EHU - Datorren urterako abentura...
Bueeeeeno, badirudi hilabete batzuen buruan handi geratzen zaidan fakultateren batean sartu beharko naizela... Gaur izan naiz Leioako kanpusean, kazetaritzako karrerari buruzko informazio pixkat jasotzen, eta egia esan pilo bat gustatu zait. Nik ez dut kazetaritza egingo, ezta ikus-entzunezkoak edo publizitatea... ezta gutxiago ere.
Filosofia ikasi nahi dut nik. Bai, pixkat erotuta omen nago, baina zer egingo diogu!!! Hala ere joan naiz beste karrerak ikustera, interesatzen zaizkidalako, eta egin dudan bakarra burua nahastea izan da, irrika piztea, beste karrera batzuk ikastea ere gustatuko litzaidakelako, soziologia, psikologia, kazetaritza... kaka zaharra! Uste dut batekin nahikoa izango dudala.
Hara iristean barregarri geratzen ari ginelako sentsazioa izan dut, giriak ematen genuen... ai ama!!! Espero dut kurtso berrian han inoiz egon ez naizela ez igartzea, ze lotsa... Ez dut neure burua unibertsitatean ikusten, txikiegia naiz benetan, oraindik ez dut sinesten joan egingo garenik ikastolatik. Gainera kriston pena ematen dit...
Joeeeee! Etapa berria hasi nahi dut, baina zaharra atzean utzi gabe! Nola egin dezaket hori? Norbaitek daki?
Iruzkinak
astrozoro 2007-03-13 21:57 #1
Ez da horrenbesterako izango, ezta? aro berriak datoz eta zaharrak joan, eta zaharrek aurrera egitea, gaurkotzea, zure eskuetan baino ez dago. egoera berriak itsutu ez zaitzala...

Sugoi 2007-03-14 20:32 #2
Saiatuko naiz, jajaja. Baina arraroa da, txikiegi ikusten dut neure burua unibertsitate batean. Nire gurasoei bezala gertatzen zait, arinegi hasten naizela iruditzen zait, konturatzen naiz eta batxilerra bukatuko dut!
Gorka 2007-06-10 15:58 #3
Zailena lehenengo eguna izan ohi da, gero klasekide berriak ezagutu bezain laster ez duzu ikastola berriro faltan botako. Gainera egingo duzun karrera gustuko baduzu ez duzu arazorik izango.

Imaginatu ni, batxilergoan aspertuta klase guztietan, eta nora eta Eskoriatzara ikus entzunezkoak ikastera. Lehenengo eguna hoberena izan zen, primeran pasa nuelako eta lagun berriak egin nituelako. Gainera klaseetan ez nintzen aspertzen, ondo pasatu baizik!

Porzierto zelan selektibitatea?

Sugoi 2007-06-10 23:38 #4

Ba egia esateko ez dut selektibitatea gehiegi prestatu, beraz, egin dudana kontuan hartuta espero baino hobeto atera zaidala uste dut, baina ostegunean ikusiko ditut emaitzak, jejeje!

Hori espero dut, lagunak egin, momentu onak pasa, eta nola ez, gauza berri asko ikasi!

opositivo 2007-06-11 19:52 #5
Zaharrak ahaztu gabe, baina!

Ohe artean esterilla batentzako tokia izan bear duzuela gogoratu, ehh.
Utzi iruzkina: