Post hau idaztea erabaki dut teleberriaren 5. minutuan baina pereza eman dit. 16. minutuan gertatu dena ikusi ondoren ordea... 21:05 "Hamburgesas con bacon, o sin bacon? Parece una tonteria pero no lo es..." Pues si, lo parece y lo es. Ez ote dira gauza garrantzitsuagoak gertatu Euskal Herrian Frantzian McDonal's pentsatzen ari den neurri sinboliko hori baino... 21:16 Izugarria! Harira. Ez dakit zer demontre pasa den Frantzian eta epaiketa baten aurrean jendea kexaka dabil. Tipo bat hizketan ari da, frantsesez. Beheran, itzulpena. Kriston informazio marra, letra nimiño batzuetantz...


Azkenaldian teleberriak aztertzea izaten ari da nire denborapasa tontoenetako bat baina ematen duenez, ez naiz gure kate publikoko berriekin flipatzen ari den bakarra. Blog honetan, zientzilari batek ederki egurtu ditu aurreko ostegunean Darwinen jaiotza eguna zela eta bota zuten berri baten harira (meneamen ikusia). Somatzen da ez duela teleberria egunero ikusten berri hau teleberri oso baten adibide bikaina baita. Guztiaz hitz egin ezertaz hitz egin gabe eta gaitik gaira pasa inongo koherentzia edo zentzurik gabe. Hementxe duzue proba:


(21:01) Titularren artean TV3 kateko Krakovia saioak Real Madrileko Guti jokalariaz egin duen parodia... (ez du komentariorik behar...)


Ostiralean, poteatzen ari ginela (nola ez) ETBko GauBerri delakoan elur denboraleak sortutako ondorioak ikusten aritu ginen (ikusi, tabernan musika hederra jartzen ari ziren). Halako batean, kazetaria Ormaiztegin zegoela ikusi genuen eta hizketan ari zen bitartean, auto batek herriko irteeran izandako izandako arazoak erakutsi zituzten. Ezin zuen ez aurrera ez atzera egin eta autoari bultzaka zebiltzan gazte koadrila batek ez zuen gehiegi laguntzen; autoa irristaka, ondoan geldirik zuen autobusaren aurka bidaltzen bait zuten. Autoa noraezean, autobusa ezin mugitu eta gazteak lagundu nahia...


(21:18) 98tik bere buruari argazki bat atera dion amerikarrari 2 minutu pasatxo Jaingoikoarekin konparazio eta guzti. (21:28) Beste garai batean titular izango zen 60 eta 70. hamarkadetan ilegaltasunean ikastoletan klaseak ematen aritutako andereñoei omenaldia, 20 segundu deklaraziorik gabe. Berri garrantzitsu gehiegi agian? 21:15etan transanlantikoetan golfean jokatzeko pelota biodegradableez ari ziren... Arrainentzako janarian biurtzen dira.


Beste batzuetan esan dizuedan moduan, aspaldian ez dut telebista gehiegi ikusten. Gauetan besterik ez naiz jartzen bere aurrean eta azkenaldian, gau batzuetan ere, ordenagailura jotzen dut. Hala ere, gustoko izaten dut gauero albistegiren bat ikustea eta Julio Ibarraren garaietatik, ETB2ko Teleberria izan da nire aukera. Beste albistegi batzuk ere ikusi izan ditut urte hauetan eta agian, horixe izan da ETB2koa aukeratzen jarraitzeko arrazoia. Beste kateetako albistegiak España Directo bat gehiago besterik ez dira; morboa, hilketak, bitxikeriak, interneteko bideoak, morboa, modako famatuak...


Azken iruzkinak