Non dago nire teleberria (otsailak 18) LANGILE BAT KEXAKA!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2010-02-18 21:15

Post hau idaztea erabaki dut teleberriaren 5. minutuan baina pereza eman dit. 16. minutuan gertatu dena ikusi ondoren ordea...

21:05 "Hamburgesas con bacon, o sin bacon? Parece una tonteria pero no lo es..." Pues si, lo parece y lo es. Ez ote dira gauza garrantzitsuagoak gertatu Euskal Herrian Frantzian McDonal's pentsatzen ari den neurri sinboliko hori baino...

21:16 Izugarria! Harira. Ez dakit zer demontre pasa den Frantzian eta epaiketa baten aurrean jendea kexaka dabil. Tipo bat hizketan ari da, frantsesez. Beheran, itzulpena. Kriston informazio marra, letra nimiño batzuetantzat eta pentsatu dut: "jode, luzitu egin da diseinatzailea..."

Halako batean, itzulpena amaitu eta segundu erdiz mezu opari bat agertu da: "5 zentimetroko marra 2 lerro itzultzeko!!"

Oso azkar izan da eta ezin dut ziurtatu zehatz mehatz hori jartzen zuenik baina oso gertu zebilen. Baten bat langabeziko ilaran egongo da bihar...

Lastima TDTa grabatzen ez izana...


Utzi iruzkina: