Lauak eta bost

04:05:01 04:05:02 04:05:03 04:05:05... gurea gelditu zela uste dugu.

                                                                243hilabete eta 19 egun   Hipopotamoen bizitzan une bat iristen da non beraien larruazala ezin den gehiago zabaldu. Saiatzen badira ere ezin dira gehiago potoldu, hipopotamoen bizitzan horretarako unea iriste...


besteen zaborra gordetzeagatik, zikoinen hotsa entzuten nuen artean. zentzu mistikoa alde batera utzi eta biologiari kasu eginagatik, bihotz bat beltzutzen. zaku itxiak ureztatuz, aspaldi lehortu baziren ere. eskuak sumatu nahian gaizki zegoela jakinda, erlojua alde batera utziz eta moralitate ukitu guztiak ere bai.ilargia usainduz, miloika kilometrotako ibaiak bananduta egon arren. "dans une triste nuit, sans lune, sans feu, seulement nous." http://www.youtube.com/watch?v=aiP4IjAb9zw&feature=related


Zentzua...

No profile photo Lauak eta bost | 2009-01-21 15:01

Lauak eta bost ez, baina hirurak eta hiru dira eta eguna 21a, urtarrilean gaude XXI.eko bederatzigarrenean. 3:03 21 (2+1) XXI (2+1) -3x3... Kointzidentziak existitzen direla uste al duzue? edo nahi dugunera iristeko gai garela? Beharbada hori da horoskopoarekin gertatzen dena... Ni egunero irakurtzen duenetakoa naiz eta beti badu erlazioa... baina nik bilatua ala benetakoa? Aspaldian burua horretan kezkatua dut... Nahi dugun guziari aurki al diezaiokegu zentzua? Beharbada bai... Arrazoia.    


gaixorik dagoen zetazeoaren modura mugitzen den rugbylariari:   ●-norbaitek errola erreko balizu, balium baten ke-beroaz¿ ◘-errolik gabe geldituko nintzateke.manhatanera itzultzeko hegazkina imitatzen saiatuz.eta eskilaretatik behera botako nituzke ornodunak, ornoak labean egosi ondoren. ●-justua dirudizu.   Muxu1mtt


gazteleraz, bat

No profile photo Lauak eta bost | 2008-07-10 00:43

y se perdio la lluvia, en las alas del horizonte, ese mismo que lo separo horas antes de su puerto.aquel puerto que encontro para siempre, sin jamas, sin peces ni nada que molestara.solo por una mirada, por un beso tonto


Izarrak bost punta dituela jakinik, non nago ni? Badakit eguzkiaren inguruan bueltaka dabilen hori lurra dela, lurra... Lurtarra naiz, eta uraren inguruan bizi naiz. Argitasuna da nire sinboloa, eta jakinduria diotenez nire ezaugarria. Sentimenduak.. animalia naizenez, baditut. Argitasuna, hori da momentu honetan ikusten dudana, zeinen ondo! Poza, agian bihar, izarraren beste puntan egongo naiz... baina bitartean Xixukarekin ametsetan jarraituko dut, Nobita ez zaitut gustuko! Biharkoan beharko du agian, baina munstroen legendak baztertuak ditut aspaldidanik. Simposonak ezagutzen ditudanetik...


-bonsoir belle fille! Vous savez comment est-ce que je peux partir à une autre... ta hortan bukatzen da elkarrizketa txiki hori. martzianoak begiratzen du alde batera, bestera eta azken aldera ere bai. baina ez dago beste ezer inguru horietan. kupel bat erortzen da zerutik orduantxe, baina barruko sagardo tantek beren fibrazko hegal berriak jantzi eta irri eginez ihes egiten diote martzianoaren aho bikoitzari. kupela bizkarrean hartuta basamortuko dunetatik abeslari, kontzertuak ematen dizkie kaktus eta sugeei. eta bigarren bonsaira iristen da hidratazioa topetan duela, hortxe urtu eta...


Arima berotzen

No profile photo Lauak eta bost | 2007-09-30 21:18

  Ez dut arrotz sentitu nahi nire etxean, ezta nire denboran ere. Nire harresia, nik eraikiko dut, nire etxeko atarian. Ez ditut nire orduak beste baten jaki bihurtu nahi, ez behintzat beste hori nik aukeratu ez badut. Nire izana, izena baino gehiago izan dadin nahi dut, oreka mantentzeko gai den gorputz lerden bat. Soinua desegiteko gai naizela erakutsi nahi diet guztiei, nire kantua gozo entzun dadin, nire egia betatua ez dadin izan. Maite dudana besarkatzeko. Banaizelako, bagarelako, bizia, bizirik,  dugulako esperantza.   


  Zazpi ziren erori aurretik argia piztu zutenak:   Gertuko begi baten belusezko tapiza goxatzen saiatu zena; Birigarro printzearen oinatza, kremazko gozokia zanpatu ondoren; Legamiaren perfumea lapurtu zuen dama; Zinpeko astunena limatzen saiatu zen espartzuzko galtzerdia: “xinpletzeko, antza” Balea Nazionala aldarrikatzen zuen kuadrillaren mozkorra; Neguko gau hotz baten besarkada biluzia; Aitorren amaren azken muxua, hasierako amaiera gauean.


zortakoa

No profile photo Lauak eta bost | 2007-09-11 10:20

abandonu parentesi honen ondoren, esan, ahizpa gazteena izan zela porraren irabazle, eta zorionak oriotar guztiei. Orain, esan behar dut baitare, herriko jaitan gaudela eta pixkat bat lasaitzean idatziko dugula berriro. Ondo pasa uda bukaera hau!



Zertan? Hartan eta hartara, hartarako.. Hondarribikoak!! Sisterrak edo direlako bi. Eta biarekin jarraitu nahi ez, eta lauak eta bost. Hori izan baitzen ordua, ordu klabea.. Labirinto batetik atera eta beste batean sartu nahi dugulako guztiok, gure irteeraren bila ibiliko gara hemen. Zebrak eta euliak deskodetzen.