Hauteskunde sindikalak Unibertsitatean
Orain arte kartelen aurrean itsu egon bagara, zer esanik orain,
hauteskundeak gainean ditugula. Ateak, kafetegiko sarrerako lurra,
eskilarak, komunak, fotokopiagailuak... dena kartelez beteta. Izquierda
Universitariaren kartel kutre bat ikusi dut: "Mejor un mal cartel que
un mal programa" baina bere programaren berri ez du ematen inon.
Pasa den urtean Iturgaizen estiloko euskaran diskurtso bat izan genuen
klasean. Bi tipo etorri zitzaizkigun eta lehenengoak zuen Iturgaizen
euskara soragarría, bigarrenak sanoagoa zirudien. Haien hitzetan
"Unibertsitateko benetako arazoak konpondu nahi zituzten" adibidez
komuneko papera egon dadila edo mikrouhin bat jartzea... horiek ziren
bere superproiektuak. Hitz-zaparradaren ostean kondoiak erregalatu
zizkiguten, baina ez ziren kapaz izan guztiontzako haina eramateko. Ez
dut gogoratzen zein sindikatukoak ziren baña fatxilla fama zuten. Ez
dudana ulertzen da ikaskideek eskeini zieten txaloak, kontutan izanda
Ikasle Abertzaleak dela ikasgelan, Unibertsitate osoan bezala, indar
gehien duen sindikatua.
Ikasle Abertzaleak da, hain zuzen, propaganda nekagarriena egiten
duena, baina ez hauteskundeetan, baizik eta urte osoan zehar. Dudarik
gabe sindikatu entzutetsuena da, uneoro baitaude manifak, enkarteladak,
grebak, itxialdiak, diskurtsoak, asanbladak eta kristo guztiak
antolatzen. Baina gehienok sedatuta gaude hainbeste propagandaz. IAkoek
"Bolognari ez" esaten diete euskararentzat mehatxua delako. Euskaraz
ematen digun irakasle batek, ostera, euskaraz eta Bolognako Itunaren
arabera ematen dizkigu klaseak.
Izquierda Universitariak esaten digu bere programa hobea dela, baina ez
dakigu zertan datzan. Eta izena gogoratzen ez dudan beste sindikatu
batek esaten digu lan egingo duela komuneko papera lortzeko.
Eta zein sindikatuk lortu du niretzat garraio hobea? Fotokopiagailu
duinak? Matrikulak merketzea? Unibertsitateak lana aurkitzeko
baliabideak eskeintzea? Material berria? Materiala erabiltzeko baimena?
Kafetegi euskaldunagoa? Komun garbiak eta paperdunak? Zeienek azaldu
dit objetibotasunez, aldeko eta aurkako ikuspegiak aldez aurre jarriz,
zertan datzan Bolognako Ituna? Zeintzuk diren Unibertsitateak
eskeintzen dizkidan zerbitzuak? Idazkaritza zerbitzua euskaraz jasotzea? Zein sindikatu arduratu da nitaz
hilabetez irakasle baten faltan izan garenean? Eta aste honetan dator
gakoa: GU ARDURATUKO GARA! denek. Orain arte ez duzue lortu eta orain
lortuko duzuela sinestarazi nahi didazue?
Sindikatu maiteok: erabaki behar dut botu txuria eman ala pasotismoarekin bat egin. Urtebete duzue aurretik ni konbentzitzeko eta nire botua lortzeko.
Iruzkinak
jare 2006-11-22 08:56 #1
"Baina gehienok sedatuta gaude hainbeste propagandaz", diozu.

Asuntoa da ez ote zauden sedatuta gizartearen aurrean, zureak ez diren aukera politikoen aurrean, errealitate bizi eta gazte baten aurrean. Ez ote zaudeten gazteak sedatuta guztiarekin.

Josu 2006-11-22 15:23 #2
Kaixo jare,
Eskerrik asko irakurri eta erantzuteagaitik.
Esaldi horrekin propagandari egiten nion aipu. Propaganda uholdean egarririk ez.

Gorka 2006-11-22 23:48 #3

Egia esan, ez nekien EHUko egoera hain "tamalgarria" zenik. Hor goikoa irakurri ondoren ez zait adjetibo gehiagorik geratzen. Espero dut txarto ulertu izana eta EHUk idazkaritza %100 euskaratua izatea baita kafetegia ere, materiala erabiltzeko baimena ikasleei ematea edota irakasleak luzez falta direnean oredezkoak bidaltzea. Eta zer esanik ez komunei buruz, nola egon ahal dira komunak zikin eta paperik gabe? Ezin dut sinistu.

Oharra: HUHEZIn Bolognan oinarritutako proiektua bi astez eman dugu eta erabateko gezurra da euskararentzat mehatxua dela.

Josu 2006-11-23 00:02 #4
Bueno, egia esango dot... azkenaldian komunean, lababoen ondoan, rollo bat dago, eta komunera sartu aurretik hartzen dozu papera.

Komun zikiñena... kontzientzia falta nabarmena: leihoa itxita, batzuek ez diote bonbari ematen eta...

EHUren egoera ez noa deskribatzera, bideo bat jarriko dizut, ok?

<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/v4eeOwogqMw"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/v4eeOwogqMw" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>
Ane Urkiola 2006-11-23 19:08 #5

hau ere badago!

<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/9RhsffgI1qw"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/9RhsffgI1qw" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>
Josu 2006-11-23 19:23 #6
ASi-koek gauza logikoak esaten dituztela dirudi, baina euskararekiko duten hezkuntza-eredua ez da nik dudana.

Bideoa ikustea baino ez dago: gaztelera hutsa. Eta bukaeran, bozka eskatzeko, hori bai: "Bozkatu ostegunetan", astero bozkatu behar dugu ala?

PPkoek ere antzeko gauzak esaten dituzte hauteskundeetan "no queremos planes secesionistas sino trabajar en los problemas reales de los ciudadanos", ya ya... honek guztiak beste bideo bat ekartzen dit gogora...

<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/HH5PMqkPKQo"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/HH5PMqkPKQo" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>
ane urkiola 2006-11-23 20:55 #7

jajjajaja! zelako ona! sekulan eztot ikusi berak baino txartuo berba itxen daben pertsonarik! ai ama-> emaitxa,( euskalduna- euskotarra), (izan dira- da). LOTSAGARRIXA!!!!!

ah! aurreko bidixua jarri dot ehu-ri buruzko gauzak esaten ditxuztelako, ta eztakit zeintzuk diran bez. ez naiz konturau . baina eskatzen ditxun boto hoiek zetako dira?

Josu 2006-11-23 21:13 #8
Gaur hauteskundiak egon dira. Ikasle guztiok dogu botu-eskubidea. Nik dakidala, 3 dira aukerak: Ikasle Abertzaleak (IA), Izquierda Universitaria (IU), eta Alternativa a los de Siempre (ASI).

Zertarako? Ba sindikatuak zure eskubideak, nahiak edo dana dalakoa defendatzeko Unibertsitateko ez-dakit-zein organotan (Ikasle Kontseilua izan leike?). Noski, sindikatuek dirulaguntza ezberdinak jasotzen dituzte botuen arabera...

Ez dakit aipatu ditudan hiru hoietatik aparte beste aukerarik dagoen.

Utzi iruzkina: