Mirande Kabareta Korrika Kulturalarekin estreinatu genuen Bilbon, 2009ko otsailak 26. Sei emanaldi eskaini ditugu Korrikarekin, azkena Altsasun. Udaberrian Mirande Kabaretak bueltatzeko asmoa dauka. Bitartean, bideo batzuk jarri ditugu sarean. BILBAO SONG: http://www.youtube.com/watch?v=QqdniTnz6K8ALKONDARA BARRI: http://www.youtube.com/watch?v=ORUQGziQK_k MARTXELO, MARTXELO: http://www.youtube.com/watch?v=x6wX4z9saqsAKADEMIA: http://www.youtube.com/watch?v=egULVDb0iaAIKUSI ETA GOZATU, laster arte!
Luluk eta Elmerrek udarekin izugarri gozatu dute.Horren froga, nino monero-k egindako bideoklipa da. Estreinaldi mundialean ikusteko aukera duzue lekubat-en blogean:http://lekubat.blogspot.com/2008/08/bideoklipa.htmlIndarberrituta datoz, gainera, Lulu eta Elmer. Ikasturte honetan leku mordoa ezagutzeko prest daude. Eta zu?HONOLULU, LEKU BAT antzezlanaren hurrengo emanaldiak: ABUZTUAK 29, ARANTZA (Ostatua) 22.00IRAILAK 7, URDUÑA (Foru Plaza) 18.00IRAILAK 12, ARETXABALETA (Kultur etxea) 22.00IRAILAK 25, DURANGO (Plateruena) 22.00URRIAK 11, GASTEIZ (Matxete plaza)URRIAK 26, ABADIÑO (Gazt...
Goizean goiz jaiki eta pozik geunden eta joan ginen aireportura (yes, airport, Mr. Jonshon) hartu genuen hegazkina eta joan ginen Bruselara eta egin genuen euskaraz han antzerkia (yes, in basque, Mr)Lupis, Galder eta Nino lehenengoz joan gara "Honolulu, leku bat" antzezlana Euskal Herritik kanpo egitera. Jonan, gure Txomin, aireportuan zain izan genuen. Berehala eraman gintuen hiri erdigunera. Hantxe ere, gabonak dira, noski. Baina hantxe, izugarriena, bapateko hotza izan zen.Hotzari aurre egiteko gauzarik onena txiza egitea da. Praketan txiza edota gonetan txiza, Janekken pis-ek egit...
Bagoaz azkenean Bruselara, kanpora, atzerrira edo... Luluk eta Elmerrek badute han lagunarteko beroa eta maitasun sendoa, baina beti lez etxea aurkitu nahi duten orain han, beste edonon bezala, inon baldin bada...Euskaraz ulertuko digute Bruselan ere, ezta? Bruselan abenduak 15 egingo dugun emanaldia berez oso berezia izango bada ere, emanaldirako gonbidatu bereziak are gehiago edertuko du eguna. Gontzal zuzenean arituko da musika jotzen. Berak sortu zituen "Honolulu, leku bat" lanerako kantak eta orain, beste sorpresatxo batzuekin batera, zuzenean eskainiko ditu. Izugarria izaten ari ...
2007ko apirilak 26 ezagutu genuen albistean. Metroan dohan banatzen den ezparringi batek hala zioen: SALIR HOY20minutos REDACCIÓN. 26.04.2007 TEATRO ‘Honolulu leku bat’ Íntegramente en euskera, Gilkitxaro organiza esta obra, donde se cuenta el conocido problema de la vivienda. Una pareja de enamorados ve cómo este conflicto les hace dejar a un lado las cosas bonitas de la vida. * Bilbao. Centro Cívico San Francisco. 19.30 h. Entrada libre. O, ene, Lulu eta Elmer, maiteminduta? Elmerr, albistea irakurri bezain pronto, parkera joan zen, eserlekuan Lulu itxoitera. Lulu, albistea irakur...
Joan zaigu korrika 15... hurrengora arte! Euripean egin genuen euskaldunok euskararen aldeko martxarik handiena. Berarekin batera, joan da ere korrika kulturala. Gure nazioko herritara hainbat kultur eskaintza eraman izan ohi du korrika kulturalak. Gilkitxarorentzat berezia izan da korrika kulturala beti. Korrika 10ean ekin genion guk korrika kulturalan parte hartzeari "infernuko atarian" lanarekin. Ahaztezina guretzat. "Honolulu, leku bat" korrika kulturalarekin estreinatu dugu Bilboko Kafe antzokian. Ondoren Tafalla, Larrabetzu, Zumaia eta Santurtzin korrikarekin batera Lulu...
Duela gutxi Igerrak blogera idatzi digu. "Euskal" kalifikatiboa kentzea proposatu digu. Oso eztabaida interesgarria sortu da taldean "euskal" hitza dela eta. Gonbita luzatzen dizuegu ere horren inguruan zuen ideiak botatzera. Gilkitxarok "euskal" kalifikatiboa duela urte asko ia abizen bezala hartu zuen. Izan ere, taldea sendotzearekin batera antzezlanak euskaraz soilik sortu eta antzeztearen kopromezua hartu genuen. Horregatik jarri izan ohi diogu beti "euskal" kalifikatiboa, adierazgarri gisa. Badago ere euskal rokanroli, euskal makarroni, eta beste hainbat euskal... Badirudi "...
hegan egiteko zapatak jantzi nahi nituzke korrika egiteko zapatak dantzan aritzeko zapatak lauhazka joateko zapatak ur gainean flotatzeko zapatak izarrak gidatzeko zapatak planetak astintzeko zapatak baina nire zapatak ibiltzeko eginak dira. "Honolulu, leku bat" antzezlanean Luluk janzten dituen zapatak Nino Moneroren ideia, Asieritok egina. Hergéren eragin nabarmena.
Gilkitxaroko partaide eta lagunak bildu ziren "Honolulu, leku bat" ikustera, martxoak 8, Deustuko Gazte Lokalean Leire Golfik ez du sekula Gilkitxaroren emanaldirik galtzen. Gauza jakina da Lecoq-en egin izan dituen pelukeria eta makillaje ikastaroak. Berari esker Luluk peluka behar bezala eraman ahal izan zuen. Axi, noski, hantxe zegoen ere. Gure igogailuzain maitea. Berarekin batera, beste kuñau, Ales, gure txispax argitsua (berak eginak dira argazkiak) Gure Kanuti ezin falta, Trokalaolatar zintzo eta Infernuko monja eroa. Lana hain gustoko duenez gero, arratsalde hartan gazte lokal...
Gilkitxaro antzerki taldea Deustuko Gazte Lokalean sortu zen, 1993an. Bertan jaio izan dira gure antzezlan guztiak. Gure seigarren antzezlana,"Honolulu, leku bat", han erakutsi genuen ere aurrenekoz 2007ko martxoaren 8an. Gazte lokaleko bigarren solairuan (je,je) liburutegia dago. Gure garaian ordenagailurik ez zegoen; gaur pare bat dago. Gehien maite dugun kamerinoa izaten jarraitzen du. Ekaitzek liburutegian jarri zituen bere tramankulu guztiak. Gainera, lehenengoz frogatu genuen talde osoak elkarrekin zuzeneko musika martxan jartzearen asmoa. Ederra! Zigorrek, Lulu eta...