zapatak
maitasunaz idazten saiatu nahi nuke neuk ere, ez daukat nahiko kategoria oraindik baina.
Zine kutsuak margoztu zituen kremailerak, irriño txoroak lurrintzeko erabiliaz; bitartean, hanka bat bere zapatatik bananduta (oin eta guzti) azaldu zen goizeko lehen euri tantak kontratatu aurretik.
Koliflora basati batek “olla expres”-a lehertarazi zuen hirurogei ta hamazortzigarren minutuan pazientzia agortu zitzaionean. Eta ohean zeuden maitale zineastek zapatak galdu zituzten hainbeste gasen presioekin beren gorputzak beroarekin urtzen ziren artean.
hori ikusita irribarre maltzur bat bota eta ihes egiten duena da maitasuna.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: