Bologna eta populismoa
Irakaskuntzaz ari garela Patxi Lurrak Magaliren blogaren erreferentzia bidali dit. Finlandian dago Magali, eta bertako hezkuntza sistemaz jarduteko eta txalotzeko zabaldu du bere txokoa.
Neuk ere Erasmus delako tipo enrollatuari esker izan nuen Erresuma Batuko unibertsitate sistema ezagutzeko aukera. Erasmus-esperientziak gauza askotarako balio du, horien artean, gure hezkuntza-sistemagatik negar egiteko (lotsagatik, ez herriminagatik).
Labur-labur azalduko dut: Ingalaterran, klaseari eta estudioari ordu gutxiago eskainiz, denbora askoz hobeto inbertitzen ari nintzela sentitu nuen. Seminarioak, bilerak irakaslearekin, lanen komentarioak… kurtso osoan zehar egiten genituen. Azterketak apenas. Idatzizko lanak pila bat. Eta gustura.
Semester-en bukaeran ez zegoen agobiorik, lana dosi txikietan egiten zen. Egunero pixkatxo bat eta let’s go party gero! Ebaluazio jarraitua, horixe zen gakoa. Egunero zerbait egiten ari zinenaren sentsazioa, ez hemen hain errotuta dagoen kurtso bukaerako tramite nekoso hori. (Gogoan ditut, adibidez, Ekonomiaren Oinarriak asignaturako 400 orri horiek. Barrukoaz ez naiz akordatzen batere.)
Pasa den otsailean, hemengo fakultatean, Ikasle Abertzaleak-ek sinatutako pankarta baten azpitik pasa nintzen behin baino gehiagotan. Pankartan, hurrengoa:
Agobiatuta zaude azterketa garaian? Ba imajinatu Bolognarekin: ebaluaketa jarraitua!
(antzeko zerbait, memoria ez dut hain fin)
Haluzinatuta utzi ninduen leloak: ikasle sindikatu bat ebaluaketa jarraituaren aurka ageriz? Sikiera irakasleak kexatuko balira. Imajinatu irakaslearen egoera ebaluazio jarraitu bati aurre eginez: 50, 70, 112 ikasleren idazlanak, ikerpen-lanak, iruzkinak eta abarrak ez bakarrik kurtso bukaeran baizik eta hilean behin-edo zuzentzen! Haiekin biltzen. Haien arazo eta kezken jarraipena eginez. Eta soldata duinik gabe!
Hamaika arrazoi daude Bolognako prozesu delakoa kritikatzeko, ustel-usaina dario lau izkinetatik, baina heziketa aktibo eta erreala eskaintzen duen ebaluazio jarraitua kritikatzea populismoaren ildotik baino ezin dut ulertu.
Edota akaso IAkoek eta neuk hezkuntzaren inguruko iritzi arras desberdinak ditugu. Hori izango da.
(Inguruan IAko inor badabil, eskertuko nioke azalpena).
Iruzkinak
zubox 2006-04-06 01:40 #1
Neu pasadan urtean ezagutu nuen IAko jendea, eta Bologna eta
hizkuntzari dagokionez, ba zera esaten zuten. Prozesu honek, ingelesari
eta hizkun boteretsuei ematen die lehentasuna, batez ere masterretan
etab. horrela, euskara bezalako hizkuntza baztertua eta minorizatuak ez
lukete inolako aukerarik izango hizkuntza-unibertsitarioak izateko, eta
gutxiago gaur egungo panoraman.

Bestalde, orain dela hilabete gutxi batzuk hau dela-ta lanuste bat egin
zenean, irakasle batek (I.Okoa hain zuzen ere, programazioa) txarlatxu
bat eman zigun. Bolognako prozesua beste ikuspuntu berri batetik
ikusarazi ninduen eta egia esanda oso sistema ona iruditzen zait. Neure
unibertsitateko zenbait fakultatetan ezarrita dute jada (fakultate
txikietan batez ere) eta bertan ikasten duten lagunak oso pozik daude,
eta gaindituen kopurua oso altua da. Beraz....egia da gauza ustel asko
dituela Bolognak, baina zuk esaten duzun bezala, ebaluazio jarraiko
sistema, ikasleen aldetik kritikaezina delakoan nago...baina badakizu,
ezezaguna ikara sortzen du.

Gau on!

Olegario 2006-04-06 09:56 #2
Hola,

oker ez banago, Ikasle Abertzaleak ez dago ebaluazio jarraituaren kontra, ezpada alderantziz. Alde daude eta uste dut, ideia hori onartu egiten diote Bolognakoari. Haien kritikak Hezkuntzaren pribatizazioaren inguruan doaz.

Pasatzen dena da, adar jotzetzat daukatela gaur egungo mierda handi hau ere mantentzeko gauza ez den unibertsitateak horrelako sistema bat ezarriko duela esatea. Eta hala badiote arrazoi guztia ematen diet, EHUn horrelako sistema bat ezartzea posible dela pentsatzeak barrea eragiten didalako. Eta ez pozaren ondorioz.

Hala ere, euren jarrera IAko militante batek azaltzea hobe.

Basajaun, diozunari dagokionez, nik aurten burutu dut Bolognesa erara asignatura bat. Emaitza? Desastrosoa. Klasera joatea derrigorrezkoa, klaseen dinamika betikoa zen bitartean (irakasleak apunteak diktatu, berbaz berba). Astero lan bat entregatu beharra (80 gara klasean) eta bukaerarako irakasleak onartu, ez zituela irakurtzen eta kalifikatzeko irizpidea haien luzera eta txukuntasuna zela (ez da txantxa). Eta bukatzeko, besterik ezin eginda, azterketara aurkeztu ginen guztioi Aprobatu Generala (Hori bai, bere akatsak onartu gabe. Errua, izatekotan, ikaslearena baita).

Hezkuntza aldatu behar da, noski. Baina ez horrela. Gainera gauzak behetik gora egitearen aldekoa naiz ni, eta ez alderantziz. Eta niri inork ez dit ia sistema berri hori nahi dudan ( zer den ere ez didate azaldu, pentsa!). Zuei galdetu dizuete?

Muxu bat.

j.

Txaber 2006-04-07 11:51 #3
IAren ititzia argi uzteko asmoz, joan den asteartean gara egunkarian Oihana Llorente Ikasle Abertzaleakeko eledunari egindako elkarrizketa bat proposatuko dizuet: http://gara.euskalherria.com/idatzia/20060404/art158816.php
Hemen, onorengo galdera honi hurrengo erantzuna ematen dio:
-Jakinduria merkaturatzea, unibertsitate elitista, prekarietatea areagotuko duen hezkuntza sistema... Ezer positiborik ba al du Bologna prozesuak?
-Euskal Herriko unibertsitateetan aldaketa baten beharra ezinbestekoa dela ikusten dugu; egun dugun hezkuntza ereduak okerrera egitea oso zaila dela ikusten dugu, eta Bologna prozesuak zenbait hobekuntza ekartzen dituela egia da, pedagogia aldetik nagusiki. Halere, pakete guztia saltzen digute hobekuntza gutxi batzuen truke.
Niri populismoa, edo demagogia, kontrakoa iruditzen zait, zuboxena adibidez (eta ez dut malaostiarekin esaten). Hau da, balizko hobekuntza horien truke -eta ikusi beharko litzateke olegek esan bezala UPVn nola aplikatuko liratekeen- prozesu neoliberal hau, OMC eta GATS akordioen zerbitzuen pribatizazioa, onartzea.
Bide honetatik, eta jada propaganda apur bat eginez -baina sanoa, e!?-, joan den martxoaren 24, 25 eta 26an Bakaikun eginiko Europako Ikasle Foroan adostutako adierazpena irakurtzea proposatzen dizuet. Ikasle Abertzaleaken web orrian dago irakurgai PDF formatoan (http://www.ikasleabertzaleak.org/)
Hurrengora arte
Txaber 2006-04-07 11:54 #4
Barkatu, baina ez dut asmatu parrafoak jartzen, eta esan behar dut Oihanaren erantzuna "batzuen truke." bukatzen da. Hau da, "Niri populismoa" hasten denean nire hitzak dira.
Utzi iruzkina: