Kategoria: nahiak
Goiz jeiki eta halere berandu iritsi ginen irteerara eta honi ezjakintasuna gehitzen badiogu ondorioa atzean ateratzea izan zen. Honek bere alde honak izan zituen (lehen kilometroetan lasai joan ginela eta karreran zehar denbora guztia jendea pasatzen genuela) baina baita txarrak ere (pelotoiak mantsoak ziren eta denbora galdu genuen). Baina bukatzeko asmoakin joanda ez degu besterik eskatuko 8.19.25 inguruan ibili zen denbora egin genuen.Oso gustora eta berriz errepikatzeko gogoakin.Auskalo noiz!
Txikitandik bizitzaren mugen berri eman digute, hezkuntza eta ikasketak inposatuz gure bidea finkatu naiean. Mila muga omen ditugu, ezin omen dira muga hauek gainditu, eta azkarrenak, saiatu ere egiten ez direnak omen dira. Etorkizun hobe baten bila joan behar omen gara denok, komeni den bidetik urrundu gabe beti ere, noizbait edonoren amets den dirua, lana eta familia izan dezagun. Ez nago ba hori onartzeko prest. Mila hesi, mila traba eta mila mamu gainditzeko prest nago, bizitzak inungo mugarik ezarri diezadan ez uzteko. Gaurko gizakiok gizartearen menpeko gara, gizarteak mugatzen gaitu...