Kategoria: bizitza
Norberak buruan darabilena beste batek nola jakin duen azaltzen ohartu eta ezin eutsi elkarbanatzeko tentazioari. Gaurkoan nireak ez diren hitzetan duzue esan nahi dizuedana. Lehen hitzak Markos Zapiainek idatziak dira, hauek ere bereak barik Pierre Hadot eta Seneka-renak izan arren. Bikain itzuliak utzi ditu -badakizue, Markosen euskara estiloso horretan- blogean eta Lapiko Kritikoan, zurian beltz, estoikoen gogo-jardunetako gidako zenbait puntu. Hortik atera ditut zatiok: « 3-gogoratu derrigorrez hil behar duzula eta edonoiz hil zaitezkeela; azkenekoa balitz bezala biz...
Afrikarrak badaki, bizitza dela, altxorrik preziatuena. Tristura, plazerak, gaixotasuna, pedagogia baino ez direla. Afrikarrak, gauzak datozen bezala hartzen ditu, eta mirarietan sinisten badu ere, nekez egingo du hauen aldarrikapena. Izaki zoragarria da afrikarra. Etxeko atarian eserita, edo zuhaitz baten azpian, edota krokodiloz gainezka den ibai baten ertzean, lehenengo, bere baitan dago beti afrikarra. Bere bihotza baino ez du, erresuma. Mundu honetako inork, ez daki partekatzen, eta barkatzen berak baino hobeto. Eskuzabaltasunari aurpegia jarri beharko banio, afr...
Joseba Sarrionandiak Ea-ko poesia jardunaldietan lau oparitxo egin dizkigu eta nik berauteko bat partekatu nahi dut zuekin. BEDERATZI TE KIKARA SAHARAKO BASAMORTUAN"1Lehenengo te kikara bizitza bezain garratza izanen da,bigarren te kikara amodioa bezain &n...
Txakurra izan duen edonork daki zenbat salto, jirabira eta dantza egiteko kapaz den txakur bat janariaren platerarekin azaltzen ikusten gaituenean. Gero, sarritan, behin jana lurrean eta bere esku -aho- utzita, zenbatetan ez ote du txakurrak usain-usain egin, miazkatu agian, eta geroko utzi. Harritu egiten gara gu: ez zen, bada, hain gose? Eduard Punset eta Robert Sapolsky-k ere gogoratzen dute hau elkarrizketa honen amaiera aldera: Pasto...
Gurean beti izango duzue lekutxo bat -zuek hor, gu hemen-. Hala ere, zuetako batzuek erabaki duzue joatea. Gaua intxaurrondo zaharrean eman eta biharamun eguerdian etxea utzi eta hortik zehar joan erlauntza berria eraikitzera. Zer esango dizuet, ba: leun bekizuela bizitza berria eta izan zaiteztela zoriontsuak. Erleok zoriontsu izaterik baduzue, behintzat.
KONTINENTEEN JITOAKontinenteen jitoaren teoria ezagutzeko irudi hauek lagungarriak izango dituzu. Bi lotura eta bi bideo topa ditzakezu lerro hauen ondoren, lehenengoak euskaraz, ingelesez besteak.Ikusi, entzun arretaz eta, galderak erantzun zure jakinduria erakutsiz. Ea ba! Jose Luis Etxezarreta Garin Kontinenteen jitoaKontinenteen jitoari buruzko galderak 650 Million Years In 1:20 Min. por xchristox
Tokio Blues Norwegian wood irakurri berritan, inbiria sentitzen dut ikusita ze luze, zabal eta zintzo hitz egiten duten liburuko pertsonaiek -Watanabe, Midori...- beren sentipen, kezka eta desio sakonenei buruz. Baina, klaro, pentsatzen jarrita... pertsonaiak dira.
Gaur autolaguntza apur bat. Bizitzan zer den beharrezko kantak esan zigun aspaldi, baina hiru gauza horietaz gain badira beste zenbait. Esaterako, bizipoza; esaterako umorea; esaterako, pentsatzeko askatasuna. Eta garrantzitsuena orain dator, baina ez da erraza azaltzen. Ea ba: Izena @luistxo ri hartu diot eman zuen hitzaldi batetik eta deitzen da Guerra Termonuclear Total (Global Thermonuclear War). Kontua da Juegos de Guerra (War Games) filman David gaztetxoak eszena honetan bere gustuko neska limurtu nahi duela. Pentagonoko ordenagailuan sartzea lortu eta nola lil...
Beti izan naiz etxeko txikia. Babesa behar duen mutikoa. Txikitan, behin, aldapan gora korrika nindoala, erori eta arreba nagusiak eskua eman, altxatu, belaunak igurtzi, musu eman eta "ez da ezer" esan zidan. Negarrik ez egiten lagundu zidan horrek. Orduztik pasa dira berrogei urte inguru, hala ere, bizitzako une aldapatsu hontan, arreba nagusiaren musu baten osteko " ez da ezer, bizitzak aurrera darrai" baten zain nago. Malkoek ez baitidate argi ikusten uzten.
Gaur lanetik ateratzean, zerbait ezberdina egiteko gogoa sartu zait, egunerokotasuneko rutinatik atera eta ezusteko zerbait egiteko gogoa. Gure bizitza tristeetako monotonia alde batera utzi, eta arrisku eta emozioekin jolasteko erabakia hartu dut. Lanetik atera eta… autoari gasolina botatzera joan naiz! Eta hori gutxi balitz, garbiketa tunelean sartu dut ni barruan nintzela! Horrelakoa naiz, arriskuaren labanan dantza egitea gustatzen zait. Azken finean, eta humiltasun osoz, Indiana Jones moderno bat naizela aitortuko dizuet. Sekula ez dakit hurrengo minutuan zer gertatuko zaidan, nora jo...
Txikitandik bizitzaren mugen berri eman digute, hezkuntza eta ikasketak inposatuz gure bidea finkatu naiean. Mila muga omen ditugu, ezin omen dira muga hauek gainditu, eta azkarrenak, saiatu ere egiten ez direnak omen dira. Etorkizun hobe baten bila joan behar omen gara denok, komeni den bidetik urrundu gabe beti ere, noizbait edonoren amets den dirua, lana eta familia izan dezagun. Ez nago ba hori onartzeko prest. Mila hesi, mila traba eta mila mamu gainditzeko prest nago, bizitzak inungo mugarik ezarri diezadan ez uzteko. Gaurko gizakiok gizartearen menpeko gara, gizarteak mugatzen gaitu...
Urte guztiak dira aurten Urte guztiak izan dira datorren urtea Baina urte bat ez da izango iaz.
Berriro gertatu da. Berriro ere. Berriro maite dudan pertsona bat albotik aldendu da. Berriro polizia. Berriro atxilotuta. Berriro inkomunikazioa. Berriro ezjakintasuna. Berriro angustia. Berriro itxoin beharra. Eta imajinatzen ari naiz... berriro bidaiak, berriro bisitak, berriro pareta triste horien arteko aurpegi indargeak... berriro... inora mugitu ezin den Euskal Herria batengatik. Non gaude besteok, baina?Norbaitek esan dit halako gauzetan sartzen diren lagunak dituzunean prest egon behar duzula horrelakoetarako. Lagun batzuk, baina, ez dituzu aukeratzen, ausaz agertzen dira zure bide...
Galegoa (norma historikoan) praktikatuz ikasteko lehenengo ariketa serioa da hau, erraza da ulertzeko, dena den egunen batean euskarara itzuliko dut:Eu nom son umha entendida do cine nem nada polo estilo. Mais gostanme moito as películas raras; desas que lle obrigan á um á pensar para poder entender o súo significado. E mais pensar para ao final nom conseguir entender nada. As vezes penso que son um pouco masoca, porque, em realidade, a maiora destas películas tenhem finales cos que um nom quedase a gosto aínda que saiba que som os melhores. Suponho que por iso gostame tanto David Lynch, po...
Bizitza txanpon baten antzekoa da:Zu jaio aurretik,Auskalo nork, auskalo zeinek,Txanpon bat botatzen duZure bizitza joko matematiko batean menpean geratuz%50 gurutze, %50 aurpegi. Eta kasualitatea(edo kausalitatea ote?)Zure txanpona estoldara erori zenEta horrela bizi zara gurutzearen aurkaEta aurpegia ezin eman.
<object width="425" height="344"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/8sbExq6_CBU&hl=en"></param><param name="allowFullScreen" value="true"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/8sbExq6_CBU&hl=en" type="application/x-shockwave-flash" allowfullscreen="true" width="425" height="344"></embed></object><object width="425" height="344"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/8sbExq6_CBU&hl=en"></param><param name="allowFullScreen" value="true"></param><embed src="http://w...
Bizitza bat -edo bi, pentsatzen jarrita- beharko nituzke pianojolea izateko. Bateriajolea izateko beste bat.Saxoa, gitarra elektrikoa eta kontrabaxuarentzat ere bizitza bana.Opera konpositorea ere izan nahi nukebaita biologoa ere;eta zoologoa,etologoa,botanikoa,fisikaria,astronomoaeta astronauta (badakizue, Martera joango diren horietakoa...).Filologoa ere bai.Eta emakumea.Aberats mezenas errenazentista izan nahi nukebizitza oso bateaneta aberatsa, besterik gabe, beste batean;ahaztu barik nabegantea, belauntzian bakarrik hortik zehar dabilena.Izan nahi nuke idazlea,blogari profesionala...
Sarri damutu naiz Fisika ikasi ez izanaz. Tira, damutu bai, baina modu pixka bat artifizial batez; izan ere, orain ere ez nuke aukeratuko ikasketa moduan: asko ikasi behar da eta argi daukat ni, edozer bainoago, alperra naizela, zer egingo zaio. Dena dela, interes handiz jarraitu dut beti Fisika, Astronomia eta antzekoen ingurua; izan ere, Fisikaren mugetan sortzen baitira aspaldian bizitza askotan zentzugabe honen zentzuari buruzko –badakizue: nortzuk gara? nondik gatoz? noiz jubilatuko naiz? - hipotesi harrigarri asko eta asko. Horietako batek dio balitekeela egotea ez unibertso bak...
Basatxoritxu moko luzeak ez igan zerura bila: aingerutxurik behar ezkero horra hor nire mutila. Bere musua elurra da eta sua bihotza eta ezpainak bertan urturik biziko dira nire bularra eta zainak.
Aupa guztioi! Egunon gaur ere gure blogera. Gaur neuri (Mikeli) tokatu zait kudeatzea. Bihar gizarteko kontrol bat daukagu... Ikasi duzu Ane? (ezetz esan dit, jeje). Beno, klase kontuak alde batera itxita, igeriketaz hitzegin nahi nuen. Igeriketa. Nire kirola. Ez naz oso ona, egia esan, baina klaseko hoberena naz,(Mikel da bere ilusioak). Neure lagunak beti dauz neure atzetik kontrakoa esaten ta ez diet kasurik eiten beti postiboki pentsatzen baitut, jeje. Izan ere...
Oroitzapen onak ekartzen dizkit gogora abesti honek. Aspaldi nire ondoan ez dagoen pertsona batetaz gogoratzeko ere balio dit. Horregatik gustatzen zait hainbeste abesti hau. Ia zuei ere gustatzen zaizuen! Maitearen galdez Urretan piztu ohi da mendian goizalba Txingarretan berotuz zure kale-salda Bizkarrera ezarri zaldiari txalma Eta lauoinka zoaz ibar eta malda. Asko mintzatu dira zure mendebaldez, Pistolero gaizto ta bide-lapur taldez. Bakarti zara baina, moldez edo aldez, Beti ere bidean maitearen galdez. Zuria sonbreroa, Katea gorria, Zu zaitut larrosaren Atzeneko o...
Mano de pianista. Superpepelu.Txarrena zalantzan egotea da.Zein ote erantzuna...Bai ala ez? Ez dakizu.Eta erretzen zaitu horrek.Ez. Txarrena galdetzea da.Hori da. Ez duzulako jakin nahi.Nolabait badakizulako,Eta ez zaizu batere gustatzen.Horregatik ez duzu galdetzen,Entzun nahi ez duzuna entzun behar ez izateko.Eta itxaropena bizirik mantentzeko.Ziur ez dakizulako,Eta ziurtasun ezak lekua uzten diolako esperantzari.Hau txikia bada ere, oso.Guztiei gertatzen zaie.Gizakiaren ezaugarria, itxaropena ez galtzea.Inmanentea. Bestela, ezer ez zaigu gelditzen. Zalantzak erretzen...
Txikitako kanta batekin oroitu naiz gaur. Oroitzapen onak ekartzen dizkit gogora. Haiek garaiak haiek!! Egun osoa jolas eta kanta!! Kezkarik gabe, arazorik gabe, larritasunik gabe, eginbeharrik gabe...Hori guztia utopia dela iruditzen zait orain...Ai ene!! Joan ziren garai haiek ere! Etorriko dira berriak hala ere! Zimurrik ez daukagu oraindik behintzat eta, kontentu!! Uztaiak gora gora lurretik zerura jira alde batera eta gero bestera ta behera behera behera ta behera behera bai uztai barruan preso gelditu naiz orain. Ran rober ran po, po, po, po, po, po, po po Ran rober ran,...