hipopotamo ikustezinak

No profile photo Lauak eta bost | 2009-03-27 00:14

                                                                243hilabete eta 19 egun

 

Hipopotamoen bizitzan une bat iristen da non beraien larruazala ezin den gehiago zabaldu. Saiatzen badira ere ezin dira gehiago potoldu, hipopotamoen bizitzan horretarako unea iristen da, normalean, naturak agindua bidaltzean.

Mamu liburu baten bila hasi nintzen behin (atzo), tranbian nintzela medium batek goitik behera begiratu eta nirekin hitz egiteko ahalegina egin zuenean (atzo eguerdian);  ikustezina ote nintzen galdetu nion lagunari, honek esan zidan zerbait ikusten zuela baina lentillak etxean ahazten ez zituenean bakarrik. Hurrengo geltokian jeitsi nintzen eta inor ez zen konturatu. 

Egun osoa daramat hipopotamo ikustezinetan pentsatzen; tragedia bikoitzeko film baten protagonista perfektuak liratekelako. Segundurik ez lukete izango pantaila aurrean, nahiz eta bi pantaila oso eta gehiago okupatu.

Uste dut ne horren zain nabilela oraindik, une naturalaren zain

 

 


Utzi iruzkina: