Kategoria: burutapenak
Inhauteriak gertu ditugu. Nik, ibartarra izanik, beste edozein tolosarrak bezain beste bizitzen ditut; izan ere, amaren aldeko familia bertakoa dut, eta bi herrien arteko muga ez daki inork oso ongi non dagoen. Azkenaldian, uste baino gertuago ditugula somatu dut. Lehen sintoma urtarrilaren 5eko parrandan somatu nuen. Asteasuarra tabernara sartu eta Inhauterietako abesti bat ipini zuten. Nire alkoholizazio maila zela eta, ez nuen konklusiorik atera; besterik gabe motibatu eta kantari hasi nintzen. Atzo bertan, laborat...
Eta bai, dirudienez, Washington Sebastián Abreu Gallo-k txuri-urdinez jokatuko du hemendik ekainara bitartean. El Día Después programa mitikoak ospetsu egin zuen jokalariak, Diario Vascok dioenez, bere taldea utzi du, eta Donostian izango da asteburuan. Orain dela egun batzuk atera zen prentsan aukera hau, eta gauzatu egin omen da. Afizioak (inguratzen nauen afizioak) ez daki zer pentsatu. Ez daki poztu egin behar duen gola odolean duen jokalari bat fitxatu delako...edo Errealaren mitikoen zerrenda luzatuko duen pertsonaia bat ekarri de...
Competición sanciona con 3.000 euros a KanoutéEl Comité de Competición de la RFEF ha multado con 3.000 euros a Kanouté, futbolista del Sevilla, por mostrar una camiseta de apoyo a Palestina en Copa. Hay que recordar que el delantero africano, después de marcarle un tanto al Deportivo este miércoles, se acordó del pueblo palestino mostrando una camiseta de apoyo a un país que pasa unos momentos durísismos por su conflicto con Israel.El colegiado le mostró cartulina amarilla en su momento y Competición ha decidido multarle en aplicación del artículo 120 bis, que sanciona al futbolista que exh...
Atzo, azterketak gertu ditugunean gustoko dudan ohitura bat berreskuratu nuen: Errealaren partidua irratiz entzutea ariketak egiten ditudan bitartean. Zein irratitan? Herri Irratian. Etxean, Errealaren norgehiagoka telebistan botatzen dutenean, hotsarik gabe ipini eta irratiaz entzuteko ohitura daukagu. Behin, aitak Herri Irratia ipin nezala esan zidan, komentarista fenomeno hutsa duk aipatu ondoren. Nik, gazte gehienok bezala, aitari kaso gehiegirik egin ez eta ez nuen pentsatu horrenbesterakoa izango zenik; hut...
Errege eguna gertu dugu. Atzo arratsaldean etxekoentzako opariak erosten izan nintzen eta txikia nintzenetik nahi izan dudan opariaz oroitu nintzen: robot Emilio. Uste dut denok nahi izan dugula noizbait jostailu hau. Gure garaiarako aurreratua zen, super-jostailu bat. Urtero eskatzen nion Gasparri (bai, Baltasarri opariak eskatzen ez zizkion %2 horretako naiz), baina, amak zioenez, zakuan ahazten zuen. Txollo bat zen. Hura erosten gastatutako diruak pena merezi zuen, egunero zumo fresko eta irribarre zoragarri b...
Eta 2008 joan egin zaigu. Ziurrenik, gaur berritu diren blogen %99a urte amaieraren eta berriaren hasieraren inguruan izan dira; ia derrigorturik gaude gai honi buruz idaztea. Askok lehengo urteko gertakizun aipagarrienak komentatuko dituzte: krisia, Obama booma, Barajaseko tragedia, Kosovoren independentziaren lorpena, Amstetten-go munstroa (alaba 24 urtez bahituta izan zuena), Chikilicuatreren showa... Bart gaueko parrandaren iruzkinik egingo da; baita kontraesanik handiena duen urteko egunaren inguru...
Azkenaldian, entregatu beharreko txostenak eta azterketak direla eta, agobiatu xamar nabilela onartu behar dut. Etxean lanean hasten naizen bakoitzean ikusten duzue non bukatzen dudan, beraz, gaur arratsaldean Tolosako Aranburu liburutegira joango naiz. Lau pareta isil horietara sartzean betikoak daude esaldia bururatzen zait. Ondoren, neu ere "betiko" bihurtu al naiz? galdetzen diot neure buruari. Agian bai. Orain dela 7 hilabete hasi nintzen bertara joaten, eta azterketa garaitik at ederki egoten dela esan beharra dago; hortxe gakoa, a...
Azkenaldian dexente idazten dut futbolari buruz, agian gehiegi. Pena da, baina idazten dudan bakoitzean kirol honen inguruko gai itsusiren bat komentatzeko da; hobe gutxiago idazteko aukera banu. Atzo, Anoetako belodromoan, logikak itsukeriaren aurka galdu zuen, arrazoiak boterearen aurka eta ilusioak manipulazio eta diruaren aurka. Atzo, Erreala inoizko egoerarik gordinenera eraman zuen pertsonak (Miguel Fuentes jaunak) presidente berria hautatu zuen talde txuri-urdinarentzat. Bai, hautatu diot, prensan agertu zen bezala bere ingur...
Asteko lehen eguna beti izan ohi da gogorra, luzea eta, batez ere, nekagarria. A zer nolako astelehena dudana! esan ohi dut egun guztian zehar. Gorroto dudan Marca egunkariaren atzeko azalean ere Roberto Palomar (kazetariak?) gogorarazten digu egunaren xamurtasun eza, No me gustan los lunes izenburuaren lelopean idazten duen artikuluan. Astelehenak Antena3 katearekin amaitu ohi ditut, Fisica o Quimica telesaila ikusiz. Badakit zer pentsatzen ari zaren, eta bai, ni ere iritzi berdinekoa naiz, telesail hau kaka bat da. Ez du argumentu handirik,...
Haurten Urritik ikasten hasi eta sekulako notak aterako ditut Otsailean. Gazteok gehien erabiltzen dugun esaldia izan liteke, irakasle kabroi horrek izugarrizko putada egin dit esaldiaren ondoren. Neronek ere hauxe pentsatu nuen kurtso hasieran, baita huts egin ere, urteroko legez. Ezin dut esan karrera gaizki bideratuta dudanik, baina haurten ere betiko estuasunak pasako ditudala uste dut. Lehen esaldi horren ondoren oraindik ez dut materia nahikoa ikasten hasteko esaldia dator, geure burua lasaitzeko ezin hobea, baina erabateko gezurra. Bet...
Batengatik edo bestearengatik, Erreala egunero dugu berri azken boladan. MIkel Alonso zela, administratzeaile konkursalak zirela, orain Jesuli kasua dugu hizpide. Aipatu beharra dago Jesuli 2006/2007 denboraldian talde txuri urdinean jokatu zuen aurrelaria dela, lehengo urtean Tenerife talde kanariarrean jokatzen zuena. Gaur egun ez du ekiporik, eta duela astebete Zubietan izan zen taldekide ohiak bisitatzen eta Iñaki Badiola presidentearekin solasean; elkarrizketa benetan polemikoa izan zen. Elkarrizketa honetan, lehengo urteko azken j...
Hori da azkenaldian Daniel Craig aktorearen inguruan entzun dudan komentaiorik ohikoena. Belaunaldi bakoitzak lehenengo James Bond bat izan du, agentea aktore batekin identifikatuko du, aurpegi bat jarriko dio, baina filmeak ez dira hobeak edo okerragoak 007-rengatik, antzeko argumentua dute denek. Batzuengatik balitz oraindik ere Sean Connery izango genuen gaiztoak harrapatu eta 25 bat urteko neskatxak ligatzen. Daniel Craig gustatzen zaidala esan beharra daukat, Pierce Brosnan gustatzen zitzaidan bezala. Iruzkin honen ondoren zera azal...
Kaixo irakurle! Badakizu musean jolasten? Askok unibertsitatean ikasten omen dute; nik, ordea, gutxiago jolasten dut bertan nagoenetik. Txikitatik dakit jokatzen, lehenik senitartean eta ondoren lagunekin, beti izan da gustatu izan zaidan apustu joku bat, jokalari oso ona izan ez arren. Orain aste batzuk, nire mus bikoteak Espainiako Kukuxumusu mus txapelketaren berri izan zuen. Parte hartzea debalde zen, lehen itzuliak Donostian ziren, partidan edaten zenuen patxaran guztia muxutruk zen (babesleetako bat&...
Tristeena honako hau da: bere kasa PPko zerrenden buruari uko egin izan ez balio, ziurrenik oraindik ere Espainiar Estatuko presidente izango zela. Egia esateko, ez dakit zein irizpide hartzen duen kontutan jendeak bere estatuaren etorkizuna horrelako norbaiten eskuetan ipinzeko. Ez dakit nork jarri dien zapia begietan; agian eurek jarri diote euren buruari. Agian ez da horren konplikatua. Agian "cara" PP da, "cruz" PSOE eta "canto"... Barkatu, sistema bipartidistan ez dugu "canto"-rentzako lekurik. &n...
Bloga frakaso xamarra izan arren, idatzitako erantzun eta komentarioak zenbatu besterik ez dago (0), idaztea gustatu zait, beraz, idazten jarraituko dut. Gaur, 2008ko Azaroaren 23an, aspaldian baztertua nuen lagun batekin topatu naiz: ajerik gabeko Igandea. Asteleheneroko esaldia dut neuk ere honako hau: asteburu honetan ez naiz irtengo. Hala ere, Larunbat arratsaldea iritsi eta gauak zer eskainiko ote didan galdetzen diot neure buruari, baita erantzuna kalean aurkitu ere. Atzo ere, Larunbateroko legez, otu zitzaidan t...