GIDO KIROL TALDEA

ride or die

Azaroak 29an goizeko 9tan abiatu dira 3000 korrikalari donostiako anoetatik 42 km egiteko prest. Hauen artean gure taldekidea den Gexan Sors oso denbora ederra egin duena eta beste ainbat ezagun ere. Gexanek oso karrera erregularra egin du baina betiere behetik gora joanez eta honek sentsazio oso onak izatea baimendu dio, gainera bere neska den Oihana laguntzaile izan du animoak toneladaka emateko. Guzti honi hanka fresko eta gihartsuak eta berebiziko fondoa gehituz 2.58.40 denbora hori lor daiteke emaitz bezela. Zorionak Gexan!


Aurtengo urtea amaitzen, Getaria Zarautz proba egin dugu. Ander Isusik 55.42 pasa du uretan eta Andrea Izagirrek berriz 49.32. Aurtengo berezitasun itsaso mugitua izan de helmuga mugitu behar izan dutelarik eta amaitzeko olatuak hartzen ibili.


Goiz jeiki eta halere berandu iritsi ginen irteerara eta honi ezjakintasuna gehitzen badiogu ondorioa  atzean ateratzea izan zen. Honek bere alde honak izan zituen (lehen kilometroetan lasai joan ginela eta karreran zehar denbora guztia jendea pasatzen genuela) baina baita txarrak ere (pelotoiak mantsoak ziren eta denbora  galdu genuen). Baina bukatzeko asmoakin joanda ez degu besterik eskatuko 8.19.25 inguruan ibili zen denbora egin genuen.Oso gustora eta berriz errepikatzeko gogoakin.Auskalo noiz!


Hauek dira argazki batzuk:


Asteburu honetan Onditz Memoriala izan dugu.Mikel eta Isusik parte hartu dute eta oso gustora ibili dira.Eguzki handia izan da eta horrek proba gogortu du, gainera Mikelek bizikleta pintxatu egin du. Baina halere asko disfrutau dute.Hemen probako argazki batzuk, irabazlea Sylvain Sudrie (1:58:00)izan da gizonezkoetan eta Virginia Berasategi(2:14:00) emakumezkoetan.


Zenbait arazo izan ditugu triatloi honetan, batezere berandu ibili gerala eta honek ekarri dituen zeharkako arazo guztiak.Baina intentzia probatzea zan ta gustora atera gera.Hemen argazki batzuk eta ea Onditz memorialean hobeto planteatzen degun dena.


Oso zirkuitu polita izan zen; aldapa, jeitsiera eta sorotarteko bide askorekin. Eguraldi oso ona egin zuen 13ak arte eta ondoren lainotu egin zan, baina ezin kexatu.Hemen argazki batzuk:


Maiatza eta ekaina hilabete garrantzitsuak dira kirolean, batezere bizikleta, korrika eta antzekoetan; bertan karrera asko baitaude.Anderrek Azkoitiko duatloia egin zuen eta Mikel Riverorekin batera Bilboko duatloian ere parte hartu zuten. Ez da azkeneko gauza izango Gexanek maratoi erdia baitu Donostian hilaren 17an eta gainera laster triatloi denboraldia dator.Hemen lehen aipatutako argazki batzuk:


Eguraldi humela egin zuen lehengo igandean ospatu zen Altzako lehen duatloia, bertan Anderrek(1:19:35) hartu zuen parte eta komeriak komeri proba bukatu zuen.Bizikletako zatian errepedia oso harriskutsu zegoen eta hainbat txirrindulari erori ziren.Gipuzkoako txapelketa Patxi Urizarrek irabazi zuen 1:04:11 denborarekin eta proba Kepa Ruizek irabazi zuen 1:03:51ko denborarekin.


Benetan harro egoteko denbora lortu du Gexanek Bartzelonako Maratoian.3 ordu eta 15 minutu behar izan ditu 42 kilometroak bukatzeko.Komentatu duenez oso maratoi polita izan da, eta errepikatzeko gogoarekin geratu omen da.Euri piska bat izan dute baina bukaeraldera eta korrika egiteko eguraldi egokia izan dut.Urte hasera egokia gidokt-rentzat eta esperantza dugu abendurako honelako besterenbat pilatzea.



GIDO KIROL TALDEA

TALDEKIDEAK:GEXAN SORS ANDER ISUSI