Kategoria: deustua
Aurtengo urtea bukatu da!Berbalagunean deskantso bat hartuko dugu pilak bete eta hurrengo urtean indar handiagoarekin itzultzeko. Deskantsu hau familia eta lagunekin gabonak igarotzeko izango da, baina ez diogu gure mihiari deskantsu txiki bat ere ez emango!Gabon ona pasa eta datorren urtera arte!
Goizero-goizero hostoek egunon esaten digute Berbaizuko lokalean eta Müllerenean. Ze berri?, galdetzen digute. Bero egiten du eta udazkena da, erantzuten diegu guk. Giroa bada kaleetan eta hasi da apurka ikasturteko egunerokotasuna gurean. Horregatik, aste honetan martxan jarriko ditugu zenbait jarduera eta beste hainbeste interesgarri izango dira Deustualdean. Hasteko, Urtzi Urrutikoetxeak, Irakurlearen txokoan bisita egingo digu “Afrika Express” liburuaz mintzatzeko. Asteazkenarekin Bidarten izango da, zortzietan. Txantxiku astialdi taldeak larunbatean hasiko dit...
uda honetan irakurtzeko... hemen irakurle txokoaren proposamena: AFRIKA EXPRESS - urtzi urrutikoetxea * irailean egingo dugu hitzordua, baina oraindik zehazteke
BISITATU BERBALAGUN BLOGA:http://www.blogak.com/deustukoberbalaguna
Pena handiz heldu zaigu ikasturte bukaera...Honekin batera berbalagun taldeek geratzeari utzi diote datorren irailera arte. Gogoratu irailean berriz ekingo diogu berbalagunari eta izena emateko epea zabalduko dugu. edozein zalantzetarako idatzi : deustualdekoberbalaguna@gmail.comUda tartean dugula, ez galdu aukera paregabe hau euskaraz mintzatzeko zoazen lekura zoazela! (argazkian deustualdeko berbalagun dinamizatzaileak)Gure aldetik esatea udan pr...
Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak egindako azken jardueratxoa Elorri Bertso Eskolaren sorrerarekin bat egin du.Maiatzaren 27an, Bilboko kontserbatorioan bildu eta bertan 5 ikastetxeetako ikasleek eta Elorri bertso eskolako ikasle gaztetxuekin batera, bertso emanalditxo bat eskeini zuten.Hemen duzue bideoa ikusgai: Bestetik, egun horren oroigarri gisa, aldizkaritxo bat landu genuen, bertan parte hartu zuten ume zein gazteen artean banatzeko (eskuragarri duzue Berbaizun nahi izatekotan)Bukatzeko, Unibertsoak beste ikasturte bateri amaiera emango dio. Orain uda partean ...
hemen dituzue pasadan astean soltizio gau magiko horretan eman zen giroa! ARGAZKI GEHIAGO HEMEN
DEUSTUKO KANTAGINTZAK arratsaldeko 20.00ean Done Petrin kantubira egiten hasiko dira
Berbaizutik aurten ere gerturatzekoak gara EHZ festibalera! " informazio gehiago HEMENJoateko asmoa baldin baduzue jarri gurekin kontaktuan! berbaizu@euskalnet.net edota 94 4471042 telefonora deituz
Deustualdean Elorri Bertso-Eskola Elkartea sortu dugu, batez ere, gazteen artean bertsolaritza sustatzeko helburuarekin. Etxahun Lekue izango da irakaslea.Eskolaren aurkezpen ekitaldia ekainaren 8an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etatik aurrera Deustuko Ikastolan. Patxi Erezkano Elkartearen sustatzailea
laister izango ditugu egun horretako argazkiak eta bideoa!
Maiatzaren 7an Berbalapikoko dozena bat etxebarritar elkartu ginen Bilboko Unamuno Plazan goizeko 11:30ean. Zertarako? Bilbora bisita egiteko. Bisita nahiko berezia. Helburua euskarak Bilbon azken ehun urteotan egin duen ibilbidea ezagutzea izan zen. Bisitaren gidaria Pedro Zuberogoitia zen, “Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko istorioa” liburuaren egileetako bat. Ibilbidea Arkeologia Museoan hasi genuen, albo-alboan kokatzen baitzen XIX. mendearen amaieran Bilboko Institutua. Bertan ezarri zen Euskera Katedra 1888an (Azkuek atera zuen plaza) et...
Aste Santu honetan Ernioko Artaunsolo aterpetxera joan gara lau gau igarotzera. Kriston paraje polita zen, mendiz inguratuta eta lasaitasun osoa zuena, baita igerileku txiki bat ere. Etxe guztia eta inguruko zonaldea guretzat genuenez gero, nahi adina ekintza burutu genituen: yinkanak, orientazio jokuak, aduana… Goiz batean motxila hartu eta Ernio mendirantz joan ginen, trikuharriak bisitatu eta bertan bazkaldu genuen.Azkeneko gauean, elegante gaua ospatu eta Artaunsoloko egonaldiari disko festa mundial batekin amaiera eman genion, IZUGARRIAAA!!!
Ikasturte honetan astelehenero ibili dira gure patinatzaileok euskalduna zubipeko pistan patinaje klaseak ematen. Jada ikastaroa bukatu egin dute, baina, hurrengo ikasturtean berriz ere parte hartzeko gogoekin geratu dira!* Adi egon irailean berriz ere taldeak sortzen hasiko garelako, bai zero mailan zein hobekuntza mailan!
"KORRIKA NABARRIKA"Aurreko barikuan, 5 berbaizukide Nafarrorantz abiatu ginen, KORRIKAren berotasuna gertutik ederto bizitzeko. Ederra eta oso hunkigarria izan da esperientzia. Sekulakoa!!!!! &nb...
Nekea jada nabaria zen, baina jendea azkenengo asteburuari gogor eutsi zion! Osteguneko bertsoak eta gero ostiral gabaz Deustuko Kantagintza kantubiran ibili zen, ondoren larunbateko tomate lehiaketan hainbat talde Done Petrin bildu eta bazkaria prestatu zuten.Bukatzeko igande arratsaldean tomateari agur esan eta azkenengo dantzak eta algarak bota genituen! GORA DEUSTUKO JAIAK! eta hurrengo urterarte!  ...
Berbaizuk dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak azken bi urteotako Mikroipun Lehiaketan jasotako ipuinen 500 bilduma kaleratu ditu. Lehiaketetako irabazleez gain, guztira Deustuko Ikastola, San Inazio BHI, Intxixu, Deusto eskola, Ibarrekolanda eta San Inazio LHI zentroetako 78 ikaslek idatzitako beste hainbeste mikroipuin biltzen ditu bildumak. Berbaizuk eskura ditu ale batzuk, beraz, inork bat eskuratu nahi baldin badu pasa lokaletik. Lehenengo hamarrei alea doan, (hurrengoak euro batean). Berbaizukideen artean , gurekin kontaktuan jartzen diren lehene...
Itsasketa giroan badira antzinatetik datozkigun hitzak. Lehen, itsasontzi inguruetan usu erabiltzen zirenak baina, denborak ohiko izatetik ia desagertzeraino eraman dituenak; “Haga” dugu horietako bat. Egurra izan da oraintsu arte nabigaziorako ezinbesteko oinarri. Egurrezko hagak edo ontzi-hagak, mastak, tantaiak deitu, denbora luzetan izan dira gure itsasertzetako jaun eta jabe. Zibilizazioen hastapenetatik, eta bereziki haizearen indarraz baliatzeko gai ziren itsasontziak prestatzeari ekin zitzaionetik, ezin da nabigaziorik ulertu egurrezko hagarik gabe. Hemen, gure ...
Mintzapraktika udan baserrian, TOPAGUNEA eta EHNEren eskutik
(...) Baserritarrek giro euskaldunean murgildu eta euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dute, baserriko lanetan laguntzearen truke. (...)(...)Mintzapraktika programetan bezalaxe, parte hartzea norber...
Deustuko gazte bat oso larriki zaurituta dago, pasa den asteazkenean La Naval-en lan istripua izan eta gero.Horregatik eta pairatzen dugun prekarizazio prozesua salatzeko, datorren asteartean, urtarrilak 26, 19:30etan San Pedro enparantzan kontzentrazio bat antolatu dute. Un trabajador, vecino de Deustu, de unos 26 años de edad resultó herido muy grave al sufrir un accidente laboral en La Naval de Sestao cuando efectuaba labores de montaje en un barco. ASTEARTEA 26 19:30etan KONTZENTRAZIOA SAN PEDRON El accidente se registró sobre las diez y media de la mañana, cuando un ca...
Aupa lagun! Aurten Berbalaguna egitasmoa abian da berriz ere. Euskaraz aritzeko helburuarekin (asko edo gutxi jakin berdin du, bakoitzak bere funtzioa beteko du taldean), berbalagun taldeetan parte hartzeko izena eman nahi baduzu, Berbaizu-ra deitu arratsaldeko 16:00tatik 20:00etara (94 4471042- 688676670).Anima zaitez eta "berbaizu" euskeraz!
Badator Kar-Kar gazte taldearen aurkezpen eguna! Ekitaldia azaroaren 16an izango da, San Pedro plazan, arratsaldeko 19:00etan.Kar-Kar-etik euskararekin ondo pasatzeko proposamena luzatu nahi diegu Deustualdeko gazte euskaldunei. Ekintza ugari prestatuko ditugu aurtengo ikasturtean zehar. Deustuko gazte euskaldunak ezagutzeko gogoak badituzu eta euskararekin primeran pasatu nahi baduzu ezinbesteko zita daukazu azaroaren 16an!Aurkezpena txalapartarekin egongo da girotua eta bideo-muntai txiki bat proiektatuko dugu. Luntx bat jarriko da etortzen direnentzar eta ostean trikipoteoa!Animatu eta ...
Gilkitxaroko partaide eta lagunak bildu ziren "Honolulu, leku bat" ikustera, martxoak 8, Deustuko Gazte Lokalean Leire Golfik ez du sekula Gilkitxaroren emanaldirik galtzen. Gauza jakina da Lecoq-en egin izan dituen pelukeria eta makillaje ikastaroak. Berari esker Luluk peluka behar bezala eraman ahal izan zuen. Axi, noski, hantxe zegoen ere. Gure igogailuzain maitea. Berarekin batera, beste kuñau, Ales, gure txispax argitsua (berak eginak dira argazkiak) Gure Kanuti ezin falta, Trokalaolatar zintzo eta Infernuko monja eroa. Lana hain gustoko duenez gero, arratsalde hartan gazte lokal...
Gilkitxaro antzerki taldea Deustuko Gazte Lokalean sortu zen, 1993an. Bertan jaio izan dira gure antzezlan guztiak. Gure seigarren antzezlana,"Honolulu, leku bat", han erakutsi genuen ere aurrenekoz 2007ko martxoaren 8an. Gazte lokaleko bigarren solairuan (je,je) liburutegia dago. Gure garaian ordenagailurik ez zegoen; gaur pare bat dago. Gehien maite dugun kamerinoa izaten jarraitzen du. Ekaitzek liburutegian jarri zituen bere tramankulu guztiak. Gainera, lehenengoz frogatu genuen talde osoak elkarrekin zuzeneko musika martxan jartzearen asmoa. Ederra! Zigorrek, Lulu eta...