Bizitza

sentituidatziaskatu 1456152679928 SentituIdatziAskatu | 2009-05-08 19:43

Txikitandik bizitzaren mugen berri eman digute, hezkuntza eta ikasketak inposatuz gure bidea finkatu naiean. Mila muga omen ditugu, ezin omen dira muga hauek gainditu, eta azkarrenak, saiatu ere egiten ez direnak omen dira. Etorkizun hobe baten bila joan behar omen gara denok, komeni den bidetik urrundu gabe beti ere, noizbait edonoren amets den dirua, lana eta familia izan dezagun. Ez nago ba hori onartzeko prest. Mila hesi, mila traba eta mila mamu gainditzeko prest nago, bizitzak inungo mugarik ezarri diezadan ez uzteko. Gaurko gizakiok gizartearen menpeko gara, gizarteak mugatzen gaitu eta askatasun ezaren barruko aukeraketa txiki bati deitzen diogu askatasun. Etorkizun hobe batek edozein sakrifizio merezi omen du, baina nik ez dut etorkizun onik nahi. Nik etorkizun zoriontsu bat nahi dut, eta horretarako, gure sentimendu eta beharren bideari ekitea besterik ez dugu. Zoriontasun faltsu batean bizi gaitezke, munduko gizaki alaienak garela ziurtatuz, baina bizitza labur honi etekin guztia atera diogula ez dakigun bitartean, ezingo gara geure buruarekin ondo sentitu. Gure nortasunean eragina du hezkuntzak, eta baita gizarteak ere. Baina, gure barneko beharrak eta nahiak, gure satisfazio eta sentimenduak, ez ditu inork kontrolatzen. Hori da, benetan zurea den bakarra. Sentimendu eta satisfazio horiek zara zu. Eta nik, ni izan nahi dut. Ez beste ezerren ondorio, ez beste inorren menpeko. BIZI egin behar dugu, bizitzeari utzita. Biziraun egiten baitu gaur egungo gizarteak, guda, gorroto eta gose artean, etorkizun hobeago baten bila. Baina BIZI denak bakarrik aurre egingo dio datorkionari, heriotza berarekin ere beldurtu gabe.


Utzi iruzkina: