Kategoria: telebista
[EiTB] HIDRATAZIOA & ARGALTZEKO PRODUKTUAK Hidratación & Productos Adelgazantes
Ez, LOST-en ez zeuden denak hilda artaburua!! (Bonus Track!)
The Sixth Sence-n umea hilda zegoen hasieratik eta Bruce Willis ez zen konturatu, Seven-eko hiltzailea Brad Pitt da baina ez nuen oso ondo ulertu The Fight Club-en zer gertatu zen berekin, que puto David Gale… Berak akabatu zuen orduan!, Zein demontre da Slevin?!, Aaaaaaahh badakit! Ez, ez dut Memento ulertu, ai amaaaa!! Eduardo Noriegak bere buruaz beste egin du!, joder! Tximu madarikatuak! Askatasunaren estatua berdin-berdin bat egin dute! Hondartza ondoan ordea xarma asko galtzen du… Tximuak… Zer? Tontoa naizela pentsatzen ari zarete ezta? Ez dudala pelikula bat ber...
Gaur, gure bi laguni telebistako programazioei buruz galderatxo batzuk egitea bururatu zaigu, hona hemen erantzunak. Telebistak, hain dauka muturra sartuta gure bizitzan! < Zein da gehien gustatzen zaizun telebista programa? Auritz Artola: Gandia Shore - Urko Bereziartua: Goenkale Jokin Elizalde: Goenkale. Ekaitz Cisneros: The Walking Dead. < Zergatik? Auritz Artola: Dibertigarria delako Urko Bereziartua: Aspalditik ikusten dudalako. Jokin Elizalde: Dibertigarria delako. Ekaitz Cisneros: Ondo dagoelako. < Aipatu hiru te...
Uda honetan zaping amaiezin asko saio berbera ikusten amaitu ditut. Hasieran nazka aurpegiarekin, harriduraz gero eta barrez lehertzen bukaerarako. Entzuna nuen saioa esistitzen zela baina sekula ez nion arreta gehiegi eskaini. Saioaren izena, Jersey Shore da. Lotsagarria da bai, bertan agertzen diren pertsonek (zerbait esateagatik) ez dute errespeturik ere merezi, edozein gauza dira eredu bat ezik baina zer nahi duzue esatea? Oso dibertigarriak dira… Saio honen arrakasta ikusita, MTV kateari (garai batean musika kate zena) beste herrialde batzuetan ariketa berbera egitea otu zitzaion eta...
Atzo izan zen tuit elkartruke interesgarria DBH telesailean darabilten euskara ereduaz; zehatzago: euskalkien erabileraz; are zehatzago: euskalkien artean gipuzkera baino -ia- ez agertzeaz. Oro har, telesail zein ez-fikziozko saioetan, batez ere -oso batez ere- umore saioetan, agerikoa baita gipuzkeraren presentzia, beste batzuen ausentzia bezain.Ez asaldatu oraindik, jarraitu irakurtzen ;-)Nago hau eskuarki arrazoi batengatik gertatzen dela: aktore gipuzkeradun gehiago dagoela aktore -demagun- goinafarreradun baino. Edo bizkaieraz natural molda litezkeenak baino, esaterako.Bizkaieraren kas...
Maiatzaren 14a! Egun hartatik ez dut blog honetan ezertxo ere argitaratu, denbora gehiegi… Hori ordea, ez da beti seinale txarra izaten. Azkenaldian oso entretenituta ibili bait naiz eta besteak beste, gaurkoan The Indezents honetan azaltzen dizuedan telesail hau izan da nire ausentzia blogariaren arrazoietako bat. Misfits izena du eta Britainia Handiko Channel 4 katearen eskutik ikusi zuen argia. Bertan bost gazteren gorabeherak kontatzen zaizkigu baina ahaztu orain arte ikusi duzuen guztia Misfits erabat ezberdina baita. Azkenaldian ikusten dudan hirugarren telesail britainiarra da eta...
Azken urtean blog honetatik hurrun mantendu nauten bi arrazoi naguasiak (nire bekatu kapital kuttuna den nagikeriaz gain), lana eta Jazpana! izan dira. Jazpanak orokorrean eta lanak, proiektu konkretu batzuen haritik. Nire lehen lan urtean, irratian brasa ematen aritzeaz gain, Goierri Telebistarako saio bat gauzatzen ibili nintzen eta egia esan, ederki apsa nuen. Nire Herria izena zuen eta bertan, Goierriko 18 herriak ezagutzeko aukera izan genuen herritar gazte baten eskutik (azkenen 16 izan ziren, Olaberria eta Mutiloa egin gabe gertau ziren, ekingo diegu egunen batean…). Goie...
Programan jasota dago Ikus-entzunezko teoria ikasgaiaren inguruan ikasleok jakin beharreko guztia. Hala nola: landuko diren gaiak, ebaluazio irizpideak, memoriaren azalpena... Programa ikusteko egin klik hemen.
Hasieran, hau da, ikasgaien zerrendak-eta eman zizkigutenean gai hau teorikoa izango zela uste nuen. Nire ezusterako baina, oso praktikoa izan da lauhileko guztia eta asko gustatu zait metodologia. Klaseak oso eramanagarriak izan dira, nahiz eta tarteka teoria piskat eman dugun. Klaseak, beraz, dinamikoak izan dira, baina parte hartze handiagoa izango bagenu klasean orohar, askoz ere eramangarriagoa izan zitekeen ikasgaia. 'Kaxa tontoa' eta ordenagailua beharrezko bilakatu zaizkigun gizartean bizi gara. Ezin nezake uka. Izugarrizko eragina dute telebistak eta interneten gugan. Beharra dugu ...
Hirugarren eta azken blokea da hau eta hemen egungo telebistaren nondik norakoak aztertu genituen besteak beste. Aurrezagutza atalean buru-mapa edo mind-map delakoa egin genuen. Saio teorikoak ere izan ditugu bloke honetan. Hona hirugarren blokeko edukiak: 1.- Aurrezagutza atala: Buru-mapa Ariketa hau zaila ez zitzaigun egin, baina asko pentsatu behar izan genuen zein modutan banatu 'telebista' hitzaren inguruan jarri beharreko hitz solte guzti hauek. Hala ere, akatsak egin genituen eta zuzendu gabe daude buru-mapan. Hala eta guztiz, eta batez ere euskarrien kontuak-eta ulertzeko saio...
Prototype taldearen lehen pausuak ematen hasi ginenean, diru apurtxo bat lortu guran bigarren eskuko jostailu eta gauzak salgai jarri genituen Gatzagako jaietan. Oso esperientzia polita izan zen eta diru dexente eskuratu genuen.Orduan, GoiTBkoak etorri ziren eta gure gazteei elkarrizketa bat egin eta irudi batzuk hartuko zizkietan.Famatzeko bidean jarrita, zapatu honetan Goiena Telebistako kazetari bat etorri zen eta, duela bi aste, lanerako erabiltzen dugun Elexaldeko txokoan egon zen gurekin.Bideoa, argazki makina et guzti ibili zen. Gainera, asteazkenerako Goienako platóra joatekoak gara...
Watch live streaming video from reportabira at livestream.com
Badator LTDa! Ez dakizula zer diren letra horiek? Oso erraza: Lurreko Telebista Digitala. Bai, gaztelaniaz TDTa esaten dena.Laster prestatuta ez dauden telebistetan ezingo da ezer ikusi. Era analogikoari amaiera emango zaiolako. Zuek prestatuta zaudete? Aparaturik erosi duzue? Beharbada, telebista berria erosiko zenuten...Zein onura ekarriko digu aldaketa honek? Eta zein kalte?Noren mesederako izango da? Nork irabazten du? Ikusleak? Izan ere, kate gehiago ikusten dira sistema honetan.Telebistaren kalitateak gora egingo du? Ala negozio hutsa izango da?Zer daukazue esateko? Bota, bota beldur ...
Ostiralean, poteatzen ari ginela (nola ez) ETBko GauBerri delakoan elur denboraleak sortutako ondorioak ikusten aritu ginen (ikusi, tabernan musika hederra jartzen ari ziren). Halako batean, kazetaria Ormaiztegin zegoela ikusi genuen eta hizketan ari zen bitartean, auto batek herriko irteeran izandako izandako arazoak erakutsi zituzten. Ezin zuen ez aurrera ez atzera egin eta autoari bultzaka zebiltzan gazte koadrila batek ez zuen gehiegi laguntzen; autoa irristaka, ondoan geldirik zuen autobusaren aurka bidaltzen bait zuten. Autoa noraezean, autobusa ezin mugitu eta gazteak lagundu nahia...
(21:18) 98tik bere buruari argazki bat atera dion amerikarrari 2 minutu pasatxo Jaingoikoarekin konparazio eta guzti. (21:28) Beste garai batean titular izango zen 60 eta 70. hamarkadetan ilegaltasunean ikastoletan klaseak ematen aritutako andereñoei omenaldia, 20 segundu deklaraziorik gabe. Berri garrantzitsu gehiegi agian? 21:15etan transanlantikoetan golfean jokatzeko pelota biodegradableez ari ziren... Arrainentzako janarian biurtzen dira.
Beste batzuetan esan dizuedan moduan, aspaldian ez dut telebista gehiegi ikusten. Gauetan besterik ez naiz jartzen bere aurrean eta azkenaldian, gau batzuetan ere, ordenagailura jotzen dut. Hala ere, gustoko izaten dut gauero albistegiren bat ikustea eta Julio Ibarraren garaietatik, ETB2ko Teleberria izan da nire aukera. Beste albistegi batzuk ere ikusi izan ditut urte hauetan eta agian, horixe izan da ETB2koa aukeratzen jarraitzeko arrazoia. Beste kateetako albistegiak España Directo bat gehiago besterik ez dira; morboa, hilketak, bitxikeriak, interneteko bideoak, morboa, modako famatuak...
Aspalditik gorroto dut Pablo Motos. Ez dut bere humorea atsegin, elkarrizketatzaile oso txarra dela iruditzen zait eta hori guztia gutxi balitz, protagonismo behar gehien duen mundu osoko biztanlea dugu Pablito (eta mundu honeta hori esatea, ez da gutxi...) Ez daki elkarrizketatuei beharko lukeen zukua ateratzen (eta izugarrizko gonbidatu maila izaten du normalean...). Tontokeriak besterik ez dizkie galdetzen, aurrez prestatutako txisteetara eramaten duten galderak noski (lehenbiziko gauza luzimendu pertsonala du Pablitok). Prestatzen dituen joku edo tontokeri guztiak berak egin ...
Pasa den udan irakurri nuen lehen artikulua Flasforward telesailaren inguruan. Bertan, LOST telesail mitikoklasikoikaragarrizugarribrutaleko gidoigile taldeko kide batzuen hurrengo lana zela azaltzen zuten (bai, LOST ikaragarri gustoko dut). Horretaz gain, LOSTeko pare bat aktore aukeratu zituzten (Sonia Walger eta Dominic Monaghan) lotura hori garbi geratu zedin. Nire jakinmina piztu zuen artikulu hark eta Flashforward gure telebistetara iristeko gogoz utzi ninduen. Denborarekin informazio gehiago eskainiz joan ziren (zein azkarrak diren marketinekoak…). Telesailaren argumentu nagusi...