NAZKAGARRI

baldarrak 1456131320881 Baldartuz | 2014-06-02 16:52


Azaroak 29an goizeko 9tan abiatu dira 3000 korrikalari donostiako anoetatik 42 km egiteko prest. Hauen artean gure taldekidea den Gexan Sors oso denbora ederra egin duena eta beste ainbat ezagun ere. Gexanek oso karrera erregularra egin du baina betiere behetik gora joanez eta honek sentsazio oso onak izatea baimendu dio, gainera bere neska den Oihana laguntzaile izan du animoak toneladaka emateko. Guzti honi hanka fresko eta gihartsuak eta berebiziko fondoa gehituz 2.58.40 denbora hori lor daiteke emaitz bezela. Zorionak Gexan!


Ostegun arratsaldeek kirats usaina dute kirol kai nagusienetan. Ezin baitute larunbatetako guardia pila hori kontratatu, ezta ere astelehen goizetako emakume senegales garbitzailerik. horregatik ostegun arratsaldetan kirats usaina darraite egurrezko xafla horiek gizon potzokote eta emakume edukatuz betetzen direnean. Langabezian egongo bailiran, pentsioa jasotzen dutelako hutsaren truke, baina X1000 handiagoa dena noski. Agian kiratsa kamixetetan dituzten krokodilo horiek botako dute. nik ez ditut ezagutzen, baina diotenagatik krokodiloek ustel usaina dute, sabelean dituzten gauza organiko ...