AaaaaaaaaRRAUN! AaaaaaaaaaaaaRRAUN! Kontxa iritsi da.. nor sartuko da? Ea nork asmatzen dituen zortzi taldeak... animo! Orio Hondarribia Zarautz San Pedro Zumaia Getaria Pasai Donibane (Koxtape) Ur-Kirolak Hernani Urdaibai Arkote Isuntza Kaiku Ondarroa Castro Pedreña Laredo Camargo Cabo Mecos Tiran Hibaika + Donosti Arraun Lagunak.. (hauek barruan dira dagoeneko) Oharra: (Zein sari "erreal" proposatzen duzue irabazlearentzako? Ba al dago sariarentzako esponsorrik?)
Goitizen bat izan dezakezu teilatu granadinoen izenean. boikoteatu dezakezu sorbalda-babesa (hombrera) futbol amerikarra Txekian jolastuz gero eta zer esanik ez indioen aurkako partidu kriseilduetan. Ile pila erortzen zaie publiko pribatuei ere. RA!! RA!! RA!! noiz bihurtu zinen Heliosen?Gurutzefilkapen garaietan ? Gezurrak batzen baditugu 120km-ak 160an egin ditzakegu, Mediterraneoko autopistatik, gurutzea eskutan dugula, sorbalda-babesak gorputz osora luzatzen, Granadatik urrutiratzeko gogoa sartzean. Eta orain marroia!!!!
Berunezko hilotz bat saiatu nintzen eranzten, Inongo emetasunik gabe, Olio geruzak galdu aurretik, Eta arropak txikitu nituen, Hiru sugarretan, Bi zeinadurek esan zidatelako.
Bixeraberde ohean zegoen, gaixo, aita hurbildu eta aitona etxera etortzekoa zela esan zionean. Aitona mendi tontorretik kostaldera jaitsi behar zen Bixeraberderi txokolatea, gusanitoak, paloteak... ekartzera. Bidean azeria nola urruntzen zitzaion ikusi zuen eta gainera zer nolako sinpatiarekin agurtzen zuen. Itsasoa ikusi ondoren, herri erdiko plaza huts bateraino iritsi zen, bazirudien herriko ume eta aitona-amonak kalean zeudela (ueh?). Bost solairuko etxean bizi zen Bixeraberde, eta aitona igogailuan zela, atake bat eman eta hil egin zen. Animo! Berritu ala hil? ...
- Zer abesten du estatubatuar monarkiko batek Moskuko plaza gorrian? -Eskoziako ereserkia bi bariaziokin. Bata Do maiorrean, bigarrena La menorrean.
Kriseiluen argi hotzaz hitz egiten zuen, kamareren tabako usainaz, karramarroen su-festez, kamareroen mihi lerdenez... Oinutsik bidaiatzen duten penitenteen oin-usainaz, odolaren nahasketarekin aztarnak uzten zituztelako Donibane Loiotzunera heldu orduko. Eta Errusiako berotasunaz, emakumeak eta klima hain beroak izan ez arren, Vodka moment. Beti esaten da hondarribitarrok gure herria infernuan ere salduko genukela, beti propaganda egiten baigabiltza gure herria, barkatu hiria (tituluen arabera), munduko ederrena, goxoena, zoragarriena…dela esanez. Eta ados nago noski. Baina gaur Gip...
(titulua ahizpak jarri du, bazpadare diot...) Itsasoak bi eta gezak omen ziren aintzina; hondartzetan kabia zuen itsaso txolina eta zurrunbiloz eta untzi gosez zirauen itsaso iluna. Behin ordea topo egin zuten zurrunbilo baten bi aldeetan; ezin uler zezaketen beren existentzia bikoitza, ez ulertu ezta onartu ere. Azkenean elkar hiltzen bukatu zuten. Orduan sortu zen "Itsaso Hila" eta heriotza honen arrastoak haizeak hurbiltzen ditu oraindik hondartza baketsuetara. Kasu Galizian gertatutakoa. Ura gazia...
Musker bat naiz, zoombi baten konstanteekin; Adriatikoa edaten saiatu nintzen behin, baina gaziegia zegoen. Orain nere ezkatetatik iraganeko gatza kentzen egiten dut lan: zortzi ordu egunean, zazpi egun astean.
(ahotsari musika pixkat jarriz irakurri) Kilker hegalari bát, Basora joan zén, Txotxongilo funtzioa ikústérá. Autobusean zelá, Ixkin-ixkiñeán, Ahots desesperatu 1 entzún zúén. Kaiola bateán, Eguzki printzen arteán… Kaiola bateán, Eguzki printzen arteán…. Kaiola bateán, Eguzki printzen arteán…. -----------ZER????? Olegarioren Amona Mantalgórríá
Eta sumatu dut bihotzaren erritmoa lepoko zainean, nerabe txoro baten gisa, eta gorritu naiz sofoko menopausiko batek atakatu didan bitartean, zerealen anuntzioetako extralurtarrek egiten duten moduan, ba horrelaxe. eta hozkailuan gelditu dira hitzak, (izerdi hizoztua larruari alokatu ostean), baita mugimenduak ere. eta lortu dut zu ikustea zuk ni ikusi gabe. Eta konturatu naiz zeinen garrantzitsua zaren oraindik ez bazara ere, “gustauta naola oso zukin!!” Esango lukeen moduan, pff (hasperen bat dela suposatzen da) esango lukeen moduan, ezdakit, ez naiz gai,
Zertan? Hartan eta hartara, hartarako.. Hondarribikoak!! Sisterrak edo direlako bi. Eta biarekin jarraitu nahi ez, eta lauak eta bost. Hori izan baitzen ordua, ordu klabea.. Labirinto batetik atera eta beste batean sartu nahi dugulako guztiok, gure irteeraren bila ibiliko gara hemen. Zebrak eta euliak deskodetzen.
urdaibai, orio, hondarribi,castro,pedreña,laredo, zarautz
orio, urdaibai, hondarribi,castro,pedreña,laredo, kabo (kontxan beti sorpresak..)
(Arraun), Urdaibai, Hondarribi, Castro, Orio, Zarautz, Pedreña, Zumaia
Antxoa jun zait. Uso el comodin del publico ta kanbiatzet Ondarroa Arraun-engatik