hijosdelangelgorria

Iñaki Landaren bloga

                           40.000 kalasnikovh Prueba a gritar, prueba a llorar; vuelve a negarlo todo.   Fue antes de ayer cuando estuvimos sentados en el Kriselu, con un par de estrellas. Hacía poco que había llegado de vuelta a Vitoria, a esa Gasteiz que me lo ha dado todo y donde he conocido a esas personitas a  las que con el tiempo he tomado como ejemplos a seguir. Siempre rebosante de proyectos, lleno de ideas y, sobretodo, preparando la cabeza ...


Lotsagarria

hijosdelangelgorria 1456147634071 hijosdelangelgorria | 2009-04-23 12:28

Kafe bat hartzen nengoela Noticias de Gipuzkoa egunkaria libre geratu da. Hartu eta portadako argazkira joan zait begirada.  Hiru zutabeko argazkia  da eta irudian ertzainak eta poltsa batean sartuta dagoen gorpu bat, furgoneta batera sartzen ari direna.  Horrela izan dut Tolosan gertatutakoaren  berri. Argazki gogor horrek 14. orrian zabaltzen du informazioa. Laburki azalduko dut, zertaz ari naizen argi geratzeko. Tolosan gizon batek bere buruaz beste egin du. Herri erdialdean eta bonzo eran (bere gorputza erre du).   ...


Edizio digitalen zalea naiz. Aritz Garateri gertatzen zaion moduan nik erepapera maite dut baina edizio digitalek duten freskotasuna dut gustuko. Berriak eguneratuak daude, momentuan dakizu gertatu dena etab. Hori oso ondo dago baina hala ere, ezberdintasun nabariak daude egunkarien web atarien artean. Nik Berria, Gara, Noticias de Álava, El Mundo, El Correo, El Diario Vasco,Público eta La Razón irakurtzen ditut gehienbat. Web atarietan, oso aukera interesgarria iruditzen zait berriak komentatzeko aukera egotea. Suposa dezaket irakurle asko...


Web 2.0 garaian gaude eta honek, komunikazioaren esparruan aldaketak ekarri ditu. Askok jadanik eskuko ordenagailua daukagu eta etorkizunean mugikorrak bezain erabilia izango dela diote. Hau dela eta, fakultateetan gero eta ugariagoak dira. Klasean erabiltzen ditugu guk; eskuko ordenagailu guztiak daude piztuta. Apunteak hartzeko erabiltzen dituzte askok, ariketak egiten ditugu haiekin (plataforman eskegita daude) kontsultak egiteko baliabide onena eta azkarrena dira eta abar. Hau, alde ona da baina azkenaldian, honekin zenbat galdu eta zenbat irabazten dugun hausnartzen saiatu naiz. Jakin...


Azken bi post-etan prozesu honek ekartzen hasi dituen aldaketak azaldu ditut. Arazo nagusia, dudarik gabe, denbora falta da. Hemendik aurrera ez dut lana eta ikasketak bat egiteko aukera handirik ikusten. Zaila izango da. Bankuen paperak hartuko du garrantzia hartuko du. Ikasle izateko kredituak, interes baxuekin baina kredituak azken batez. Kredituekin lehia eta kreditua mantentzeko ikasketei dedikazio osoa. Ikasketa paraleloak egiteko aukera gutxiago, gizabanakoaren hezkuntza norberaren eskuetatik at. Guzti honekin hizkuntzen afera dago. Nik karrera euskaraz egitea hautatu dut baina gero...


Aurreko astean Bologna prozesuak nire eguneroko bizitzan duen eragina azaltzen hasi nintzen. Aste honetan prozesu honek ekarri dituen beste ondorio batzuk azalduko ditut.   Ikasketa ezberdinak egiten ari diren lagunekin ezberdintasun ugari nabaritu ditut. Abolognatu eta oraindik abolognatu gabekoen arteko ezberdintasunak.    Klasera joatea derrigorrezkoa da, orduen %20 baino gehiagora agertu ezin baduzu, azterketa eskubidea galtzen da (aldaketak unibertsitate publikoan  horrela eragingo duela diote). Lan egiteko modu berri honekin, talde lanek ikaragarrizko garrantzia hartu dute; notaren %...


Aritz Garatek Nor da kazetaria egun post-ean eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatutako jardunaldien ondorioetan, hauek irakurri eta nire eguneroko bizitzara aplikatzen saiatu naiz, hots, hausnartzen. Nor da kazetaria egun edo nor izango da kazetari? Unibertsitateak pairatzen ari diren aldaketari buruz ari naiz. Zertan bilakatzen  hasi da unibertsitatea? Nolako irizpideak jarraitzen ditu? Zer nolako eragina dauka honek ikasleon bizimoduan? Zelako aldaketak eragingo ditu gizartean? Post bakar batean ezin da hau guztia erantzun beraz, kredituetatik hasiko naiz.   79, 5 kre...


Azkenaldian dohainik diren egunkariak ugaritu egin dira gure kaleetan. Metro geltokietan, bus paradetan, plaza jendetsuenetan; leku garrantzitsu guztietan. Izen desberdinekin (Metro.....) ezaugarri komun bat daukate; hedabide talde garrantzitsuak daude atzean, Vocento kasu. 8–10 orritan ez da lekurik informazio askorako baina albiste garrantzitsuenak jasotzen dituzte; titulu eta piramide aldrebestuarekin aski. Dena labur-labur futbola eta prentsa arrosa ez ezik. Gure artean dauden tabloid hedatuenak dira. Negozioa non ote dagoen ez dakit baina gero eta gehiago daudenez profita nonbait egon...


Motibazioa

hijosdelangelgorria 1456147634071 hijosdelangelgorria | 2009-04-23 12:15

Asko harritzen nau hainbat pertsonek gure morala altxatzeko duten gaitasunak. Gauzak egitera animatzen gaituzte, arazoak beste modu batez ikusten laguntzen gaituzte, buruan sartzen den haize bolada bat bezalakoak dira. Proiektu berriak eragiten dizkigute, ideia izatera laguntzen gaituzte. Astelehenean horrelako pertsona baten hitzaldira joan nintzen, Gioconda Belliren hitzaldira hain zuzen. Aretoa emakumez beteta zegoen, gizon gutxi, gutxiegi. Aurpegietan barre urduriak nabari ziren; eta hasi zen hitzaldia. Zenbait poema irakurri zizkigun gero baita liburu berriaren hainbat zatitxo ere. Et...


Aurreko ostegunerako beste gai bat neukan pentsatuta eta gaur gauza bera gertatu zait. Ziur aski gehienok gogoan izango dituzue lehen elkarrizketak; buruari zenbat buelta eman zenizkieten galdera egokienak aurkitzearren. Aurreko gauean ohera sartzean egin behar zenuten elkarrizketan pentsatu zenutela uste dut. Urduri esnatu ostean hitzartutako orduan egoteko ahalegina egin ondoren 15 minutu lehenago iritsiko zineten ziur aski eta ordua izateko 2 minutu faltan zirela alde guztietara begira egongo zineten; nondik etorriko da? Hori gertatu zait niri gaur goizean. Idazle bati egin behar genion ...


hijosdelangelgorria 1456147634071

Iñaki Landa nauzue (Gasteiz, 1987). Giza Zientziak eta Komunikazioa ikasten ari naiz Donostian eta hau nire lehen bloga da. Hau egin aurretik beste frogatxo bat egin dut wordpressekin baina informatikan aditua ez naizenez, ongi ez ulertu eta blog hori abandonatu egin dut. Txoko honetan normalean gordetzen ditudan pentsamendu batzuk publikatuko ditut. Hijos del Angel Gorria izena zergatik aukeratu dudan lehen post-ean azaldu dut. Zergatik? Hori da nire bizitza gidatzen duen galdera. Ongi etorriak.