Kategoria: unibertsitatea
Maiatz-ekain busti hauetan milaka gazte ari dira unibertsitatean gogoa jarrita: hautaprobak, sarrera probak, matrikulak... Askok ezin izango dute aukeratu zutena ikasi; sartzeko nota gero eta altuagoa da, ikasketa batzuetan estratosferikoa bihurtu arte. Milaka gazte bigarren edo hirugarren aukera lez markatu zuena ikasteari ekingo dio. Gaitzerdi. Eta pentsatuko du, agian, zorteduna dela ikasi behintzat ikasiko duelako. Zeren beste askok ezin izango baitute ikasi, ez dutelako diru nahikoa izango ordaintzeko: matrikulak igo dira, garraioa igo da... Unibertsitate publikoak pribatu...
Bat bikoitza heldu zen aurreko hilean: Bat 76 eta Bat 77. Biak 20 urte bete dituen aldizkariaren omenez. Lehenengoa irakurri dut eta horrekin gatoz gaur.Bat aldizkariak 20 urte bete ditu. Eta horri lotutako aleak dira biak ala biak. Hasi aurretik, zorionak jakina. Eta beste 20 betetzea opa diot. Jakina.Mari Jose Azurmendik Bat aldizkariaren 20 urteak aletzen ditu, ale batzuetako edukiak aztertuz. Iñaki Martinez de Lunak ere artikulu interesgarria dakar framing-ari buruz. Helburua argi du: iritzi publikoak duen euskararen hautematea eta irudikapena aldarazteko eta aldekoago bihurtzek...
Aspaldi iritsi zen azken Bat aldizkaria. Eta aspaldi irakurri nuen, baina orain arte ez dut horren gaineko komentariorik idatzi. Eta gaur da eguna.Bat aldizkariaren 75. aleak euskararen presentzia unibertsitateetan aztertzen du: EHUn, Deustun, NUPen, Mondragonen, Ipar Euskal Herrian, Galesen eta Katalunian.Horren ostean, hizkuntza ekologiari buruzko artikulua dakar aldizkariak. Yakio Tsudaren eskema bat handik lapurtua:1. paradigma: Ingelesaren zabalkundearen ezaugarriak:- Kapitalismoa- Zientzia eta teknologia- Modernizazioa- Elebakartasuna- Globalizazioa eta nazioartekotasun ideologia...
Azken bi post-etan prozesu honek ekartzen hasi dituen aldaketak azaldu ditut. Arazo nagusia, dudarik gabe, denbora falta da. Hemendik aurrera ez dut lana eta ikasketak bat egiteko aukera handirik ikusten. Zaila izango da. Bankuen paperak hartuko du garrantzia hartuko du. Ikasle izateko kredituak, interes baxuekin baina kredituak azken batez. Kredituekin lehia eta kreditua mantentzeko ikasketei dedikazio osoa. Ikasketa paraleloak egiteko aukera gutxiago, gizabanakoaren hezkuntza norberaren eskuetatik at. Guzti honekin hizkuntzen afera dago. Nik karrera euskaraz egitea hautatu dut baina gero...
Aurreko astean Bologna prozesuak nire eguneroko bizitzan duen eragina azaltzen hasi nintzen. Aste honetan prozesu honek ekarri dituen beste ondorio batzuk azalduko ditut. Ikasketa ezberdinak egiten ari diren lagunekin ezberdintasun ugari nabaritu ditut. Abolognatu eta oraindik abolognatu gabekoen arteko ezberdintasunak. Klasera joatea derrigorrezkoa da, orduen %20 baino gehiagora agertu ezin baduzu, azterketa eskubidea galtzen da (aldaketak unibertsitate publikoan horrela eragingo duela diote). Lan egiteko modu berri honekin, talde lanek ikaragarrizko garrantzia hartu dute; notaren %...
Argazkiak.org | ingeneritza unibertsitatea © cc-by-sa: asier42 luberritik ateratako argazki bat unibertsitateari
Kaixo, irakurleok! HUHEZI unibertsitateko lehenengo mailako ikasleak gara. Hasi berria den lauhileko honetan mendeberri proiektu berri baten erronka dugu esku artean. Bloga sortzea mendeberriren zati txiki bat da, lehenengo pausoa. Hemendik aurrera benetako lana dator, blog hau kurtsoak irauten duen bitartean egingo ditugun lan askorekin osatu. Jorratuko dugun gaia gizartean jazotzen diren bereizketei buruzkoa izango da. Gure helburu nagusia ingurune sozialarekiko kontzientzia hartze...
Kuriosoa iruditu zait. Txikia nintzenetik kale, karrika edo lurrean botata ikusten ditudan kartel guztiak irakurri ohi ditut. Begiak, afixak irakurtzeko entrenatuta ditudala pentsatu izan dut. Merengue, bachata, mobilizazioak, salmentan dauden gauzak, pisuak, klaseak, ikastaroak... mundu bat hormetan zintzilik. Denborarekin zenbait mezu buruan grabatuta geratzen zaizkit eta horregatik, gaur goizean, unibertsitatera sartzean zur eta lur geratu naiz. Duela hiru urte, hona heldu nintzen ikastera eta, gehien errepikatu dizkidaten aholkuen artean zitena, erregistroarena dago...
Aupa irakurtzen ari zareten lau katuei (laura iristen bazarete)! Lehenik eta behin, bai, badakit oso artikulu-izenburu kutrea jarri dudala, baina horrelako presekin ezin da Shakespeare berak idatzitako zerbait espero. Beno ba, hauxe da Web 2.0 klasean sortu beharreko blog-a, besterik gabe. Ez daukat gehiegirik kontatzeko, ezta inor aspertzeko gogorik ere. "Istorio" hau ondo hasteko, esandakoarekin zer ikusirik ez duen bideo bat jarriko dizuet. Horixe ba! Aio!
Publiko zein pribatu izaerak mugatzen al du hezkuntzaren askatasuna? 2008ko azaroaren 15a, Alberto Handiaren Eguna, (aurtengoan 13an ospatua) arlo zientifiko-teknikoko promozioa merkaturatzeko egun aproposa! Beste muga askoren artean, hezkuntzaren askatasuna baldintzatzen duena erakutsi digu beste behin Iñako errektore txit gorenak! Bera bai merkaturatua! Merkaturatua, lotua, presoa, inguratua...industria, enpresa, beharrak asetu, merkatu, garapen, I+D+I hitzez hormari josia, ihes egiteko aukerarik gabe! Izan ere, dirua non menpekotasuna han. Nola liteke hezkuntza askea, sistemaren behar en...
Project Based Learning. Hitz politx hauekin itzelezko talde lan bat eitxia eskatzen deskute. Bi hilabete klase ondoren, 5-6 aste inguru ditxugu proiektu bat aurrera eramateko, funtzionatzeko, eta defenditzeko. Politxa teorian, astunegixa praktikan.Larunbata da, bueno Igandia ya, eta eibarren eon biharrian hamen nau, taldekidiekin, errore amaigabiak konpontzen.Eskerrak bost minuturo ointxe bertan botatzen ari garazen bezelako barriak botatzen ditxugun... (nos reímos por no llorar) Oharra: Aurreko bidixua petiziño popularragaitxik kendu dot eta Teknopoliseko reportajia ipiñi.
Ni bezala, beste hainbat ikasle ere etxetik kanpo bizi dira. Hainbat eta hainbat gara egoera horretan bizi garenak. Gehienentzat unibertsitatea urrutiegi dagoelako etxetik da kanpoan bizitzearen arrazoia, baina beste batzuek, etxean bizi nahi ez dutelako bizi dira etxetik kanpo. Hainbat abantaila daude etxetik at bizita. Nire kasuan behintzat, gauza asko ari naiz ikasten. Etxean dena eginda ematen didate, pentsa, ohea ere amak egiten dit. Baina egun bizi naizen pisuan, Eskoriatzan, ez daukat amarik nire lanak egiteko, beraz, nik egin behar izaten ditut. Adibidez, hona etorri baino lehen ez ...
tagzaniapasteTagzania: abarizketa
Hauxe da guk ikasten dugun lekua! tagzaniapasteTagzania: Josebe
Plans are nothing, planning is everythingDatorren ostegunean, hilak 29, komunikazioa planifikatzeari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte EHUn. Lagun batzuek egindako bideoa jartzen dut hemen.
Desde la universidad de Vitoria-Gasteiz también objetan al TAV Gasteizeko AHTaren Aurkako Unibertsitateko taldeak AHT ez ordaindu desobedientzia kanpaina bultzatzeko taldeko bidaia egin du. Hau da AHT Gelditu! elkarlanaren lagun eta Urbinako Erresistentzia gunearen lagun den talde honek idatzi duen komunikatua:Gaur 2007ko azaroaren 14ean AHTaren Aurkako Unibertsitateko Taldeak (AHT-AUT) Renfe eta EuskoTren enpresen aurreko desobedientzia kanpainan parte hartu du. Unibertsitateko talde honek azken bi urteotan AHTaren aurkako hainbat ekintza antolatu ditu; oraingoan 20 lagun Gasteizko Renfeko...
Zenbait eskola-metodologiak aspertu samar naukate. Zenbait irakaslek uste du bere ezagupenak kontatze hutsa dela bere lana. Ikasgelan sartu, urteroko txapa bota eta beste barik etxera joatea dela egin behar duena. Eta, koadrilakoek esaten duten moduan, así va el país.Diskurtso positibo batean oinarritu nahiko nuke gaurko artikulu hau. Nahiko nuke azaldu nolakoa den gustatzen zaidan klasea. Baina, hasteko, errazagoa zait kontatzea nola ez zaidan gustatzen. Eta hori ere konstruktiboa izan daiteke.Egoera. Irakasle bat klasera heltzen da, eta 4 orritan kurtsoaren zenbait ildoren azalpenak eman ...
Ninok gogoko du argazkilaritza. Denok dakizuen bezala, bere hobbyrik gogokoena fotomatoietan jendeak uzten dituen gaizki ateratako argazkiak batu eta albumak egitea da. Ninok gogoko du unibertsitatera joatea eta ilusio handiz hartu zuen Fotokazetaritza ikasgaia. Dakizuen bezala baina, Ninok ez dauka unibertsitateko matrikula ordaintzen dion gurasorik eta ondorioz, bideoklub porno batean eta "izuaren tunelean" lan egiten du bere ikasketak ordaintzeko. Zoritxarrez, egunak 24 ordu baino ez eta Fotokazetaritza klase batzuetara huts egin behar izan du Ninok, dirurik gabe ez baitago ikasgair...
Bueeeeeno, badirudi hilabete batzuen buruan handi geratzen zaidan fakultateren batean sartu beharko naizela... Gaur izan naiz Leioako kanpusean, kazetaritzako karrerari buruzko informazio pixkat jasotzen, eta egia esan pilo bat gustatu zait. Nik ez dut kazetaritza egingo, ezta ikus-entzunezkoak edo publizitatea... ezta gutxiago ere. Filosofia ikasi nahi dut nik. Bai, pixkat erotuta omen nago, baina zer egingo diogu!!! Hala ere joan naiz beste karrerak ikustera, interesatzen zaizkidalako, eta egin dudan bakarra burua nahastea izan da, irrika piztea, beste karrera batzuk ika...
Orain arte kartelen aurrean itsu egon bagara, zer esanik orain, hauteskundeak gainean ditugula. Ateak, kafetegiko sarrerako lurra, eskilarak, komunak, fotokopiagailuak... dena kartelez beteta. Izquierda Universitariaren kartel kutre bat ikusi dut: "Mejor un mal cartel que un mal programa" baina bere programaren berri ez du ematen inon. Pasa den urtean Iturgaizen estiloko euskaran diskurtso bat izan genuen klasean. Bi tipo etorri zitzaizkigun eta lehenengoak zuen Iturgaizen euskara soragarría, bigarrenak sanoagoa zirudien. Haien hitzetan "Unibertsitateko benetako arazoak konpondu nahi zituz...
Granadako Unibertsitateko STU (Servicio de Traducción Universitario) eta Facultad de Traducción e Interpretación delakoek "II Premio de Traducción Francisco de Ayala" gaur emango dute. Aurtengo edizioan Julio de los Reyes Lozanok, Fakultate horretako ikasleak jasoko du, Vicent Olivierren "Las delicias de la química" egindako obra itzultzeagatik.
Alcala-ko Unibertsitateko "Centro de lenguas extranjeras" delakoak han ikerketak egiten ari direnei zuzenduriko itzulpen zerbitzu espezializatua martxan jarri du. Hizkuntzak alemanieraz, arabiera, txinera, kroaziera, frantsesa, hungariera, ingelesera, italiera, japoniera, portugesa, errumaniera eta errusiera izango dira, katalanaz gain.
Ez naiz ausartzen esatera estatistikak beti gezur direla. Baina bai, gezurrak egi bezala aurkezteko modu objektiboena direla.Mondragon Unibertsitatearen estatistiken atzean egia ala gezurra dagoen ez dut esango. Agian egiazaletasunez eginiko estatistikak dira. Hala bada, okerrak dira. Eta bestela, gezurra.Sinistuko dugu egiazaletasunez eta borondate onez eginikoak direla MUren estatistikak, eta hortaz, unibertsitateko inkonpetentziari txalotuko diogu honako estatistika barregarri hau:"9 ikasletik 10 ikasitakoan dabiltza lanean."(Ikusi datua hemen).Hau da, %111tik gora, ikasitakoan dabiltza ...
Pasadan 8an hasi zen Zamudion bertsolari txapelketa "Bapatean Bizkaia" lemarekin eta abenduaren 16an amaituko da Bilboko Euskaldunan. Finala larunbat batean izango da eta azaroan euskaltegietako eta unibertsitateetako ikasleek ere proban parte hartzeko aukera izango dute.
Irakaskuntzaz ari garela Patxi Lurrak Magaliren blogaren erreferentzia bidali dit. Finlandian dago Magali, eta bertako hezkuntza sistemaz jarduteko eta txalotzeko zabaldu du bere txokoa. Neuk ere Erasmus delako tipo enrollatuari esker izan nuen Erresuma Batuko unibertsitate sistema ezagutzeko aukera. Erasmus-esperientziak gauza askotarako balio du, horien artean, gure hezkuntza-sistemagatik negar egiteko (lotsagatik, ez herriminagatik). Labur-labur azalduko dut: Ingalaterran, klaseari eta estudioari ordu gutxiago eskainiz, denbora askoz hobeto inbertitzen ari nintzela sentitu nuen. Seminari...