Bologna prozesua nire bizitzan II
Aurreko astean Bologna prozesuak nire eguneroko bizitzan duen eragina azaltzen hasi nintzen. Aste honetan prozesu honek ekarri dituen beste ondorio batzuk azalduko ditut. Ikasketa ezberdinak egiten ari diren lagunekin ezberdintasun ugari nabaritu ditut. Abolognatu eta oraindik abolognatu gabekoen arteko ezberdintasunak. Klasera joatea derrigorrezkoa da, orduen %20 baino gehiagora agertu ezin baduzu, azterketa eskubidea galtzen da (aldaketak unibertsitate publikoan horrela eragingo duela diote). Lan egiteko modu berri honekin, talde lanek ikaragarrizko garrantzia hartu dute; notaren %30 baino gehiago ikasgai guztietan beraz, derrigorrezko klaseekin amaitzean –azterketa eskubidea behin bermatua- talde lanak egin behar dituzu arratsaldean nahitaez ikasgaia gainditzeko. Prozesu honek ekarri duen beste berrikuntza bat, orduen kalkulua da. Era Maquiavelliko batean dago dena kalkulatuta. Unibertsitatera heldu nintzen eguna oroitzen dut: “ikasgai hau gainditzeko x lan ordu sartu behar dituzue” (x= lan ordu lan ordu pila ziren). Ez genuen sinetsi. Gure arteko begiradek entzundakoa sinisten ez genuela zioten. Baina begira unibertsitateko web ataritik ateratako kalkulua: “El proceso de aprendizaje en Historia del Arte se lleva a cabo, dentro y fuera del aula, con la siguiente distribución de horas de trabajo del alumno: - En el aula: 68 horas 1º Exposición teórico-práctica en clases presenciales (54 horas, 31%) La profesora expondrá cada tema a modo de clase magistral, pero haciendo especial hincapié en la participación del alumno. De este modo, puntualmente planteará cuestiones para la reflexión del grupo que serán trabajadas en clase mediante diferentes estrategias: brainstorming (tormenta de ideas), ejercicios individuales, lectura de textos y debate. 2º Clases prácticas presenciales (13 horas, 8%). Se señalará un día a la semana para el trabajo práctico, consistente en la realización de comentarios de obras de arte o en el desarrollo del trabajo en grupo que se exigirá al final del cuatrimestre. - Fuera del aula: 108 horas 3º Trabajo en grupo fuera del aula (30 horas, 16%) 4º Estudio individual progresivo y significativo a lo largo del cuatrimestre y para el examen final (78 horas, 45%)” Esan behar da kalkulu hauetan talde lanetarako aurreikusia dagoen denbora errazgainditzen dela sarritan. Arte ikasgaian adibidez, 13,5 ordu aurreikusten ziren azken lana egiteko baina 20 ordu inguru pasa genituen era “duin” batean entregatzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: