maitasunaz idazten saiatu nahi nuke neuk ere, ez daukat nahiko kategoria oraindik baina. Zine kutsuak margoztu zituen kremailerak, irriño txoroak lurrintzeko erabiliaz; bitartean, hanka bat bere zapatatik bananduta (oin eta guzti) azaldu zen goizeko lehen euri tantak kontratatu aurretik. Koliflora basati batek “olla expres”-a lehertarazi zuen hirurogei ta hamazortzigarren minutuan pazientzia agortu zitzaionean. Eta ohean zeuden maitale zineastek...
Bihotzetik idaztea zaila da horrelakotan, baina ezin besterik egin eta egin behar. Maiteminduta nagoelaren seinale. Uste dut gorrotoa maitasunaren ondorioa dela, eta zuk ulertu nahi ez baduzu ere, askotan buruak frenoa jartzea nahiko nuke, baina ezin. Katuak badaki txakurrarekin ibiltzea ia ezinezkoa duela, baina hala ere beretaz maitemindu da, eta txakurrak gogorra izan nahi du. Katua txakurrarengana hurbiltzen bada, eta txakurrak egun ona badu, zaunka goxo-goxoak egiten dizkio. Baina katua txakurrarengana hurbiltzean entretenituta badago, zaunka zakar batez katua burumakur...
Mahaiko manteletik... (marrazkiak ezin kopiatu) 1. Txoria (etxean marraztu dezakezu) Pesaje bidean Indurain Cubako Ziprianorekin frantziatu zenean, klarionaren zilartasunak laztandu zuen, makarroi bat, makarra zelakoan txupa gorri batekin "puntetxe" batera hurbildu zelako. 2. Herensugea (etxean marraztu dezakezu) Kukurrukuuu... nor zara zu? Gatzagako mafiosoa! Kilikiliak afektatzen didate igandetan soilik. Soinekoa jantzi eta galtzetak jaisten dituenean, (koma) koma Abadiñoko Karmentxuren anaia albinoak... (hiru puntu) hiru puntu 3=III=hiru.
Makondon pasa ditut udako lehen gauak, lurrinezko amets artean lehoiekin dantzan eta behatz puntekin “felizitat” jartzen zuen atea ukitzen saiatzen (esan zidaten udaberriko euriteekin errazagoa dela aldaba jotzea). Buendiatarrek berdin berdin hartu ninduten beren etxean. Bizitza hiru geziren gainetik irristatzen dela erakutsi nahi izan zidan Amaranta gaixoak, jaiotza, heriotza eta maitasun pasio debekatuak. Azken hau, berak jositako leotardo batzurekin gorde nahi izan zuen, autopenitentzia absurdu gisa. Hiru geziak topatzearen beldurra zuelakoan nago. Minutu batez isilik egoten saiatu nintz...
Ahizpa eta ni desberdinak garelako ez dut berak idatzitakoa ulertzen. Baina ez ulertzeaz gain, ezin dut irakurri. Aurreko idatzia irakurri baduzue, konturatuko zineten ortografia aldetik akatsak dituela, puntu eta gero ez duelako letra larriz idazten, nik horrela ezin dut. Ezin ditut horrelako akatsak ikusi, baina okerrena gainera nahita egiten duela da. Zuzentzeko eskatu diot, eta ezetz esan dit, horrela gustatzen zaiola. Argi dago bera dela etxeko poeta, etxeko “melankolika”, etxeko surrealista... Nik nahiago ditut gauza simetrikoak, bikoitiak, gozoak gaziak baino, geometrikoak badira ho...
Ostegun arratsaldeek kirats usaina dute kirol kai nagusienetan. Ezin baitute larunbatetako guardia pila hori kontratatu, ezta ere astelehen goizetako emakume senegales garbitzailerik. horregatik ostegun arratsaldetan kirats usaina darraite egurrezko xafla horiek gizon potzokote eta emakume edukatuz betetzen direnean. Langabezian egongo bailiran, pentsioa jasotzen dutelako hutsaren truke, baina X1000 handiagoa dena noski. Agian kiratsa kamixetetan dituzten krokodilo horiek botako dute. nik ez ditut ezagutzen, baina diotenagatik krokodiloek ustel usaina dute, sabelean dituzten gauza organiko ...
"Ozea tia m parece zuper fuerte"... Bai, eta esaten duenez arratoiak dantzatzen dute NYeko tximiniak kerik botzen ez dutenean. Esan gainera esaten du, New York, Nueva York dela eta hori nork sinistu? Donostiko parte zaharreko latinoek ez behintzat. Barkatu, Latindarrek. Latinoek dantza primeran egiten dute eta. Sukaldetxo bateko kearen usaina desberdina da. "Nik kolorezko botoitxoak baino ez ditut kontsumitzen"... Mundu koloretsu horretako usaina ez da existitzen, zaporea ere ez, ondorengo sentsazioa da denek baloratzen dutena, nik ordea ez. Nik zaporea. Loti ederra ez bazen hain ed...
Sartu bi ahizpa pare koktelera batean, gehitu perexil pixka bat eta bi barraskilo suprestizioso. Prunus persica (muxika jiji) likorezko lau txupito ere bai. Orain dena ondo irabiatu. Edan tragutxo bat eta han azalduko zara: Urduritasuna nagusitzen den erreinuan, nasako espaziuntzia eta txanketeren barkua bereizten ez diren leku horretan. Txatxi//Piruli. + Lauko biren seriotasun gardena, kristalezko laztanek baretzen duten hori... Karentasuna darraien karezko mintzalari galdua, Banyoles 2007, asteburu honetan. Baietz 7:04tik jeitsi 4X ean, eta 2-ak biak finalera. Zorte On behar dugun...
Esalditik ihes egindako hitza, isiltasun errepikatuen lagun zaren hori. Asiara zure bila joateko esan zidaten; Vietnamgo baso batean ezkutatu zinen baina. Noizbait akaso sartuko naiz bertan… Zilarrezko dendari, Herri koldarren aspirina, Trentzatuta sinatu nahi hori… Ehungarren gaua dut hau.
Arazo bat dut. Bihar albondigak egin behar ditut, baina ez dakit nola egiten den saltsa. Batzuk diote tomate hutsarekin nahikoa dela, baina nik ez ditut horrelako albondigak nahi, nik benetako saltsa duten albondigak nahi ditut. Irakurri dudanaren arabera, azenarioa, ardo-zuria, tipula, porrua, irin pixka bat eta haragi saldarekin nahikoa da, baina nire duda zera da: nondik atera haragi salda ez badut haragia egosi behar? Albondigak: Borobilen artean, ez dira borobilak, gauzak ez baitira perfektuak, beraz, ez dena ez da. Azken finean, zer izan daiteke borobila? Pinponeko pilota bat, ...
Zertan? Hartan eta hartara, hartarako.. Hondarribikoak!! Sisterrak edo direlako bi. Eta biarekin jarraitu nahi ez, eta lauak eta bost. Hori izan baitzen ordua, ordu klabea.. Labirinto batetik atera eta beste batean sartu nahi dugulako guztiok, gure irteeraren bila ibiliko gara hemen. Zebrak eta euliak deskodetzen.
urdaibai, orio, hondarribi,castro,pedreña,laredo, zarautz
orio, urdaibai, hondarribi,castro,pedreña,laredo, kabo (kontxan beti sorpresak..)
(Arraun), Urdaibai, Hondarribi, Castro, Orio, Zarautz, Pedreña, Zumaia
Antxoa jun zait. Uso el comodin del publico ta kanbiatzet Ondarroa Arraun-engatik