Lagunartean Deustuko emanaldian

gilkitxaro 1456133255730 gilkitxaro antzerki taldea | 2007-03-20 00:03
1

Gilkitxaroko partaide eta  lagunak bildu ziren "Honolulu, leku bat" ikustera, martxoak 8, Deustuko Gazte Lokalean

Leire Golfik ez du sekula Gilkitxaroren emanaldirik galtzen.  Gauza jakina da Lecoq-en egin izan dituen pelukeria eta makillaje ikastaroak. Berari esker Luluk peluka behar bezala eraman ahal izan zuen.

Axi, noski, hantxe zegoen ere. Gure igogailuzain maitea. Berarekin batera, beste kuñau, Ales, gure txispax argitsua (berak eginak dira argazkiak)

Gure Kanuti ezin falta, Trokalaolatar zintzo eta Infernuko monja eroa. Lana hain gustoko duenez gero, arratsalde hartan gazte lokaleko tabernako ardura hartu zuen .

Paris edo Bartzelonako pasareletatik etorri berri zen Maxa Trakabarraka, beti bezain lirain eta polit.

 Hantxe bildutako askok ospatu genuen gero Honolulurako bidaia... luze ta zabal...

 

Ales

Ales 2007-03-20 15:22 #1

<p>Hori bai da argazkiak eskegitzen ikastea. Aukera galdu barik argazki pila ikusgai. ZE POLITEEE!</p>

<p>Musutxuk</p>


Utzi iruzkina: