trenean aspertua txorakeriak idazten. kiratsdunei buruz...

No profile photo Lauak eta bost | 2007-07-08 00:00

Ostegun arratsaldeek kirats usaina dute kirol kai nagusienetan. Ezin baitute larunbatetako guardia pila hori kontratatu, ezta ere astelehen goizetako emakume senegales garbitzailerik. horregatik ostegun arratsaldetan kirats usaina darraite egurrezko xafla horiek gizon potzokote eta emakume edukatuz betetzen direnean. Langabezian egongo bailiran, pentsioa jasotzen dutelako hutsaren truke, baina X1000 handiagoa dena noski.

Agian kiratsa kamixetetan dituzten krokodilo horiek botako dute. nik ez ditut ezagutzen, baina diotenagatik krokodiloek ustel usaina dute, sabelean dituzten gauza organiko eta inorganikoek sortua akaso. ufff azkenaldian gehiegi erabiltzen dudan hitza da hori, akaso, geroz eta duda gehiago ditut kirol kaietaz. nahi nukeelako ostegun arratsaldetan bertan egon, baina espioitza lanetan. Lupa batek lagunduko du itsasazpia handiago ikusten bada? imajinatu tiburoi zuri baten mandibula X10 ikustea, joba, Torrente eta Jeke arabeak irentsi ahalko lituzke, baita kirol kaietako potzokote argalenak ere.

krisi malenkoniko baten zorian dagoen edonork uler dezake Torrenteren galtzerdi txuriek gainean bi marra izatea, nere iritziz bata urdina eta bestea gorria. Prikako galtzerdi antzestralak bezala. Malenkonia ezin idatzi honen bira guztiak, gaur 87-ra eta bihar 96-ko udara. uste dut 96tik aurrera eraiki zituztela kai handi hauek, beno Marbellakoa lehenago seguru. Arrazoia dudanetik  ostegunetan ez ezik egunero baitago kiratsa kai horretan. Zergatik jarri hizkuntza natiboan ulergaitza den izen bat herri burges horretako kaiari? "Banus".


Utzi iruzkina: