Kategoria: gazteak
Lasarteko faktoriak indartsu jarraitzen du. Hirugarrenez 20 urtetan, gazteak eta euskara aztertu dituzte han. Eta liburu ederra ondu (eta guztion eskuetan paratu interneten). Liburua irakurrita, handik ateratako kontu batzuk (Lasarterako zein kanporako balio dezaketenak): 1. Ama euskalduna dutenek eta ama erdalduna dutenek, nahiz batzuek eta besteek 0-3 urte bitartean jasoa izan, guztiz bestela jokatzen dute euskarari dagokionez. 2. Gazteek euskararekiko oso sentimendu bizi eta aldekoa dutenean, haietako oso proportzio handi batek euskaraz egiteko oso gaitasun ona izaten du, e...
Itxaro Artolak egindako sakontze egitasmoa irakurri berri dut: Euskararen aingurak Arrasateko gazteen hizkuntza-praktikatan. Ideia batzuk azpimarratu nahi ditut ikerketatik: - Etxearen garrantzia beste behin ere argi geratu da. Etxeak du giltza, gaitasunari eta erabilerari dagokionez. Arrasaten egunerokotasunean euskaraz hitz egiteko ohitura duten gazteen etxeetan euskaraz egiten da nagusiki. - Gazteek jendarteko pertsona erreferenteen artean ez dute oro har pertsona edo talde eredugarririk aipatzen. Ezta irakasleek ere. - Euskaraz egiteko hautua egin duten gazteak kritiko dir...
Hemen dituzue, zapatu gaueko argazkiak. Denak Frontoiko Tabernan ateratakoak dira, apari herrikoiaren ostean. Kontzertuan ere, Ion Telleria gazte errepresaliatuak ere parte hartu zuen Bi egun hauetan, Izalgo jende andana bildu zen gaztetxea bizirik dagoela erakutsiz
Ostial eta zapatuko kontzertu guztiak Frontoiko Tabernan izan ziren Aurten ere Espainiako Konstituzioa dela eta, Hego Euskal Herriak duen jai egunak aprobetsatuz, Izalgo herriak urteurren berezi bat ospatu du. Hain zuzen ere, gaztetxearen urteurrena. Ostiralean hasi eta zapaturarte, egitarau dotorea prestatu dute IGAko kideek. Kontzertuak, bertsoak, triki-poteoa, apari herrikoia, ... eta nola ez, giro paregabea gaztetxetik pasatako herritarrak bildu eta hamaika urte hauek ospatzeko. Zorionak, eta urte askotarako! &n...
martxoak 18, ostirala done petri plazan txupinazoa, 20.00etanasteburu honetan eta hurrengoan jai giro paregabea deustun!
Abenduko lehenengo asteburuan, Kultur Etxeko Gaztetxeko eta Kontzeju Zaharreko Gaztetxe berriko gazteok bildu eta nekez ahaztuko dugun urteurrena ospatu genuen. Hamargarren urteurrena! Ostiralean Herriko Plazan ekitaldi txukuna egin zuten IGAko gaztetxoek Abenduaren 3an hasi zen ospakizuna, Nafarroaren Egunean (Euskararen Egunean). Herriko gazteak Gaztetxean pote bat hartu eta ekitaldiari hasiera eman zioten Herriko Plazan. Urteurrenaren aurkezpena egin, eta dantza erakusketa batzuen ondoren, Guraso Elkartera abiatu ginen ber...
Hemen dituzue Izalgo Gaztetxearen 10.urteurren jaiko GukinZopizarren! webgunekoek ateratako argazki bilduma. ABENDUAK 5: Ekitaldia eta ondoren, bertso afaria eta kontzertua Ostiralean Herriko Plazan ekitaldi txukuna egin zuten IGAko gaztetxoek Guraso Elkartean urteurrenero bezela afariaren ostean bertso saioa izan zen &nb...
Besarkada indartsu bat Ion! Amnistia izan arte Jo ta ke! Ekainaren 21a, astelena: Epaiketa bezperako protestak - ZirikaIrratia.tk: Pauko fiskalak Ion Telleriaren aurkako euroagindua aztertu bezperan kontzentrazioa egin da herrian. - Kazeta.info: Ion Telleria gaztearen aurkako euroaginduaren auzia kari elgarretaratzea antolatu du Segik Baionan. - Topatu.info: Elkarretaratzea egingo da astelehenean Baionako Espainiar Kontsulatuaren aurrean gazteen aurkako jazarpena salatzeko. &...
Mintzakide egitasmoaAspaldikoa da Iruñerrian hasi eta Tafallara hedatu den Mintzakide egitasmoa. Euskararen erabilera sustatzea du helburu proiektu honek (beste askok bezala) eta haur zein gazte zein helduei zuzendutakoa da. Nik proiektuaren berri ematera animatu nahi zaituztet, zuen ikasle, lagun eta auzokideen artean zabaltzera.Benetan interesgarria, informazio guztia Mintzakiden.
Hizkuntzaren erabilera, konplexutasun handiko gizarte fenomenoa da. Pertsona bakoitzarengan gurutzatzen diren hainbat faktoreren elkarreraginetik sortzen da pertsona horrek hizkuntza batean edo bestean hitz egiteko duen joera. Aldi berean, gazteena ere konplexutasun handiko gizarte sektorea da. Haurtzarotik helduarorako bidea egitea da gizatalde honek komunean duen ezaugarria, baina horrez gain, gazterian neurtu ezinezko aniztasuna topa liteke pentsaera, iritzi, ohitura eta jokaerei dagokienez. Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskolarekin eta Topagunea euskara elkarteen federazi...
Azkenaldian dohainik diren egunkariak ugaritu egin dira gure kaleetan. Metro geltokietan, bus paradetan, plaza jendetsuenetan; leku garrantzitsu guztietan. Izen desberdinekin (Metro.....) ezaugarri komun bat daukate; hedabide talde garrantzitsuak daude atzean, Vocento kasu. 8–10 orritan ez da lekurik informazio askorako baina albiste garrantzitsuenak jasotzen dituzte; titulu eta piramide aldrebestuarekin aski. Dena labur-labur futbola eta prentsa arrosa ez ezik. Gure artean dauden tabloid hedatuenak dira. Negozioa non ote dagoen ez dakit baina gero eta gehiago daudenez profita nonbait egon...
Gazte konprometitu, langile, militante eta aktibo batekin bazkaldu dut gaur. Atsegina, hagitz atsegina izan da bazkaria. Elkarrizketa sakona izan dugu, ezker politiketaz, ezkerraz, mamitsua. Halako batean, bazkaltzen ari ginen jatetxeko telebistan (ohitura txarra da telebista paratzea jantokietan!) Britney Spears kantaria agertu da telebistan. Nire lagunaren ordura arteko elkarrizketa eteteko nahikoa izan da. "Onena da", erran dit, bere-berea ohikoa duen segurtasunarekin. Egia erran, deus guti dakit Britney Spearsez. Inoiz aditu dut bere kantaren bat besta giroan, telebistan edo... baina ez...
Gazako genozidioa, Palestinarren kontrako holokaustoaren beste atal bat (komikia: Tasio, GARA)Israeleko gobernu sionistak Gaza herrialde palestinarra inbaditu du, eta Israeleko mertzenarioek izugarrizko sarraskia ari dira gauzatzen. Palestinako herritarren hildako kopuruari begiratzen badiogu, esan dezakegu Israelen beste genozidio baten aurrean gaudela.Euskal Herritik elkartasuna adieraziz, Israeli Boikot kanpaina aurrera eramateko deiadarra egin da. Theodor Herzl, ideologia sionistaren sortzailea (1897)Egun hauetako gertaerek garbi...
LEKUZ KANPO izenarekin jada kalean da Bernardo Korleone bakarlari izaldarraren lehenengo maketa. 22 abestik osatutako CDa, Izalgo Odei tabernan duzue salgai 5 eurotan. Aurreko astebukaeran Urretxuko gaztetxean emaniko kontzertuaKontaktuan jartzeko, begiratu MUSIKAGIDA'09.Baita ere, hemen dituzue salgai Bernardo Korleoneren Lekuz Kanpo diska:Iruñako Sunbeltzen, Zizurko gaztetxean, Loiolako gaztetxean, Urretxuko gaztetxean, Altsasuko Lur azpi tabernan, Ordiziko Tahur tabernan, Beasaingo Pott tabernan eta Gasteizko Sorginak tabernan.  ...
Gazteen kontrako sarekaden eta kale borrokaren inguruan mintzatzen den bideoa da hau. Orain dela bost urte grabatu bazen ere, aurten aurkeztu dute DVD formatoan.Erlazionaturiko albistea: 1 / 2 .Poliziaren bortizkeriaren biktimakEstatu espainiarraren gehiegikeriak, torturaren erabileraz gain, beraien aginduetara dagoen poliziaren jokaera faszista eta bortizkeria bultzatzen ditu. Euskal erresistentzia apaldu nahiean, makina bat biktima sortu ditu Estatu frankistak eta ondorengo Estatu Neofrankistak. Mikel Iribarren gaztea hil zorian egon zen poliziaren bortizke...
GARA egunkarian agerturiko Gari Mujika izaldarraren iritzi artikulua (2008/10/07):Hauteskundeen atarian gaudela eta batzuek politika horri begira ulertzen dutela konturatzeko, politikariak nor baino nor dema faltsuetan hasten direla ikustea besterik ez dago. Ditxosozko kontsulta elbarria dela-eta jeltzaleek Madrilekin irudikatu nahi duten enfrentamendua horren adibide izan daiteke, Patxi Lopez euskaltzaleen artean euskaltzaleena dela saltzeko egin duten ekitaldiaren tankeran. Hori bai, gazteak aipatzen hastea kanpainaurrean buru-belarri dabiltzan seinale izaten da. Beren burua gazte erakund...
Leizaola Elkargoak antolatuta, Gutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra (programa eta argibideak dokumentuan) egingo da Bilbon, azaroaren 20an eta 21ean, Euskalduna jauregian. Programa irakurrita, zalantza bat sortu zait: zer da gaigabetua izatea? Elbarria edo halako zerbati? Sekula ez dut aditu nik berba hori. Biltzar horretan, gutxiengo hizkuntzen erabilera gazteen artean sustatzeko landu diren egitasmo eta ekintza arrakastatsuak aurkeztuko dira. Europako hainbat herrialdetako zein gure herriko eskarmentuak eza...
Aurrekoan irakurri nuen “gaztetxoen komandoak” osatzeko proposamen zoroa. Euskara bultzatzeko komandoak, badaezpada ere. Kontzientzia sortzeko komandoak, alegia. Proposamenak ez du ez hanka ez buru, baina tira. Honi oso lotuta galdera hau: Zergatik ez dute gazteek euskaraz egiten? Zenbat aldiz entzun dugu. Herri honetan oso ohituak gaude geure buruak zigortzera eta alarmen aldabak jotzera. Gazteek ez dute euskararik egiten, gureak egin du, eta halako mezu apokaliptikoak. Komandoak osatzeko deia barne. Hala ere, nik behin bati (Iñaki Eizmendiri??? Dabid Anauti) entzun nion...