Deustuko Gazte Lokalean abiatu zen Honolulu
Gilkitxaro antzerki taldea Deustuko Gazte Lokalean sortu zen, 1993an. Bertan jaio izan dira gure antzezlan guztiak.
Gure seigarren antzezlana,"Honolulu, leku bat", han erakutsi genuen ere aurrenekoz 2007ko martxoaren 8an.
Gazte lokaleko bigarren solairuan (je,je) liburutegia dago. Gure garaian ordenagailurik ez zegoen; gaur pare bat dago. Gehien maite dugun kamerinoa izaten jarraitzen du.
Ekaitzek liburutegian jarri zituen bere tramankulu guztiak. Gainera, lehenengoz frogatu genuen talde osoak elkarrekin zuzeneko musika martxan jartzearen asmoa. Ederra!
Zigorrek, Lulu eta Elmerrek bezala, kobazulora joateko moduko linterna jantzita, eskaileretatik lan egin zuen argiak kontrolatzeko. Botilak hutsak gordetzen duten kutxen gainean. Agian, haietako bat da Honoluluko hesiaren bestaldean dagoen agureak bilatzen duen botila...
Lagun mordoa izan zen etxean antzezlana ikusten.
Elmerrek eta Luluk aurkitu zuten egun hartan... etxea eta bizilekua.
Laster arte!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: