Ez naiz ausartzen esatera estatistikak beti gezur direla. Baina bai, gezurrak egi bezala aurkezteko modu objektiboena direla.Mondragon Unibertsitatearen estatistiken atzean egia ala gezurra dagoen ez dut esango. Agian egiazaletasunez eginiko estatistikak dira. Hala bada, okerrak dira. Eta bestela, gezurra.Sinistuko dugu egiazaletasunez eta borondate onez eginikoak direla MUren estatistikak, eta hortaz, unibertsitateko inkonpetentziari txalotuko diogu honako estatistika barregarri hau:"9 ikasletik 10 ikasitakoan dabiltza lanean."(Ikusi datua hemen).Hau da, %111tik gora, ikasitakoan dabiltza ...