Kar-Kar gazte taldearen aurkezpena

Badator Kar-Kar gazte taldearen aurkezpen eguna! Ekitaldia azaroaren 16an izango da, San Pedro plazan, arratsaldeko 19:00etan.

Kar-Kar-etik euskararekin ondo pasatzeko proposamena luzatu nahi diegu Deustualdeko gazte euskaldunei. Ekintza ugari prestatuko ditugu aurtengo ikasturtean zehar.

Deustuko gazte euskaldunak ezagutzeko gogoak badituzu eta euskararekin primeran pasatu nahi baduzu ezinbesteko zita daukazu azaroaren 16an!

Aurkezpena txalapartarekin egongo da girotua eta bideo-muntai txiki bat proiektatuko dugu. Luntx bat jarriko da etortzen direnentzar eta ostean trikipoteoa!

Animatu eta etor zaitez Kar-Kar taldearen aurkezpenera!
"GAZTEAK EUSKALDUNAK DIRA!"

Oharra:
Euria egitekotan Eusko Treneko zubipean ospatuko da.


Utzi iruzkina: