Zalantzak. Kontraesanak.
Mano de pianista. Superpepelu.
Txarrena zalantzan egotea da.
Zein ote erantzuna...
Bai ala ez? Ez dakizu.
Eta erretzen zaitu horrek.
Ez. Txarrena galdetzea da.
Hori da. Ez duzulako jakin nahi.
Nolabait badakizulako,
Eta ez zaizu batere gustatzen.
Horregatik ez duzu galdetzen,
Entzun nahi ez duzuna entzun behar ez izateko.
Eta itxaropena bizirik mantentzeko.
Ziur ez dakizulako,
Eta ziurtasun ezak lekua uzten diolako esperantzari.
Hau txikia bada ere, oso.
Guztiei gertatzen zaie.
Gizakiaren ezaugarria, itxaropena ez galtzea.
Inmanentea. Bestela, ezer ez zaigu gelditzen.
Zalantzak erretzen zaitu,
Baina batzuetan, itxaropenak bultzaturik,
Ametsen altzoan etzaten zara,
Eta zorionak kulunkatzen zaitu xamur, geldo.
Halere, jakitea nahiago, galdetu gabe.
Ziur jakitea. Ala agian ez. Jada ez dakizu.
Behintzat
lasai geratuko zinateke,
Lasai, horixe. Ilusioa berriz jaio arte, bederen.
Ez diozu, ordea, galdetuko.
Koldarregia zara horretarako,
Konplikazio gehiegi dira.
Jarrera aldaketak. Ez duzu holakorik nahi.
Betikolez geratuko zara.
Ixilean. Begira, miresten.
Musikazaleak pianojolea bezala.
Momentua bizi nahi, eta ezin.
Iruzkinak
indezent 2008-04-07 11:36 #1
guztiz ados baina itxaropenez ezin da bizi guztian bizi. Lastima...
ozly 2008-04-12 22:05 #2
Negarra ia atera zait hau irakurrita; hunkiturik. Zenbat aldiz pentsatu ote dut nik gauza bera, baina hitzik ez agertzeko. Hitzak erraz ateratzen zaizkizula dirudi, baina hitzok gauza bat baino gehiago borobiltzen dute.
Nire kasuan inmanentea izan naiz askoan. Askatzen hasi naiz. Zenbat sofrimendu ematen duen nahi duzuna ez lortzeak batzutan, eta are gehiago gertu sentitzen duzunean.
Eskerrik asko eta jarraitu idazten, mesedez!

felix 2008-04-14 15:40 #3
benetan jakin miñe badauke? ala gure burue ase eziñe da? "si realmente necesitas algo deja de llorar y ¡HAZLO!" dio aitzen ai naizen abestik. ta arrazoia du. benetan zalantzak ittotzen bagattu, galdetu! deskubrittu! "egia"ren bille jun. baño ez! benetan ezteu zalantza argittu nahi, zalantza argitzea ezta gure nahie, gure burue engañatzea baizik eta gure gustuko erantzun bat jasotzea. zuk esan bezela, esperantza minimo bat beti daulako hor "garaipenik eta lorpenik gabe, esperantzara kondenatuak" baikare. esperantzara kondenatuak! zalantzen mundun ezgea ittotzen, esperantzen mundun baizik. esperantza faltsuak biziz, esperantza antzuekin harreman sexualak izanez, alperrik saiakera ere antzue baita. trixtea da, esperantzen mundun murgilduta, ilusioik egin gabe. ala ilusionatze gea baitade? agian bai! agian ala ziur? nik ustet nahiz guk ez onartu beti garela ilusionatuta, beti geala ilusiok ilusionatuak. baño enfin, idatzi hau amattu ta pelutxei helduta amets ingo det esperantzakin kondena siñatuz. ilusioak ilusiona nazan. ametsen mundun amets in dezadan. ametsak ezagutu ditzadan. "ametsak amets direnean dira polittenak, jada behin ametsa kunplitu ostean ez da lehen zen ilusio era borroka" beraz, ez dut ametsik gauzatuko. bizitza osoako esperantza antzukin orgasmo antzun bille noa. ametsetara noa! iñoiz gehio esnatuko ez naizelakon!

"amets, zatoz jada nigana!"
Utzi iruzkina: