak, saiesbideak...horien guztien bila dihardugu,ez daukagu buruan beste kezkarik. Baina ezer aurkitzekorik ez dago.Halere gu ez gara ohartzen,edo ez dugu ohartu nahi,ez dugu onartu nahi.Oinez, hegaldiarekin amestuz,eta hegan, lurrean...


Ilusioak bakarrik datoz eta bakarrik doaz. Lurralde amaigabe batetik etorriko bailiran, etengabe agertzen zaizkigu bizitzan zehar. Sentimendu nahaspilak dira, arriskutsuak oso. Ilusioak burua bete dezake, beste edozein pentsamenduri bertan egoteko betarik eman gabe, eta poztu egiten zaitu hasiera batean. Baina engainatzen gaituzte, nahastu, babesgabe utzi. Hodeietara igotzen gaituzte eta goi-goian gaudenean bota egiten gaituzte gupidarik gabe, kolpea mingarria da, beti, kolpea mingarria da, oso. Nola saiestu, ordea, ilusioak, ilusiorik gabe ez bagara ezer, ilusioak gure ekintzen motorea bad...


Si no dejo de escribir para nada, cosas sin sentido, voy a acabar teniendo un ataque de nervios. Llevo horas garabateando páginas con tonterías en las que ni siquiera tendría que molestarme en pensar. Y es que pensar en ciertas cosas es como buscar la formula de la eterna juventud, totalmente inútil y una perdida de tiempo. Pero como decía Nietzsche, nosotros no pensamos en las cosas, son los pensamientos los que nos invaden a nosotros. Por eso no puedo dejar de pensar en cosas absurdas. ¡Socorro! Es la invasión de lo absurdo, que alguien me ayude! Qué asco, qué aburrimiento... toda la vida...


Txikitako uneak gogora ekartzen dizkidan musika belarrietan, bolumena topera, kaskoak puxkatzeko haina. Dena pasatzen da ziztu bizian begien aurretik, etxe bat, beste etxe bat, agure bat eta atso bat besotik helduta, ospitalea... denak zorabiatzen nau, diapositibak bailiran, etengabeko irudi aldaketa. Hori dakar bidaiatzeak, lanetik etxera soilik bada ere.Autobusetik jaitsi eta segituan okertu dut gorantz burua, eta begirada ilargira zuzendu, momentu horretan bertan nau harrapatu. Inperfektua zegoen, ez zuen zehazka itxura, ez gazta borobilaren itxura ere, eta zirkunferentzia erdiaren antzi...


Azken iruzkinak