Flashforward, edo nola komoneko zulotik bota ideia ikaragarri on bat
Pasa den udan irakurri nuen lehen artikulua Flasforward telesailaren inguruan. Bertan, LOST telesail mitikoklasikoikaragarrizugarribrutaleko gidoigile taldeko kide batzuen hurrengo lana zela azaltzen zuten (bai, LOST ikaragarri gustoko dut). Horretaz gain, LOSTeko pare bat aktore aukeratu zituzten (Sonia Walger eta Dominic Monaghan) lotura hori garbi geratu zedin.
Nire jakinmina piztu zuen artikulu hark eta Flashforward gure telebistetara iristeko gogoz utzi ninduen. Denborarekin informazio gehiago eskainiz joan ziren (zein azkarrak diren marketinekoak…). Telesailaren argumentu nagusia azaldu ziguten eta honek, ni eta beste askoren grina piztu zuen:
“Egun arrunt batean munduko biztanleria osoak konortea galtzen du 2 minutu eta 17 segundutan zehar. Gertaera honek mundu mailako hondamendi bat eragiten du. Hala ere, ez da hori gauzarik ikaragarriena. Mundua, konorte galtzeak eragindako arazoak konpontzen saiatzen ari den bitartean gauza batez konturatzen dira. “Lo” zeuden bitartean, egun horretatik sei hilabetera egiten arituko direna ikusi dute munduko biztanle guztiek.”
Aaaaaaaahggggg… Izugarria. Ideia latza, aurrera egiteko mila aukerekin.
Halako batean cuatro Flasforward botatzen hasi behar zela irakurri nuen eta ezinegonez itxaron nion estreinu egunari. Iritsi zen eta lehen atalak aho bete hortz utzi ninduen. Ideia ona izateaz gain produkzio ona zuen telesailak, aktoreak egokiak ziren eta intentsitate eta informazioa ederki banatuta zeuden.
Horrerarte ondo ezta? Ze ondo! Ikaragarri! Ba bukatu da. Hortik aurrera, komoneko zulotik behera botatzeko moduko zazpi-zortzi atal. Zentzurik gabeko pertsonaiak, gaizki banatutako informazioa, bapatean agertu eta desagertzen diren pertsonaiak, inkoherentziak bata bestearen atzetik , ilusionista truko merkeak eta gehienbat, inora ez doazen eta ezer aurreratzen ez duten atalak.
Ulertu dezaket ABC kate amerikarreko ekoizleek atal pilotoa ikustean pentsatu zutena (nos vamos a forrar…). Baina ez al zuen gidoigile taldeak ezer gehiago aurkeztu? Ez al zuten behar bezalako bibliarik idatzi? Ez al zuten lehen denboraldiko joan-etorria prestatu?
Ba ikusitakoa ikusita, ez. Gidoiak argi uzten du badakitela nora iritsi nahi duten baina telesail baten gauzarik garrantzitsuena (Donejakueko bidean bezelaxe) bidea da. Ezin dira inora ez doazen eta ezertarako balio ez duten atal mordo bat grabatu nahiz eta bukaera izugarri ondo lotua dagoen (espero dugu behintzat hori pentsatuko zutena…).
Kontua da, bigarren aldia dela LOST izena irakurtzen dudala telesail berri bati lotuta. Lehena Heroes izan zen eta bigarrena Flasforward eta biekin berdina gertatu zait. Telesailaren argumentua atalen garapenean galtzen doa eta azkenean, ez dakizu ez nortzuk diren eta ez nora doazen ere. Hemendik aurrera ez diet horrelako artikuluei kasurik egingo J.J. Abrahamsen izena agertzen ez bada behintzat…
Bitartean, ABCko zuzendariek hozgailuan sartu dituzte gidoigileak. Ea zerbaitetarako balio duen...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: