Azken bi post-etan prozesu honek ekartzen hasi dituen aldaketak azaldu ditut. Arazo nagusia, dudarik gabe, denbora falta da. Hemendik aurrera ez dut lana eta ikasketak bat egiteko aukera handirik ikusten. Zaila izango da. Bankuen paperak hartuko du garrantzia hartuko du. Ikasle izateko kredituak, interes baxuekin baina kredituak azken batez. Kredituekin lehia eta kreditua mantentzeko ikasketei dedikazio osoa. Ikasketa paraleloak egiteko aukera gutxiago, gizabanakoaren hezkuntza norberaren eskuetatik at. Guzti honekin hizkuntzen afera dago. Nik karrera euskaraz egitea hautatu dut baina gero...


Aurreko astean Bologna prozesuak nire eguneroko bizitzan duen eragina azaltzen hasi nintzen. Aste honetan prozesu honek ekarri dituen beste ondorio batzuk azalduko ditut.   Ikasketa ezberdinak egiten ari diren lagunekin ezberdintasun ugari nabaritu ditut. Abolognatu eta oraindik abolognatu gabekoen arteko ezberdintasunak.    Klasera joatea derrigorrezkoa da, orduen %20 baino gehiagora agertu ezin baduzu, azterketa eskubidea galtzen da (aldaketak unibertsitate publikoan  horrela eragingo duela diote). Lan egiteko modu berri honekin, talde lanek ikaragarrizko garrantzia hartu dute; notaren %...


Aritz Garatek Nor da kazetaria egun post-ean eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatutako jardunaldien ondorioetan, hauek irakurri eta nire eguneroko bizitzara aplikatzen saiatu naiz, hots, hausnartzen. Nor da kazetaria egun edo nor izango da kazetari? Unibertsitateak pairatzen ari diren aldaketari buruz ari naiz. Zertan bilakatzen  hasi da unibertsitatea? Nolako irizpideak jarraitzen ditu? Zer nolako eragina dauka honek ikasleon bizimoduan? Zelako aldaketak eragingo ditu gizartean? Post bakar batean ezin da hau guztia erantzun beraz, kredituetatik hasiko naiz.   79, 5 kre...


Wifi klasean bai edo ez? Nire ustetan arazoa ez da ikasleek maisuarekiko arreta galdu dezaketela zerbitzu hau dela medio, bestela ere nahiko galdua badaukate ( badaukagu) kasu askotan. Irakaskuntza sistema alienantea da, eta alienanteago bihurtu nahi digute Bologna prozesuaren bitartez, beraz gisa honetako eztabaidek ez gaituzte akatsen ernamuinera eramaten, detaileetara baizik. Pertsonak berez dauka gauza berriak ikasteko nahia, baina irakaskuntza prozesua ez bada ongi kudeatzen, hartzailea aspertu eta denbora aurrezteari uzten dio. Gure unibertsitatean, adibidez, maila altuko profesion...


Gaur klaustroa burutu behar zen Leioako kanpusean. Ikasleek protestak burutu dituzte eta ertzainak eta segurtasun indarrak gogor oldartu dira beraien aurka, 4 gazte atxilotuz. Hemen dokumentu grafiko batzuk (gehiago lortzen dudan heinean joango naiz eguneratzen):Handiago ikusteko klikatu argazkietan.Argazki gehiago. Gaztesarea.Argazki gehiago. El correo.IA (Ikasle Abertzaleak) eta PATen (Presoen Aldeko Taldea) prentsaurrekoakBerriaGaraEl PaisEl CorreoDeia


Hamar urte badira Europar Batasuneko estatu gehienek Bolognako deklarazioa sinatu zutenetik, komunitate unibertsitarioa kontuan izan gabe (bere gehiengoan ikasleez osatuta dagoena). Ordutik hona ezer gutxi izan da Bologna prozesuaz jakin duguna, eta heldu izan zaigun informazioa ez da inondik inora unibertsitateen aldetik etorri. Ikasleok mugitu behar izan gara geure kabuz informazioa lortzeko eta informazio hori posible den heinean zabaltzeko. Zilegi iruditzen al zaizu hori? Horrela hartu behar al dituzte guk jasango ditugun erabakiak?Blog honen helburua, informazio bila dabilen edozeini l...


Irakaskuntzaz ari garela Patxi Lurrak Magaliren blogaren erreferentzia bidali dit. Finlandian dago Magali, eta bertako hezkuntza sistemaz jarduteko eta txalotzeko zabaldu du bere txokoa. Neuk ere Erasmus delako tipo enrollatuari esker izan nuen Erresuma Batuko unibertsitate sistema ezagutzeko aukera. Erasmus-esperientziak gauza askotarako balio du, horien artean, gure hezkuntza-sistemagatik negar egiteko (lotsagatik, ez herriminagatik). Labur-labur azalduko dut: Ingalaterran, klaseari eta estudioari ordu gutxiago eskainiz, denbora askoz hobeto inbertitzen ari nintzela sentitu nuen. Seminari...


Azken iruzkinak