Non dago nire teleberria? (Urtarrilak 8)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2010-01-14 22:49
3

Ostiralean, poteatzen ari ginela (nola ez) ETBko GauBerri delakoan elur denboraleak sortutako ondorioak ikusten aritu ginen (ikusi, tabernan musika hederra jartzen ari ziren). Halako batean, kazetaria Ormaiztegin zegoela ikusi genuen eta hizketan ari zen bitartean, auto batek herriko irteeran izandako izandako arazoak erakutsi zituzten.

Ezin zuen ez aurrera ez atzera egin eta autoari bultzaka zebiltzan gazte koadrila batek ez zuen gehiegi laguntzen; autoa irristaka, ondoan geldirik zuen autobusaren aurka bidaltzen bait zuten.

Autoa noraezean, autobusa ezin mugitu eta gazteak lagundu nahian zer egin ez zekitela. Imagina ikusgarriak ezta? Elurrak bakarrik sor dezakeen komizitate geldo eta irristakor tragikoa. Gauzak kamera geldoan doazela pentsarazten digun eskena horietako bat.

Ba hara non ezustekoa koadrilako batek ahotsa altxatzen duenean. “Hara! Hori nire lehengusuaren autoa da!”. Barrez hasi ginen guztiok. Kasualitatea! Laguna tabernatik atera eta lehengusuari telefonoz adarra jotzera joan zen.

Halako batean, non itzultzen den laguna izugarrizko dezepzio aurpegiarekin. “Zer? Ez al zen bera?” galdetu genion. “Bai, bera zen baina orain dela urte bete. Gaur ez omen du autorik hartu”.

Ederki, ez naiz ni egokiena kazetaritza etikaz hitz egiteko. Gehienbat, idea putarik ez dudalako. Baina badakit, oinarrizkoa delako, artxibo irudiak erabili ezkero abixatu beharra dagoela beti ere, kasuaren arabera.

Adibidez, imagina dezagun. Aurtengo Beasaingo festak hasi aurretik eman ditzaket beste urte bateko Beasaingo festen irudiak guztiok dakigulako oraindik ez direla aurtengoak hasi. Hala ere, festak amaitu ostean orain bi urteko festen imaginak jartzen badituzte abixatu beharrean daude artxibo irudiak direla bestela, gezurretan ari direlako. Hala ez bada, eskertuko nituzke zuzenketak ez delako hau nire espezialitatea (Beno, ez hau eta ez beste edozein ere…).

Gertakari hau hurrengo egunean beste lagun batzuei komentatu eta azalpen bat bilatu zuten: “Bolumenik gabe ari zineten ikusten. Agian esan zuen lehengo urteko irudiak zirela”. Mmmmm… Ez dakit ba zer esan. Ezingo dut sekula egia jakin hau irakurtzen duen norbaitek GauBerri berebera ikusi ez bazuen behintzat.

Hala ere, arrazoi bat gehiago EITBk fundamentuzko komunikabide bat izateari utzi diola pentsatzen jarraitzeko…

borthuzai

borthuzai 2010-01-16 10:36 #1

HOSTIA!!! BAI! BAI!
nik ikusi nizkian irudi hoiek albistegin!
(aunque ez diat uste ostiral gaue zuanik, besten baten baizik.
ni're ostiralen kalen ibiliko nituan ta ;-)

kamioi bat ormaizti sarrerako aldapan, beasain aldera geldi-geldi izotzagatik, eta renault (megane?) bat irristaka autobusen kontra.
NO JODAS IAZKO IRUDIK HITUALA!!!!!! :-o
qué hijosdeputa!

indezent

indezent 2010-01-17 21:14 #2

Ba ostitala ez bazian larunbata zian. Bakik aun hauek zailek izaten dittukela ezberdintzeko XD

indezent

indezent 2010-01-19 15:21 #3

Bueno, kontrastau! Imagina horiek ostiralean eman zituzten (urtarrilak 8an) eta arratsalde hortan bertakoak izango balira eman zituzten.

Vaya banda...

Utzi iruzkina: