Kategoria: zapatak
maitasunaz idazten saiatu nahi nuke neuk ere, ez daukat nahiko kategoria oraindik baina. Zine kutsuak margoztu zituen kremailerak, irriño txoroak lurrintzeko erabiliaz; bitartean, hanka bat bere zapatatik bananduta (oin eta guzti) azaldu zen goizeko lehen euri tantak kontratatu aurretik. Koliflora basati batek “olla expres”-a lehertarazi zuen hirurogei ta hamazortzigarren minutuan pazientzia agortu zitzaionean. Eta ohean zeuden maitale zineastek...
hegan egiteko zapatak jantzi nahi nituzke korrika egiteko zapatak dantzan aritzeko zapatak lauhazka joateko zapatak ur gainean flotatzeko zapatak izarrak gidatzeko zapatak planetak astintzeko zapatak baina nire zapatak ibiltzeko eginak dira. "Honolulu, leku bat" antzezlanean Luluk janzten dituen zapatak Nino Moneroren ideia, Asieritok egina. Hergéren eragin nabarmena.