Euskal edizio digitalak
Edizio digitalen zalea naiz. Aritz Garateri gertatzen zaion moduan nik erepapera maite dut baina edizio digitalek duten freskotasuna dut gustuko. Berriak eguneratuak daude, momentuan dakizu gertatu dena etab. Hori oso ondo dago baina hala ere, ezberdintasun nabariak daude egunkarien web atarien artean. Nik Berria, Gara, Noticias de Álava, El Mundo, El Correo, El Diario Vasco,Público eta La Razón irakurtzen ditut gehienbat. Web atarietan, oso aukera interesgarria iruditzen zait berriak komentatzeko aukera egotea. Suposa dezaket irakurle askok nik bezala pentsatuko dutela komentario pila bat biltzen direlako. Alta, Madrileko prentsa da hori egiteko aukera ematen diguna: ez Garak, ez Berriak. Ez dut uste horretarako programa bat egokitzea zaila denik. Público eta El País dira nire ustez, programa errazenak dituztenak besteak zailak ez izan arren. Berria amaitzen den puntuan, datu minimo batzuk sartu behar dira eta nahi den komentarioa. Errez, zailtasunik gabe. Honetaz gain, irakurle eta kazetarien artekointerakzioa sustatzeko erreminta oso interesgarria dela deritzot. Beste gabezi sumatu dut azkenaldian. Komunikabide gehienek bideoak txertatzen hasi dira haien atarietan. Agentziek salduta berriarekin bat datoz eta askotan informazioaren osagarri dira. Berrian gutxitan baina bideoren bat aurkitu dut,Garan ordea are gutxiago. Gertatu denaren berri emateko egokiak direla iruditzen zait eta nik gutxienez faltan sumatzen ditut. Horregatik, asko pozten nau Berriak eman duen aurrerapausoak. Bi bideo aurkitu ditut eskegiak, lehenengoa, Herri Urratsaren prestakuntzarekin erlazionatua. Bigarrena, Rafa Diezek Martin Ugalde foroan emandako hitzaldiari buruz.
Iruzkinak
Iñaki 2009-04-23 12:27 #1
Argia aipatzea ahaztu zitzaidan.Hemen, orduan idatzitako oharra gehitzen dut.
Arratsalde on guztioi:
Lehenengo azalpen bat zor dizuet irakurle guztiei eta bereziki, Elisabeth Pombo Argiako koordinatzaileari. Atzo artikulua argitaratu ondoren Elisabeth Pomboren erantzuna jaso nuen. Nire hanka-sartzeaz jabetu nintzen orduan. Akatsa onartu, erantzun eta barkamena eskatu nien.
Arratsaldean, artikulua kentzea erabaki nuen egin nezakeen gauzarik onena zelakoan. Horregatik, ezkutatu egin nuen, bistatik kenduz. Gero gertatutakoa nire blogean azaldu nuen, post batean.
Gaur arratsaldean artikulua berriz bistan jarri ei da. Ez dakit zer gertatu den baina besterik gabe, bistan dago. Hau dela eta, oraintxe bertan, atzo bistatik kendu nuena agerian jarriko dut.
Hala ere, jakinarazi nahi dut hurrengo posta Sareko Argiari eskainiko diodala. Egin dezakedan gauzan artean onena dela uste dut; Iñigok gomendutako monografiko moduko bat.
Ulertuko duzuelakoan, mila esker guztioi.
Iñaki Landa
Utzi iruzkina: