Otsaila gertu dugu...

nirebazterra 1456151829637 Nire bazterra | 2008-12-10 20:10
2

Haurten Urritik ikasten hasi eta sekulako notak aterako ditut Otsailean. Gazteok gehien erabiltzen dugun esaldia izan liteke, irakasle kabroi horrek izugarrizko putada egin dit esaldiaren ondoren. Neronek ere hauxe pentsatu nuen kurtso hasieran, baita huts egin ere, urteroko legez. Ezin dut esan karrera gaizki bideratuta dudanik, baina haurten ere betiko estuasunak pasako ditudala uste dut.

Lehen esaldi horren ondoren oraindik ez dut materia nahikoa ikasten hasteko esaldia dator, geure burua lasaitzeko ezin hobea, baina erabateko gezurra. Beti dago ariketa edo irakugairen bat lana aurreratzen lagunduko diguna.

Kurtsoa aurrera doala, ariketak eta lanak entregatu beharra izaten dugu eta denborarik gabe nabil esaldia ahoskatzen dugu ikasketen gaia irteten den bakoitzean. Hainbat karreretan praktikak ere badaude (nirean esaterako) eta horrek ikasteko denbora kentzen digu, eurekin (interesa izanez gero) ikasteko aukera izan arren.

Gaur, Abenduaren 10ean, gehinok honako hau esango dugu: Eguberrietan sekulako astindua emango diet liburuei! Liburuei ez dakit, baina botilei ziur nago baietz. Eguberrietan mozkorra edo ajearekin ez zauden egunetan datorren juergan pentsatzen pasatzen duzu, edo planen bat egiten, oporrak direla aprobetxatuz.

Azkenean, Urtarrilaren 6a iritsi, Gabonak pasa direla ikusi eta klaseak hasitakoan ikasiko duzula esaten diozu zeure buruari, baita hasi ere (gehienetan). Hala ere, dagoeneko Uztailaren 7aren antzera zabiltz, zezen tartean, euren hatsa bizkarrean somatuz. Azkarrak bagara euretatik ihes egin ahal izango dugu. Beharbada zauri eta sustoren batekin aurrera egingo dugu, Iraileko azterketetan erabat sendatuz. Bizkitartean, badaude sendagaitzak diren zauriak...

Oraindik garaiz gabiltz.

biokbat

biokbat 2008-12-11 19:27 #1

jajajjajajajajja

apika, argi geratu zaigu EGAko azterketa idatzirako lokailuak goitik behera ikasi zenituela, "bizkitartean" horrek "jo ta ma" utzi nau.

Bestalde, NAHIKOA DA!!!!!!!!!ze plagio ta ze letxe da hau!!!!!!!!!sanferminetako metafora eo errekurtso literarioa nere agobio momentu batei lapurtutakoa da...jajajja

baño nere blogeko azken aktualizazioak zion moduan (jada aktualizaioa zahartu zait egia esan...) plagiatzaileak maite du plagiatua. Beraz zuk ni...hori?¿?¿?jajjajajja

geroarteeeeeeeeeeee

jokin

jokin 2008-12-15 21:30 #2

AJAJAJJAJA letala imanol. argazkia, sobre todo.

Utzi iruzkina: