Gezurretan, tontotuta ala plurienpleguan
Ez naiz ausartzen esatera estatistikak beti gezur direla. Baina bai, gezurrak egi bezala aurkezteko modu objektiboena direla.
Mondragon Unibertsitatearen estatistiken atzean egia ala gezurra dagoen ez dut esango. Agian egiazaletasunez eginiko estatistikak dira. Hala bada, okerrak dira. Eta bestela, gezurra.
Sinistuko dugu egiazaletasunez eta borondate onez eginikoak direla MUren estatistikak, eta hortaz, unibertsitateko inkonpetentziari txalotuko diogu honako estatistika barregarri hau:
"9 ikasletik 10 ikasitakoan dabiltza lanean."
(Ikusi datua hemen).
Hau da, %111tik gora, ikasitakoan dabiltza lanean, hauen esanetan. Egia baldin bada, MUko ikasle ohiak pixka bat plurienpleatuta dabiltza...
Irudiak www.mondragon.edu-tik gureganatuak
Iruzkinak
malen 2006-10-16 02:02 #1
Jope!
zelako nibela...nik hainbeeeste gauza eztakit, (hiztegi munduan eh.) ondo dau jakitzia, asike hemendik aurrera leku horri be propagandia in biharko jako....
Nere euskera batua, No comment.
Ah! Ta ahaztu baƱo lenau, hor idatzi dozun datu hori MUri buruz...espero dot akats informatikua izatia...ze bestela hamendik bost bat urtera, lan bat ez, 3 eukiko ditxugu ikasle bakoitzak!
ondo segi!
Gaur Zamora, KO....

Josu 2006-10-16 06:43 #2
Bueno, ez exagerau: bat, eta baste baten hamarren bat, ez hiru! Astelehenetik ostiralera, egunian ordubete gehiago lanean, astean 40 orduko lana izan ezkero.

Josu 2006-12-02 02:17 #3
Unibertsitateari jakinarazteko sartu naiz begiratzera bere gunera. Lehenik eta behin blogan picia egitea pentsatu nuen, eta gero, abisatzea. Baina bloga irakurri dute, antza, eta zuzendu dute dagoeneko. Poztu naiz zuzenduta ikustean.

Utzi iruzkina: