Goizean goiz jaiki eta pozik geunden eta joan ginen aireportura  (yes, airport, Mr. Jonshon) hartu genuen hegazkina eta joan ginen Bruselara eta egin genuen euskaraz han antzerkia (yes, in basque, Mr)Lupis, Galder eta Nino lehenengoz joan gara "Honolulu, leku bat" antzezlana Euskal Herritik kanpo egitera. Jonan, gure Txomin, aireportuan zain izan genuen. Berehala eraman gintuen hiri erdigunera. Hantxe ere, gabonak dira, noski. Baina hantxe, izugarriena, bapateko hotza izan zen.Hotzari aurre egiteko gauzarik onena txiza egitea da. Praketan txiza edota gonetan txiza, Janekken pis-ek egit...


Gilkitxaro antzerki taldea Deustuko Gazte Lokalean sortu zen, 1993an. Bertan jaio izan dira gure antzezlan guztiak. Gure seigarren antzezlana,"Honolulu, leku bat", han erakutsi genuen ere aurrenekoz 2007ko martxoaren 8an. Gazte lokaleko bigarren solairuan (je,je) liburutegia dago. Gure garaian ordenagailurik ez zegoen; gaur pare bat dago. Gehien maite dugun kamerinoa izaten jarraitzen du. Ekaitzek liburutegian jarri zituen bere tramankulu guztiak. Gainera, lehenengoz frogatu genuen talde osoak elkarrekin zuzeneko musika martxan jartzearen asmoa. Ederra! Zigorrek, Lulu eta...


Lana estreinatu dugu eta oso pozik gaude, apurka hazten joango da eta gu gero eta gehiago gozatzen. Baina baita ikustera gerturatzen zaretenak. Martxoan geratzen zaizkigun emanaldiak: - martxoak 22, osteguna, Santurtziko Kresala Kultur Aretoan 20.00etan - martxoak 23, ostirala Zumaiako Aita Mari antzokian, 12.00etan (Korrika Kulturala)


Azken iruzkinak