publikoa vs pribatua?
Publiko zein pribatu izaerak mugatzen al du hezkuntzaren askatasuna? 2008ko azaroaren 15a, Alberto Handiaren Eguna, (aurtengoan 13an ospatua) arlo zientifiko-teknikoko promozioa merkaturatzeko egun aproposa! Beste muga askoren artean, hezkuntzaren askatasuna baldintzatzen duena erakutsi digu beste behin Iñako errektore txit gorenak! Bera bai merkaturatua! Merkaturatua, lotua, presoa, inguratua...industria, enpresa, beharrak asetu, merkatu, garapen, I+D+I hitzez hormari josia, ihes egiteko aukerarik gabe! Izan ere, dirua non menpekotasuna han. Nola liteke hezkuntza askea, sistemaren behar enpresariala betetzeko soilik egina bada? Sistematik sistemarentzat. Horregatik ekitaldi esanguratsu horretan falta zirenak, ihes egin zuten hitzak, gehien faltan bota nituenak: eraiki, kritikoa, askea, metodologia, anitza,... Eta azkenean esaldi majiko bat bota zuen: Tened cuidado ahí fuera! (Nola ez hizkuntza askatasuna ere, beste bat gehiago!! galduta, urratuta...) Ez animo, ez aurrera, ez itxaropena, ez ezer! Soilik zaindu dagoenaren aurrean! Eta gure babes bakarra: 5 urtetan buruan sartutako informazio guztia! A ze babesa!!!
Iruzkinak
iñaki 2008-11-23 12:00 #1
aupa oteitza: animo! gaurko eskola mundu pasibo honetan hezkuntza estatuaren (gure kasuan kapitalista) aparatu ideologikoa dela garbi izatea ezinbesteko abiapuntua da eta zeozer egiteko. eskola sistemaren zutabe garrantzitsua da. gure gobernanteak sistema neoliberaren zerbitzuan daude eta gure eskolak berdin ezinbestean. eskola bakoitzak duen autonomia zertan aldetzen den sistema ideologiko orokor honetatik eztabaidagarria da. baina hor dago zirrikutua.
hezkuntza lan munduari begira egotea ezinbestekoa da. arazoa da eskolan ez dela eztabaidatzen lan mundu hori zelan dagoen antolatuta, daukagun legedia zeinen interesak defendatzen dituen, multinazioanalen papera zein den... ematen du lan merkatu neutro batera bidaltzen direla gazteak eta hori ez da horrela. freirera bueltatzen naiz, eskolak pertsona kritikoak egin behar ditu, pertsona libreak, modu autonomoan pentsatzeko eta erabakitzeko gauza direnak... eskolak gizarte justo bat eraikitzen lagundu behar du. zer egiten duen eskolak? normalean kontrakoa. lan mundura bidalzen ditu(gu) gazteak pasiboak, sumisoak lan merkatuko injustizien aurka borrokatzeko gauza ez direnak... hori baita estatuak eraiki duen eskola.
hara, probokazio apur bat eztabaidarako: eta sindikatuak? bakoitzak bere bezeroen soldatak hobetzeko borroka korporatiboan murgilduta daude eta beste gauza askorik ez. hori da hezkuntzako sindikatuen betebeharra? kontzertatuen azken greban aldarrikatu diren eskaerak begiratzea besterik ez da egin behar sindikatuen borrokaren egoera zein den une honetan. behar bada besterik ezin dute egin. langile erradikalenak ere kontsumismo eta hipotekek itota baitaude. kontsumismoak eta hipotekek amaitu dute solidaritate,elkarlana... langile mugimenduarekin?
iñaki

jaione 2008-11-26 19:14 #2

Ados nago! Bai, zoritxarrez, kontsumismoak, hipotekek,... bizi dugun sistema itotzaile honek, elkarlan solidaritate eta horrelako mugimenduekin bukatu du! Nork lagunduko dio ondokoari bere burua ur azpian itotzen ari dela ikusten badu? Ondo dakit bai gizakia edo hobeto esanda animalia, ez dela solidarioa bere burua arriskuan ikusten badu, eta ez ikasketengatik bereziki! Horra hor pinguinoen adibide argia: ur azpian predatzailerik dagoen ikusteko ondokoa bultzatzen dute uretara!
<EMBED src=http://www.youtube.com/v/ELXJ39CBR3c&hl=es&fs=1 width=425 height=344 type=application/x-shockwave-flash allowfullscreen="true" allowscriptaccess="always"></EMBED>

Zertarako balio digu arrazoiak orduan? Ez behintzat mundu solidarioago bat eraikitzeko! Hori bai, lasai, orain, gabon, kristau, solidario kutsua aterako zaigu ta guztioi! Ez al da "la cuesta de enero" 3. mundukoek gabonak pasa ta gero somatzen duten solidaritate eta elkarlanaren bat-bateko falta?

Utzi iruzkina: