I. astelehena post-FoQ

nirebazterra 1456151829637 Nire bazterra | 2008-12-15 22:06
3

Asteko lehen eguna beti izan ohi da gogorra, luzea eta, batez ere, nekagarria. A zer nolako astelehena dudana! esan ohi dut egun guztian zehar. Gorroto dudan Marca egunkariaren atzeko azalean ere Roberto Palomar (kazetariak?) gogorarazten digu egunaren xamurtasun eza, No me gustan los lunes izenburuaren lelopean idazten duen artikuluan.

Astelehenak Antena3 katearekin amaitu ohi ditut, Fisica o Quimica telesaila ikusiz. Badakit zer pentsatzen ari zaren, eta bai, ni ere iritzi berdinekoa naiz, telesail hau kaka bat da. Ez du argumentu handirik, irakasleen hormonak ikasleenak baino aztoratuagoak daude eta pertsonaien arteko ia erlazio bakarra sexuala izan ohi da. Compañeros porno bat bezala defini dezakegu (Compañeros, gogoratu, Kimi, Valle, Felix eta guzti horiek). Pertsonaia guztiek pena eman izan didate, baita nazka ere (batzuetan aldi berean).

Neskari beti esaten diot ez zaidala ezer gustatzen. Lagunei ere esaten diet aspertu egiten nauela, eta ez dudala berriro ikusiko; denbora galtze bat besterik ez dela. Askotan pentsatu izan dut katez aldatu eta EEBBtako forenseen abenturak (han forense izateak molatu egiten du) edo aspaldi aspertu ninduen lagun argentinarraren nahasteak ikustea. Hala ere, astelehenero bezala, amaierarte geratzen nintzen Zurbaran instutoko gorabeherak jarraitzen, oso aurresangarriak izan arren (banekien Adolfok minbizia zuela bertan esan baino hilabete lehenago, bestela galdetu nirekin telesaila komentatu duen edozeini).

Fisica o Quimica-ren bigarren denboraldia lehengo astean amaitu zen eta gaur, astelehena, ez dakit zer egingo dudan orain, afalostean. Beharbada horregatik ari naiz oraintxe Blogean idazten. Horren absurdoa den telesailak erabat engantxaturik naukala dirudi. Zer egin dezaket orain? Irakurri? Lo? El baúl de los recuerdos ireki eta Klikowsky (baliteke gaizki idatzia egotea) ikusi? Dirudienez Txomin eta Maritxu bananduta daude... Ez! Berriz ez!

Ziurrenik irakurtzera joango naiz.

biokbat

biokbat 2008-12-16 15:37 #1

Horrenbeste nazka ematne dizun telesailera zure "erruz"-edo engantxatu nintzela ere esan beharko dugu ezta?¿?¿?Nazka ematen dizutela pertsonaiek?Absurduetan absurduena dela??Ez dut ukatuko, baina guztiok eduki gaitu babuen antzera astelehenero begira.

Nik ere lehen Klikowsky ikusten nuen, nire uste apalea FOQ baino askoz hobea dena baina...

Orain ez du balio damuzteak

Horrelakoak gara gizakiok

XDXD

jokin

jokin 2008-12-16 16:50 #2

Imanol, telebistan zeon serie hobena, pero de lejos eh! De lejos!

Julio(Julito) = personaje del año.

Apika

Apika 2008-12-16 17:13 #3

Hobena Wang zan. Hitzeitezun bakoitzen kolleja 1 emateko gogoa emate ziten.

Utzi iruzkina: