BRUSELAKO KRONIKA 1
Goizean goiz jaiki eta pozik geunden eta joan ginen aireportura (yes, airport, Mr. Jonshon) hartu genuen hegazkina eta joan ginen Bruselara eta egin genuen euskaraz han antzerkia (yes, in basque, Mr)
Lupis, Galder eta Nino lehenengoz joan gara "Honolulu, leku bat" antzezlana Euskal Herritik kanpo egitera. Jonan, gure Txomin, aireportuan zain izan genuen. Berehala eraman gintuen hiri erdigunera. Hantxe ere, gabonak dira, noski. Baina hantxe, izugarriena, bapateko hotza izan zen.
Hotzari aurre egiteko gauzarik onena txiza egitea da. Praketan txiza edota gonetan txiza, Janekken pis-ek egiten duen bezala. Flamenkoz txiza pis esaten da.
Gorka eta Jana etorri behar izan zuten hotzari aurre egiteko maitasuna emateko, baina ez hori soilik, txizaren kontua dela eta, formula metafisikoa erakutsi ziguten: garagardo asko edan, txiza asko egiteko....
Eta horrela egin genuen, kriston afaria egin ostean, garagardo dastaketa egin, limoizko gina edan, superplatxen gure buruaz beste egin, taberna jebiak, skatalitikoak, gecko futbolariak, brasildarrak, baina gure bihotzean, betiko trap-eruek izaten jarraitzen dogu
Ajeari aurre egiteko Fray Angelico zaintzen duen amonak pagatxoa eman zigun larunbata goizean, emanaldiaren egunean
Eta Rubens ikusi gabe, joan ginen iluntzean Laken aldera. Hantxe erregea bizion bizi bada ere, lekua utzi ziguten emanaldia egiteko, Nekkersdal kultur etxean. Sekulako tokia eta azpiegitura, herritarrek kultur sorkuntza, gizarte topaketak eta kirola egiteko.
Paul hantxe genuen gure zain. Antolakuntza lanetan primeran aritu zen. Mila esker!!!
Emanaldia egin genuen, pozarren, emozioz eta ilusioz. Etorri zen Bruselan bizi diren euskaldun mordoa eta flandiarrak ere bai. Lortu genuen ikusleak gu bezain beste hunkitu eta bizitzea.
Emanaldiaren kronika LEKU BATen blogean dago:
http://www.lekubat.blogspot.com/
Laster arte!!!
Iruzkinak
ptx | baserriko epeletik 2007-12-17 12:27 #1
Leku ederra Brusela.
Antzerkiak urrutira eroan zaitue, hango lagunak bisitatu, hemengo berri eman, eta leku bat, leku bat... edonon.
Zorionak, hasteko eta bat. Gure lagunak munduan zelan dabizen hegan ikustea ederra dalako.
Zorionak gero, han be hemengo barreak sortuko zirelako.
Zorionak azkenik, gure kultura... txikia, apala, leuna, gozoa, merkea delako han eta hemen, leku guztietan.

Guk bitartean, hemen jarraituko dogu, leku bat egiten, sutondoan.

ROBERTO 2007-12-17 13:11 #2

Ze ondo pasatzen duzue!. Ikusi nahi zaituztet nere liburu bat ppasatzeko. agian egunen batetan geratu gintezke bazkaltzeko?. Me informen. Muxus artistak!

er moso.

Marlen 2007-12-17 13:12 #3

Plan hobeagorik ez zait burura etortzen! honululu, txomin ta gorkia!!!

ene eta marlen zahartuta bere baserritxoan. Hurrengoan ondo begiratu maletetan barruan aurkitu ahal nauzuela.

muxu potoloak

lemoako gaztetxea 2007-12-18 09:12 #4

Aupa lagunok! Ikusten da bai ederto ibili zariela hortik zehar... zelako enbidie! Bueno, seguru Bruselan be guk beste gozatu dutela emanaldiarekin, ederto dago eta. Bide batez, urtarrilaren 5ean gaztetxean eskainiko dugun "Presin Katx" ikuskizun paregabera gonbidatu nahi zaituztegu blog honetako kide eta irakurle guztiok, hori be antzerkia da eta... entretenitua eta barregarria gainera!! Horretaz aparte, Trashumantes konpainiakoek "La noche abierta" lana ekarriko digute urtarrilaren 3an, denok gonbidatuta zaudete, badakizue non gauden.

Beno lagunok, ba segi horrela lanean, guk behintzat eskertzen dugu eta. Ah! eta beste obraren batekin bisitatu nahi bagaituzue ere badakizue gure gaztetxeko ateak beti daudela zabalik antzerkilariontzako. Ondo ibili!

Utzi iruzkina: