Haurten Urritik ikasten hasi eta sekulako notak aterako ditut Otsailean. Gazteok gehien erabiltzen dugun esaldia izan liteke, irakasle kabroi horrek izugarrizko putada egin dit esaldiaren ondoren. Neronek ere hauxe pentsatu nuen kurtso hasieran, baita huts egin ere, urteroko legez. Ezin dut esan karrera gaizki bideratuta dudanik, baina haurten ere betiko estuasunak pasako ditudala uste dut.     Lehen esaldi horren ondoren oraindik ez dut materia nahikoa ikasten hasteko esaldia dator, geure burua lasaitzeko ezin hobea, baina erabateko gezurra. Bet...


Publiko zein pribatu izaerak mugatzen al du hezkuntzaren askatasuna? 2008ko azaroaren 15a, Alberto Handiaren Eguna, (aurtengoan 13an ospatua) arlo zientifiko-teknikoko promozioa merkaturatzeko egun aproposa! Beste muga askoren artean, hezkuntzaren askatasuna baldintzatzen duena erakutsi digu beste behin Iñako errektore txit gorenak! Bera bai merkaturatua! Merkaturatua, lotua, presoa, inguratua...industria, enpresa, beharrak asetu, merkatu, garapen, I+D+I hitzez hormari josia, ihes egiteko aukerarik gabe! Izan ere, dirua non menpekotasuna han. Nola liteke hezkuntza askea, sistemaren behar en...


Bukatu dut jada Batxilergoa, datorren astean hautaprobak egin eta irailean banoa Unibertsitatera. Donostiara noa Filosofia ikastera, bai, Filosofia. Zenbat jenderi entzun ote diot esaten karrera honek ez duela ezertarako balio... guztiz kontra nagoela adierazi beharrean nago (logikoa, bestela ez nuke ikasiko...). Filosofiarik gabe, ez dago demokraziarik [1]. Herria jakituna ez bada, ez dago zuzentasunik (esistitzen baldin bada), ez dago ezer. Platonek argi azaltzen zuen haitzuloaren mitoan, demagogoek gatibuak engainatzeko adina abilezia daukatela, demagogoek, dialektika erabiltzen dakiten...


  Bueeeeeno, badirudi hilabete batzuen buruan handi geratzen zaidan fakultateren batean sartu beharko naizela... Gaur izan naiz Leioako kanpusean, kazetaritzako karrerari buruzko informazio pixkat jasotzen, eta egia esan pilo bat gustatu zait. Nik ez dut kazetaritza egingo, ezta ikus-entzunezkoak edo publizitatea... ezta gutxiago ere. Filosofia ikasi nahi dut nik. Bai, pixkat erotuta omen nago, baina zer egingo diogu!!! Hala ere joan naiz beste karrerak ikustera, interesatzen zaizkidalako, eta egin dudan bakarra burua nahastea izan da, irrika piztea, beste karrera batzuk ika...


Azken iruzkinak